Txipiroiak arrozarekin, Iker Esteban eskoriatzarraren eskutik

Gaur egun Gasteizen, Gamarrako ostalaritza eskolan, ikasten ibili arren, sukaldaritza ikasketak Arrasateko Lanbide Hastapen eskolan hasitakoa da Iker Esteban eskoriatzarra. Plater bat prestatzeko proposatu, eta txipiroiak tintan arrozarekin nola egiten den ikus daiteke erreportajean.

Bakailaoa, Aitor Markezekin

Bakailaoa prestatzeko beste era bat ikasi behar dugu gaurkoan. Piperrek lagunduta, gorriek eta berdeek, eta bizkaitar saltsarekin. Oñatiko Etxaluze elkarteko sukaldean sartu gara, Aitor Markez gaztearekin.


Paella, Eskoriatzako Aitor Aiastuirekin

Paella nola gertatu azalduko digu oraingoan Aitor Aiastui eskoriatzarrak, Dorleta elkartean. Aurrena barazkiekin eta oilasko hezurrekin salda egin, eta ondoren barazkiak jarri sutan, txiki-txiki eginda. Gehitu oilaskoa eta ganbak eta txipiroiak, eta arroza, noski. Salda bota eta utzi egiten. Emaitza, bikaina!

Barrukoak, Ritxi Perezekin

Bildotsaren barrukoak nola prestatzen diren erakutsiko digu Ritxi Perez arrasatearrak oraingoan, Herri Gain elkartean. Saltsan prestatuko ditu bildotsaren birikak, gibela eta bihotza.

Legatza amerikar saltsan, Iñaki Gurrutxaga ‘Arristi’-rekin

Legatza izango da berriz ere gure sukaldaritza tarteko osagai nagusia. Oraingoan, baina, amerikar saltsarekin prestatu digu Iñaki Gurrutxaga Arristi-k, Arrasateko Irati elkartean. Legatza era honetara prestatzeko, alde batetik saltsa egiten du Arristik; besteak beste, otarrainxkak dituen saltsa. Bestetik, legatza bera frijitu, eta biak batera jarrita egiten da guztiz arraina.

Hummusa, Mikel Albisturrekin

Palestinara egindako bidaia batean ezagutu zuen Mikel Albisturrek hummusa (txitxirio edo garbantzu patea ere deitzen dute). Arrasatearrak gustuko du ordutik, noizean behin, etxean bertan prestatzea. Hummusa bera eta laguntzeko ogia nola egin irakatsiko digu gaurko tarte honetan. Oso jaki osasuntsua dela esan digu Albisturrek.

Legatza piper saltsan, Iñaki Uribetxebarriarekin

Badira hamaika modu legatza prestatzeko. Gure sukaldaritzan ohiko arraina da legatza, eta hura prestatzeko ohikoenak diren moduez gain, beste hainbat ere badira. Iñaki Uribetxebarria aretxabaletarrak badu berea, eta kolore bizidun saltsarekin prestatu digu legatza. Eskoriatzako Apotzaga auzoko Auzo-Etxe elkarteko sukaldean sartu gara.

Bakailaoarekin egindako bi plater, David Martinezekin

Berriz ere bakailaoa da gure saioko errezeten protagonista. David Martinez bergararrak jardun du oraingoan sukaldari, Santa Ana elkarteko sukaldean. Bakailaoarekin eta gulekin egindako entsalada ederra prestatu digu lehenengo, eta patatarekin, piper berdeekin eta tipularekin lagundutako beste plater bat bigarrenerako.

Bakailaoa, Kruz Madariagarekin

Antzuolako Danok Bat elkartean oraingoan, Kruz Madariagak Euskal Herrian hain ohikoa den arraina prestatu digu, bere erara. Denbora oso gutxian ederki geratzen den platera.

Kafe flana, Juanita Zabalorekin

Antzuolaraino joan gara oraingoan, eta Udala baserriko Juanita Zabalok postre goxoa prestatu digu: kafe flana. Flanak egiteko modu desberdinak daude, baina honek ez du ia batere lanik eskatzen, oso denbora gutxian egiteko moduko azkenburukoa da. Erraza eta goxoa.