{"id":1160,"date":"2026-04-07T07:02:15","date_gmt":"2026-04-07T06:02:15","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/?p=1160"},"modified":"2026-04-07T07:02:15","modified_gmt":"2026-04-07T06:02:15","slug":"09-ormaiztegi-bueltan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/2026\/04\/07\/09-ormaiztegi-bueltan\/","title":{"rendered":"09. ORMAIZTEGI BUELTAN"},"content":{"rendered":"\n<p><strong><em>7 urterekin joan eta 23rekin itzuli, zulo galanta; k<\/em><\/strong><strong><em>anpoko lagunekin hurbilago. Nola dekoratzaile sena ekinez piztu zitzaidan. Brasilgo txori txikia eta Espainiako bele beltza. Begetariano, medikuntza alternatiboa, bizikleta. Herritik irten behar bertako intxaurrak estimatzeko.  <\/em><\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>1977ko hasieran itzuli nintzen Madrildik, plan oso zehatzik gabe. Lehen urratsean Izaskun arrebaren etxean instalatu nintzen Ormaiztegin, horrek babes handia eman zidan hasieran. Senideon artean geneukan konplizitateaz gain, denok ari ginen orduan ESBren sorrera sustatzen, erraza zen gure arteko bizikidetza.<\/p>\n\n\n\n<p>Etorri eta berehala hasi nintzen egun erdiz lanean Beasaingo klinikan, hau izan zen bigarren zutabe garrantzitsua. Hortik, Eukeni eta ESB tarteko, Lazkaon sortu zitzaidan lagun taldea, adinez ni baino dezente zaharragoak. Bestalde, Fatima artean ikasketak bukatzen ari zen Deustun (ni baino ikasle finagoa izan) eta astebururo joaten nintzaion bisitan. Han ere, Fatima eta ESB tarteko, lagunak egin nituen, adinez hurbilagokoak. Horrekin guztiarekin <strong>denbora urri neukan Ormaiztegiko dinamikei eta umetako lagunei eskaintzeko.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Baina arazoa sakonagoa zen:<strong> 7 urterekin joan nintzen interno Donostiara eta 23 urterekin nentorren bueltan herrira; hau da, ordura arte bizitako zati esanguratsuenean oso tarte laburretan hartu nuen parte herriko bizitzan.<\/strong> Nabaria zen lagun zaharrak baino hurbilagokoak nituela beste batzuk kanpoan, eta errazago jotzen nuela haiengana. Ez herrikoekin gaizki konpontzen nintzelako, baizik eta elkarrekin bizipen partekatu gutxi genuelako. Gaur egun oraindik urtero joaten naiz Ormaiztegiko kinto bazkarira, baita gustura egon ere; baina <strong>agerian geratzen da beti iraganeko zulo hori.<\/strong> Iazkoan, adibidez, <em><a href=\"https:\/\/www.eitb.eus\/es\/television\/programas\/nos-echamos-a-la-calle\/pueblos\/videos\/detalle\/8330284\/os-acordais-de-mitica-discoteca-golden-de-urretxu\/\">Golden dantzalekuaren<\/a><\/em> garaiko kontuekin ibili ziren, haientzat oso garai erabakiorra; ni beste behin jabetu nintzen hortik oso aparte nengoela, Golden ez dakit behin edo zapaldu ote nuen.<\/p>\n\n\n\n<p>Bueltatu nintzen urteko udazkenean, Fatimak eta bere neba Joxek ikasketak batera amaitu eta Arrasaten alokairuan hartu zuten pisu zahar bat. Hura bizitoki atsegin bihurtzen lagundu nien eta bi bikoteon topaleku ohikoa izan zen hainbat urtez. Han ematen nituen asteburuak, eta astean zehar ere eskapadaren bat egiten nuen. <strong>Ormaiztegiko lagunekin, harreman estu-esturik ez.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Ez dut gogoan zehazki noiz, baina halako batean aukera sortu zitzaidan herrian pisu bat alokatzeko eta baliatu egin nuen. Arreba bere familia osatzen ari zen, eta nik ere espazio propioa nahi nuen. Gainera, Madrilgoak Ormaiztegira zetozenerako aterpe ezin egokiagoa zen pisu hori, eta segida eman genion urte luzez, modu batera edo bestera. Hartu berritan, <strong>etxe bat nire gustura apaintzen nuen lehen aldia zen, eta ohartu nintzen banuela estilo bat, ausart samarra, tokiak girotzeko.