Arrasateko Amagara estetika zentroan, azala hidratatzeko tratamendua

Uda pasa ostean garrantzitsua izaten da azala ondo hidratatzea eta Arrasateko Amagara estetika zentroan aurpegirako tratamendu berezi bat gomendatuko digute urteko sasoi honetarako. Eguzkiarengatik azala deshidratatu eta zahartu egiten da eta posible da kasu batzuetan orbanak ere ateratzea. Horri guztiari aurre egiteko tratamendua erakutsiko digu Maite Agirre bertako arduradunak.

Moxalen hazkundea sustatzeko kanpaina, Arrasateko Udaletik

Moxal okela osasungarria, sanoa eta naturala izateaz gain, prezio onean saltzen da. Duela 30 urtera arte Arrasaten eta inguruan ehunka moxal hazten ziren eta bazegoen ohitura moxal okela jateko. Gaur egun, aldiz, gure inguruan ia ez dago moxal hazkunderik eta Arrasateko Udalak moxalen hazkundea sustatu nahian, hainbat lan egin ditu. Hileko hirugarren zapatuko azokan, besteak beste, hilaren 20an, moxal okelaren pintxoak jarriko dituzte. Horren guztiaren berri eman du Arrasateko Udaleko Landa Inguruneko teknikaria den Pello Garaik.

Harri zuri hortz klinikan, hagin berriztapen zehatzak punta-puntako teknologia erabilita

Bergarako ibargai kalean kokatuta dagoen Harri zuri hortz klinikan cerec teknologia erabiltzen dute hagin berriztapen zehatzak egiteko. Teknologia aurreratu horrekin, egun bakar batean hagina diseinatu, fabrikatu eta ipini egiten dute. Bertako odontologoak diren Yves Roosek eta Tania Meabek eman dituzte azalpenak.

Bidezko merkataritza sustatzen duen Arrasateko Harreman denda

Bailarako bost Gobernuz Kanpoko Erakundek martxan jarritako proiektu bat da Harreman eta gaur egun boluntario talde batek darama aurrera proiektua. Arrasaten denda bat dute, bidezko merkataritza sustatzen duen denda, eta bertan gehien saltzen den produktua kainaberazko azukrea da, baina, besteak beste, kafeak edota txokolateak ere sekulako arrakasta dute. Gorka Martinez dendako koordinatzaileak eman ditu dendari buruzko azalpenak.

Gazte modaren eskaintza zabala, Bergarako Jo’ka jantzi dendan

Irala kalean kokatzen da Jo’ka denda eta bertan arropa ugari daukate salgai. Udara honetarako aproposak izan daitezkeen jantziak erakutsiko dira erreportajean eta azken tendentziak zeintzuk diren ere jakin ahal izango da. Arropaz gain, osagarriak, poltsak eta zapatak ere saltzen dituzte dendan. Ainhoa Garitano arduradunak eman du horren berri.

Arrasaten hiri hondakinak biltzeko ematen ari diren pausuen gaineko erreportajea

Azaroan edukiontzi berdea kenduko dute eta haren ordez bi berri ipiniko dituzte herrian; marroia, hondakin organikoendako, eta grisa, errefusarendako. Jasangarritasunari lotutako beste albiste bat ere bada, izan ere, Arrasaten zabalduko dute Gipuzkoako hirugarren Ekozenterra izango dena, ekainean. Gai horri lotutako erreportajea duzue segidan.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoan hilaren 24an egingo dituzte ate irekiak

Arrasateko Mondragon Goi Eskola Politeknikoan goi mailako hainbat ziklo eskaintzen dituzte eta instalazioak ezagutu eta ziklo bakoitzaren berri jakiteko aukera izango dugu erreportajean. Eskolaren ezaugarrietako bat da praktika eta proiektu bidez irakasten dutela eta aurre matrikulazio epea maiatzaren 27tik ekainaren 6ra bitartean izango da.