Basque Stay enpresa, etxejabe partikularren pisuak alokatzen jartzeko

Etxejabe partikularren pisuen, apartamentuen edo txaleten epe motzerako erreserbak lortzeaz arduratzen den enpresa da Basque Stay. Euren berezitasuna da beraiek arduratzen direla baita ere etxearen garbiketaz eta mantentzeaz. Beraz, bigarren etxe bat izanez gero, eta alokairuan jartzea nahi izanez gero, Basque Stayko langileak arduratu daitezke horretaz.

Arrasateko Luxury & Fashion boutique-aren inaugurazioa

Iturriotz kalean 12 urtez izandako denda, tokiz aldatu du Neila Jebali arduradunak, eta lokal handiago baten zabaldu du Luxury & Fashion boutique-a. Eskaintzari dagokionez, orain marka gehiago dituzte eta gizonezkoendako aukera zabalagoa ere badaukate orain. Inaugurazioan moda desfilea eta mago baten ikuskizuna ere izan zituzten.