<\/strong> Diru gutxi baina askatasun erabatekoa neukanez, gozatu egin nuen lantegi horretan.<\/p>\n\n\n\n<p>Geroko ibilbidea ikusita, esango nuke dezente garatu dudan gaitasunen artean dagoela dekorazio eta diseinuarena. <em>Tantai<\/em>-n nire ogibidearen parte ere bazen, eta esperimentu kurioso batzuk egin genituen. Gero <em><a href=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-content\/uploads\/sites\/141\/2026\/03\/Pantaila-argazkia-2026-03-31-175207.png\">Bergarako<\/a><\/em> pisua eta <em><a href=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-content\/uploads\/sites\/141\/2026\/03\/Pantaila-argazkia-2026-03-31-175223.png\">Arrasatekoa<\/a><\/em> etorri ziren; eta ondoren baserriak, <em><a href=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-content\/uploads\/sites\/141\/2026\/03\/Pantaila-argazkia-2026-03-31-175239.png\">Gazetakoa<\/a><\/em> lehenik eta oraingo <em><a href=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-content\/uploads\/sites\/141\/2026\/03\/Pantaila-argazkia-2026-03-31-180430.png\">Mendrakakoa<\/a><\/em>, biak Elorrion. Guztiek izan dute nortasuna estilo aldetik, <strong>niretzat beharrezkoa bihurtu da bizi naizen espazioaren estetika nire izaerarekin bat etortzea.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Ormaiztegira bueltatu eta lehen txanpan, aitak oraindik eutsi egin zion nirekiko esperantzari, espero zuen ikasketak berriro hartuko nituela, eta amaituko. Gaztigatzen zidan berezko gaitasun askoren jabe izanda, nire erantzukizuna zela haiek garatzea eta erabiltzea inguruan eragiteko. Eta zinez uste dut <strong>lortu zuela erantzukizuna bihurtzea nire bizitzaren ardatz nagusia, <\/strong>ze aldamenetik pasatu zaizkidan tren guztiak hartzeko joerak, nire kasuan, gehiago du arduratik abentura-zaletasunetik baino. Niretzat idatzia bailitzan irakurri nion <a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Jon_Sarasua\"><em>Jon Sarasua<\/em><\/a>-ri <em><a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Eupetomena_macroura\">beija-flor<\/a> <\/em>txoritxo brasildar lore-laztantzailearen parabola moduko hau<em>:<\/em><\/p>\n\n\n\n<p><strong>\u201c<em>Suak hartu omen zuen behin oihana. Animalia guztiek ziztu bizian alde egin zuten, dena utzita. Beija-florrak ere bai, baina errekatik mokoan ura hartu eta suari tanta bat botatzera itzuli omen zen. Ondoren berriz, eta gero berriz. Esan zioten alferrik ari zela, ez zuela sutea horrela itzaliko. Erantzun zien bazekiela, baina hori zela berak egin ahal zuen apurra\u201d<\/em><\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Arazo handien tamainako diagnosi adostu eta antolamendu estrategikoen <strong>zain egon gabe, nire joera izan da jomuga egokia identifikatu eta ekitea; egindakotik ikasi, eta berriro ekin. <\/strong>Horregatik jarri diot bizipenen errepaso honi EKINetaIKASI izena, bidean ekinez ikasi dudalako. Txoritxoaren modura, nik diot: <em>\u201cHau da egin dezakedana, hau da egin behar dudana\u201d <\/em>Esaldia idatzi, eta konturatu naiz espainiar politikari oso eskuindar batek antzeko esaldi bat <em>(\u201czerbait egin dezakeenak egin dezala\u201d) <\/em>erabili duela ez aspaldi, haren jomuga eta nirea justu elkarren kontrakoak badira ere. <strong>Pentsakeraz suelto ibilita, ortodoxiaren babesik gabe, suertatzen dira halako kointzidentzia ustekabekoak.