Kurtzetxikira joateko bi ibilbideak gertutik ezagutzen

Arrasate herritik Kurtzetxiki mendira zuzenean oinez joateko bi ibilbide prestatu ditu Arrasateko Udalak, Besaide Mendizale Elkartearekin batera. Ibilbideetako batek 6,5 kilometro ditu, bestea berriz, luzeagoa da, 11 kilometrotakoa. Udaleko Ingurumen zinegotzi Josu Peredak eta Besaideko Aitor Zubiagak eman dituzte xehetasunak bideoan.

Lilura estetika zentroan, aurpegi eta gorputzerako tratamendu ugari

Bergarako Lilura estetika zentroan aurpegirako eta gorputzerako aproposak diren produktu eta tratamendu ugari eskaintzen dituzte, eta horretarako, teknologiarik aurreratuena erabiltzen dute. Ezagutu estetika zentroa ondorengo bideoan.