Santamasetako txerriak: Holan eta Merke

Santamas feriako protagonista izango dira Holan eta Merke txerriak. Haiek hobeto ezagutzeko erreportajea hemen.

Jostailu egokiak aukeratzeko hainbat aholku

Gabonak ate joka ditugu eta umeendako jostailuak aukeratzerako orduan kontuan hartu beharreko hainbat aholku eman dizkigu Txatxilipurdi elkarteko Arantza Osoro haur saileko dinamizatzaileak. Hainbat jostailu erakutsi ditu eta bakoitzarekin haurren zein aspektu lantzen eta garatzen diren ere azaldu du.

Inauguratu dute auzolanean berriztutako San Juan auzoko baseliza

Auzolanean berritu dute Bergarako San Juan auzoko baseliza eta domekan egin zuten inaugurazio ekitaldia. Zuzeneko musika, dantzariak eta bertsoak izan ziren ekitaldian eta apaizaren bedeinkapena ere jaso zuen erabilera anitzerako egokitu duten aretoak. Ondoren, bazkaria egin zuten auzotarrek baselizan bertan.

Aretxarteko merkatariak, egutegiko protagonista

Aretxabaletako merkatariek euren argazkiekin egindako urte berrirako egutegia kaleratu dute. Aretxarte merkatarien elkarteko 45 bazkideak azaltzen dira bertan eta argazkilari lanak egin dituzte Iban Valle eta Ane Idigorasek. Egutegiaren gaineko xehetasunak jaso dira bideoan.

Lirain estetika zentroan, teknologia aurreratuena eta zortzi profesionalez osatutako lantaldea

Arrasateko Lirain estetika zentroa Gipuzkoan dauden estetika zentroen artean handienetarikoa da. 300 m2 ditu eta aurpegi eta gorputzerako hainbat tratamenduz gain, laserra edo mikropigmentazioa ere egiten dute. Erlaxatzeko hainbat masaje ere ematen du zortzi profesionalez osatutako lantaldeak.

Eguaztenero egiten den Bergarako Azoka

Azaroaz geroztik, eguaztenero egiten dute azoka Bergaran eta hileko lehen eguaztenetan azoka indartsuagoa izaten da, gainera. Abenduko lehen eguaztenean, beraz, azoka berezia egin zuten. Herriko baserritar eta ekoizleez gain, danbolinean erretako gaztainak izan zituzten, Auzokoko emakumeek sahararra den tea ere banatu zuten eta Jardunen eskutik, Euskararen Eguneko muralak eraiki zituzten.

Ehunka lagun korrika, Ziburuko Kaskarotenea ikastolaren alde

Ziburuko Kaskarotenea ikastolari laguntzeko, elkartasun krosak egin zituzten egubakoitzean Debagoienean, Arizmendi, Aranzadi eta Txantxiku ikastolek antolatuta. Arratsaldean herritar orok korrika egiteko aukera izan aurretik, goiz-eguerdi partean ikasleak izan ziren protagonista. Krosean parte hartzeko euroa eskatzen zen; ondorioz, ikastoletako ikasleen artean 4.100 euro batu zituzten. Eta herritarrek jarritakoa gehitu behar horiei.

Matrogym ikastaroa Arrasaten

Haurdun dauden emakumeei zuzendutako gimnasia ikastaroa ematen ari dira Arrasateko Musakola kiroldegian. Baina ez da nolanahiko ikastaroa, izan ere, uretan ematen da, igerilekuan. Jarduera fisiko egokia egiteak, hainbat onura ekartzen dizkio haurdun dagoen emakumeari ere eta horrelako saio baten nondik norakoak kontatu ditu Estitxu Zubillaga monitoreak.