Eguaztenero egiten den Bergarako Azoka

Azaroaz geroztik, eguaztenero egiten dute azoka Bergaran eta hileko lehen eguaztenetan azoka indartsuagoa izaten da, gainera. Abenduko lehen eguaztenean, beraz, azoka berezia egin zuten. Herriko baserritar eta ekoizleez gain, danbolinean erretako gaztainak izan zituzten, Auzokoko emakumeek sahararra den tea ere banatu zuten eta Jardunen eskutik, Euskararen Eguneko muralak eraiki zituzten.

Txakurrak aske ibiltzeko hiru gune, Arrasaten

Arrasateko Udalak informazio kanpaina bat jarri du martxan txakur jabeei euren erantzukizunak zeintzuk diren gogorarazteko eta indarrean dagoen araudia zein den azaltzeko. Txakurrak aske ibiltzeko hiru gune ere prestatu ditu Udalak: Gorostizakoa, Deba ibaia kalean (Mankomunitateko bulegoen atzealdearen aurrean dagoena) eta Zalduspe aldean (ospitale berriaren atzealdean).

Herri barruko bizikleta bideen sarea osatzeko lanean, Arrasaten

Gaur egun Arrasateko bizikleta bideen egoera zein den eta aurrera begira Udalak zein asmo dituen jakin ahal izango da erreportajean. Mugikortasun Astearen ostean, astelehenean zabaldu zuten Kulturaten erakusketa bat: ‘Etxaluze-Musakola bizikletaz egiteko alternatibak’. Erakusketa horretan, gainera, herritarrek eurei gehien gustatzen zaien alternatiba aukeratu ahal izango dute. Horri guztiari buruz hitz egingo da ikus-entzunezkoan, Ingurumen Saileko zinegotzi Josu Peredarekin.