Geroz eta euskal abesti gutxiago eskatzen al dituzte gazteek?

Oihan Vega irrati esataria eta DJ-a Bergarako Ipintza institutuan izan zen atzo, astelehena. Izan ere, kezka piztu zitzaien Gaztea irratikoei, entzuleek geroz eta euskarazko abesti gutxiago eskatzen zituztelako, eta horri buruz hausnartzeko gonbitea egin zien Vegak gazteei. Irratia nola egiten duten ere kontatu zien.

“Oso zaila da reality batean erlazio bat eramatea”

Gu Ta Gutarrak telebista saioko lehenengo edizioko irabazlea da Naomi Perez de Eulate. Gasteiztarra da, baina Aretxabaletan ari da Ikus-Entzunezko Komunikazioa ikasten eta Arrasateko ikasle-egoitzan bizi da astean zehar. Telebista saioko esperientziari buruz hitz egin du erreportajean.

Haritz Igartuaren zelai erdiko gola, herritarren artean hizpide

Zeresana eman du herrian domekan UDA futbol taldeko Haritz Igartuak zelai erditik sartu zuen golak, Aurrera taldearen kontrako partiduan. Protagonistarekin eta UDAko beste jokalari batzuekin egon eta herritarren esanak ere jaso dira erreportajean.

Munduko zaldi arraza handieneko bi adibide, Bedoñan

Arrasateko Bedoña auzoko Sologaizto baserrian dituzte bi animalia bereziok. Ingalaterratik ekarri zituen Iker Garaik 2,20 metro neurtzera irits daitezkeen zaldiok. Besteak beste, gurdiei tira egiteko erabiltzen dira; Ingalaterrako erreginaren gurdiari tira egiten dioten zaldiak, adibidez, arraza honetakoak dira.

Nagore Rico: “Neskak zazpi egunetan ezer jan gabe egon ginen”

El Conquistador del Fin del Mundo-ko parte-hartzaileetako bat da Nagore Rico aretxabaletarra. Beste hiru debagoiendar ere lehiaketan parte hartzen dabiltza: Ainhoa Manrique oñatiarra, Oihana Aldai aretxabaletarra eta Bergaran bizi den Iban Viaga. Ricorekin izan gara lehiaketako bere esperientziaren berri jasotzen. Esperientzia “gogorra”, baina “oso positiboa” izan dela azaldu du.

Lanera, bizikletaz

Gero eta gehiago da lanera bizikletaz joaten den jendea. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Aretxabaletako, Eskoriatzako, Arrasateko eta Oñatiko udalek kanpaina ere badute martxan, hori bultzatzeko. Hainbat enpresa batu dira ekimenera. Hona hemen etxetik lantegira mugitzeko bizikleta ibiltzen duten zenbaiten adibideak.