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Urrunera joan naiz, ordea. Ormaiztegira bueltan pisua antolatuta, <strong>bakarrik bizitzen ikasi nuen eta ikasketa garrantzitsua iruditzen zait<\/strong>. Nire belaunaldiko gizonezkoak sarri gurasoen etxetik irteten ziren ezkontzeko; hau da, pasatzen ziren zuzenean amaren aterpetik emaztearenera, oinarrizko entrenamendurik gabe<strong> <\/strong>(erosketak, sukaldea, garbiketak&#8230;) eta bikote harremana eraikitzen zen ezgaitasun horren gainean. Uste dut <strong>bikote harremana librea eta sanoa izateko baldintza bat dela gaitasun eta funtzio oinarrizkoetan parekotasuna lantzea,<\/strong> gehiegizko dependentziarik sor ez dadin. Nik behintzat hori ikastea izan nuen helburu bakarrik bizi izan nintzen aldian.<\/p>\n\n\n\n<p>Ormaiztegiko pisuan ez nuen telebistarik, musikak hartzen zuen tokirik handiena, eta diseinatu nuen lehen altzaria musika ekipoarena izan zen. Soinu banda oso zabala erabiltzen nuen, eta kosta egiten zait entresaka egitea. Ezinbestekoa zait <em><a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=0_igQKKqZ2s&amp;list=RD0_igQKKqZ2s&amp;start_radio=1\">Ommadawn<\/a> <\/em>hau, oraindik ere entzuten dudan bakoitzean urte haietara narama derrepente; miresten nuen (eta dut) <em><a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=J4uQG-rqwj4&amp;list=RDJ4uQG-rqwj4&amp;start_radio=1\">Alan Stivell<\/a><\/em>, apartekoa iruditu zitzaidan Errobi-ren <em><a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=Q4jvhMqd6uw&amp;list=RDQ4jvhMqd6uw&amp;start_radio=1\">Ametsaren bidea<\/a><\/em>, maite nituen Andaluziatik zetozen <em><a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=m6ckZT6CFwo&amp;list=RDm6ckZT6CFwo&amp;start_radio=1\">aire berriak<\/a><\/em> eta baita <em><a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=1r0YbbES2Q8\">klasikoagoak<\/a><\/em> ere; eta klasikoetan oso kuttun izan nituen <em><a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=o69YVL_XKJo&amp;list=RDo69YVL_XKJo&amp;start_radio=1\">Brahms<\/a><\/em> edota <em><a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=TSJDi05XMY8&amp;list=RDTSJDi05XMY8&amp;start_radio=1\">Grieg<\/a><\/em>. <strong>Eklektikoa naiz musika kontuetan (ere).<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Sasoi honetan begetariano egin ginen Fatima eta biok. Bere ama Paulak oso bereganatua zeukan osasuna zaintzeko jakinduria tradizionala eta Bilboko mediku naturista batengana joaten zen sarri. Gu ere hasi ginen berarekin joaten, eta medikuari entzundakoak praktikan jartzeko <strong>gure jan-ohiturak moldatu egin genituen; berehala hobekuntza nabarmenak gertatu zitzaizkigun, bai gorputzean eta baita aldartean ere.<\/strong> Testuinguru honek erraztu zigun <em><a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=ToR5zLvoMNo\">Lizasoko &#8220;Arco Iris&#8221;<\/a> <\/em>komunitatera egin genuen bisita, guk biok bere gurasoekin.<\/p>\n\n\n\n<p>Besteak beste, medizkuntza alternatiboko zerbitzu ugari eskaintzen zuten eta tartean iridologo bat egin zen famatu; haren kontsultara joan ginen laurok. Nire txanda iritsi zenean begiko irisa aztertu zidan luze, eta harrituta esan zidan: <em>&#8220;Ene! Hau zurrunbiloa buruan daukazuna! Sekulako abiadan dabiltza zure neuronak, lasaiago jarduteko bidea aurkitu beharko zenuke&#8221;<\/em> Bilustu banindu bezala! Hain justu horixe zen <strong>nire buruaz neukan sentipena: burmuina beti lanean, atsedenik ez, 0-tik 100-era kolpean, eta askotan ideiak motroiloan, argitasun handirik gabe.<\/strong> Gutxienez arazoaren kontzientzia hartu nuen eta egin izan ditut yoga, kontrol mentala, eta antzeko jarduerak, baina berezko zalaparta gailendu izan zait ia beti. Zahartzarora bidean, <strong>70 urteren bueltan egin dudan deskonexioa izan da benetan eraginkorra, buruko eta urdailaren ahoko korapiloak askatzeko<\/strong>. Azken atalean kontatuko dut luzeago.<\/p>\n\n\n\n<p>Etxetik lanera, hasieran Beasaingo klinikara eta gero Lazkaoko Tantaira, bizikletaz egiten nuen posible zen guztietan. <strong>Gustatzen zitzaidan bizikleta garraiobide izatea, ez soilik kirolerako makina.