Lanbide heziketa euskaraz ikasteko eskaintza zabala Debagoienean

Arlo guztietan daude lanbide heziketa euskaraz ikasteko eskaintzak eta gaur egun heziketa zikloen ikasleen erdia, 900 ikasle gutxi gorabehera, dira euskaraz ikasten ari direnak. Eskolek zabalik dituzte aurre matrikulazio epeak, eta Debagoieneko Mankomunitatetik sustatu nahi dute ikasleek euskaraz ikastea, horretarako lanean dabiltza.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoan aurre matrikulazio epea zabalik dago

Ekainaren 5era bitartean egin daiteke aurre matrikula Mondragon Goi Eskola Politeknikoko goi mailako heziketa zikloetan. Eskaintza zabala daukate eta erreportajean zikloak banan-banan ezagutzeko aukera dago.