<\/strong> Ikuspegi hori dezente garatu genuen gero Fatimak eta biok oporretan, hainbat ibili egin genituen bizkletei alforjak jarrita, <em><a href=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-content\/uploads\/sites\/141\/2026\/03\/Pantaila-argazkia-2026-03-30-172621.png\">Andaluzian<\/a><\/em>, <em><a href=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-content\/uploads\/sites\/141\/2026\/03\/Pantaila-argazkia-2026-03-30-172516.png\">Frantzian<\/a><\/em>, Portugalen edo <em><a href=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-content\/uploads\/sites\/141\/2026\/03\/Pantaila-argazkia-2026-03-30-172650.png\">Grezian<\/a><\/em>, baita <em><a href=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-content\/uploads\/sites\/141\/2026\/03\/Pantaila-argazkia-2026-03-31-175147.png\">Galiziatik<\/a><\/em> Arrasatera, etxetik Arnedillora edota <em><a href=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-content\/uploads\/sites\/141\/2026\/03\/Pantaila-argazkia-2026-03-30-172542.png\">Nafarroan<\/a><\/em> zehar. Gustagarria egiten zitzaidan goizean loak eta gosariak emandako indarrez abiatzea; indar hori beroa, haizea edota aldapak gainditzen xahutzea; eta afalordurako errendituta esertzea, plater eta edalontzi ondo beteen aurrean. Gainera, <strong>bizikletan ibilita soinuak eta usainak jasotzen dira, abiadak aukera ematen du bide ertzean jendea ikusteko, bere ohiko bizimodua egiten.<\/strong> Mahastizain garaian bizikleta aparkatuta izan genuen, baina duela gutxi erosi ditugu elektrikoak, zahartzaroak uzten digun tamainan gozatzen jarraitzeko.<\/p>\n\n\n\n<p>Berriro ihes egin dut denboran aurrera. Ormaiztegira bueltatu berritan zalaparta politiko handia zebilen, eta herrian ere prestatu genituen ESBren ekitaldi batzuk. Bat dut gogoan, Ormaiztegiko Zubipe kiroldegian parte hartu nuelako, Argala erahil berritan. Politikari rolean sartuta, espresuki aldarrikatu nuen ormaiztegiarra nintzela, Zumalakarregi bezala. Baina konturatzen nintzen <strong>nire garapena herritik aparte ari zela gauzatzen neurri oso handian, eta horrek herriko jendearengan eragiteko gaitasuna ahuldu egiten zidala.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Handik lasterrera etorri zen herriko adinkideak ezkontzen joatea, eta ni ere gonbidatzen ninduten. Esker oneko joaten nintzen eta ondo pasatzen nuen, baina juntadizo haietan ere aldiro nabaritzen nuen urte luzetako deskonexioa, bizipen partekatu gutxi neukala haiekin eta, <strong>nahiz Ormaiztegin erroldatuta egon eta bertan erretiratu egun gehienetan, ez nintzela herriko bizilagun normala,<\/strong> nagusiki kanpora begira bizi nintzelako.<\/p>\n\n\n\n<p>Horrenbestez, Fatimarekin bikotea sendotuz joan ahala, biok elkarrekin bizitzeko bidea prestatu eta 1982an hartu genuen pisu bat alokairuan Bergaran. Nolabaiteko erdibidea zen Arrasate eta Beasain\/Lazkao artean, eta bagenituen bertan senideak eta lagunak. Bergaran eman genituen beste 5 bat urte.<\/p>\n\n\n\n<p>Mugimendu honekin <strong>bukatu zen Ormaiztegin bizi izanda sentitzen nuen arrotz sentipena. Harrezkero, bisitari izan naiz sorterrian<\/strong>: ama eta arreba tarteka, Sanandresetan familia bazkaria eta aurretik kinto bazkaria, Gabon ospakizunak eta bestelako okasio bereziak. Amak luze iraun zuen eta azken urteetan sarriago joaten ginen senideok, zaintza lanetara. Bera hil ondoren ere, jarraitzen dugu Gabonetako juntadizoa bertan egiten, nahiz senide gehienak kanpoan bizi garen. Bereziki estimatzen dut Olentzero egunean elizatarian egiten den kantaldi herrikoa: <strong>adin guztietako 150-200 pertsona biltzen gara (guztira 1.300 biztanle dituen herrian) eta soinuz lagunduta kantatzen dugu gabon kanten sorta bat, belaunaldi arteko transmisio-ariketa eredugarrian. Begi ertzetan elur-malutak pausatzen zaizkit aldiro.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Herri askotan bizi izan naiz, eta esan izan dut naizela sustrai luzeko euskalduna, baita ideologia sozialez debagoiendarra naizela nagusiki. Hori horrela, <strong>ez dut atal hau itxi nahi Ormaiztegiri aitortza bat egin gabe.<\/strong> Oso umetatik bizi izan nuen enpresa mundua, eta kontziente nintzen zenbat tailer zeuden herrian eta zenbat lanpostu eskaintzen zituzten, herrirako behar zirenak baino askoz gehiago. Orduan perspektiba osorik ez eta pentsatzen nuen gure karrozeriaren ondorio zela. Baina begiak ireki zizkidan lan mardul batek: <em><a href=\"https:\/\/www.industriapaisaia.eus\/eu\/ikerketa\/ormaiztegi-1860-1970-tomo-i\">ORMAIZTEGI 1860-1970<\/a> <\/em>liburuak hain zuzen,, zeina osaba Millanek, bere seme-alaba Xabier\/Idoiak, eta Zeles Otamendik landu baitzuten urtez luzez eta pazientzia handiz. <em><a href=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-content\/uploads\/sites\/141\/2026\/03\/Pantaila-argazkia-2026-03-30-181151.png\">Liburu hau<\/a><\/em> aipatzen dut lehen atalean ere, karrozeriaren bilakaera xehetasun handiz azaltzen duelako; baina <strong>harrigarria da izenburuko mende luze horretan zenbat enpresa sortu ziren herrian, zenbat ekintzaile aritu zen mota guztietako zailtasunei aurre egiten, eta nolako lankidetzak garatu zituzten biziraupena eta garapena helburu. <\/strong>Nahiz liburuan ez nuen lanik egin, <em><a href=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-content\/uploads\/sites\/141\/2026\/04\/Pantaila-argazkia-2026-04-02-173934.png\">Hitzaurrea<\/a><\/em> idazteko ohorea eman zidaten; eta jaioterriaren miresmenez, hau idatzi nuen:<\/p>\n\n\n\n<p>&#8220;<em><strong>Horregatik, izan bedi liburu hau mugarri bat Ormaiztegiren historian; abiapuntua, hobeto ezagutzeko izan garena. Lagun diezagula bertako intxaurren balioaz jabetzen, urrutikoena ukatu gabe. Eta indartu dezala gure komunitate sentimena, elkarrekin egin duguna akuilu izan dadin elkarrekin egin dezakegunerako&#8221;<\/strong><\/em><\/p>\n\n\n\n<p>Ormaiztegirako bezala balio du Euskal Herrirako.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>7 urterekin joan eta 23rekin itzuli, zulo galanta; kanpoko lagunekin hurbilago. Nola dekoratzaile sena ekinez piztu zitzaidan. Brasilgo txori txikia eta Espainiako bele beltza. Begetariano, medikuntza alternatiboa, bizikleta. Herritik irten behar bertako intxaurrak estimatzeko. 1977ko hasieran itzuli nintzen Madrildik, plan oso zehatzik gabe. Lehen urratsean Izaskun arrebaren etxean instalatu nintzen Ormaiztegin, horrek babes handia eman [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":237,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[11],"tags":[],"class_list":["post-1160","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-09-ormaiztegi-bueltan"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1160","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-json\/wp\/v2\/users\/237"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1160"}],"version-history":[{"count":65,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1160\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1261,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1160\/revisions\/1261"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1160"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1160"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1160"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}