Txatxilipurdik 20 urte

Arrasateko Txatxilipurdik 20 urte bete ditu aisialdia era hezitzaile batean euskaraz eskaintzen eta elkartearen ibilbidea errepasatu eta etorkizuneko proiektuei buruzko xehetasunak eman ditu Txatxilipurdiko zuzendari Eneko Barberenak.

Zer eginten da objektu galduekin?

Arrasaten, adibidez, Biztanleen Arreta Zerbitzuan entregatu behar dira galdutako objektuak. Baina ba al dakizue balorezko objektuak noiz arte egon daitezkeen bertan? Edota zer egiten den galdutako objektuaren jabea ez bada agertzen? Zalantza horiek eta gehiago argituko ditu objektu galduen arduraduna den Edurne Muxikak.

Kurtzetxiki balioan jartzeko lanean jarraitzen du Arrasateko Udalak

Hiru helburu ditu Arrasateko Udalak Kurtzetxiki mendia balioan jartzeko: lehen sektorea bultzatzea, bertan dagoen artadia berreskuratzea eta herritarrak paseoan edo bizikletaz Kurtzetxiki mendira joatea. Besaidekoekin batera zehaztu dituzte Kurtzetxikira joateko ibilbideak eta seinaleak ere jarriko dituzte ibilbidean zehar.

Bakailaoa, Aitor Markezekin

Bakailaoa prestatzeko beste era bat ikasi behar dugu gaurkoan. Piperrek lagunduta, gorriek eta berdeek, eta bizkaitar saltsarekin. Oñatiko Etxaluze elkarteko sukaldean sartu gara, Aitor Markez gaztearekin.


Txantxiku ikastolako ikasleak, eskolako ortuan

Iazko ikasturtean jarri zuten martxan ortua Oñatiko Txantxiku ikastolan. Tomateak, piperrak edota berenjenak landatu ostean, orain beste produktu batzuk landatzeko unea iritsi zaie ikasleei eta bertan nola lan egiten duten ikusi ahal izango da erreportajean.

Erritmo dantzagarrienek bete zuten Zabalotegi aretoa

Bueltan dira DJ jaialdiak, eta Bergarako Zabalotegi aretoa diskoteka bihurtu zen zapatuan. DJ Humbertok eman zion hasiera denboraldi berriari, eta doinu dantzagarrien erritmora saltoka jarri zituen bergarako gaztetxoak.

Gehienak oso abesti berriak ziren arren; Saturday night bezalako klasikoekin ere gazteak gustura egin zuten dantzan. Lagunartean ederto pasa zuten.
Hurrengo jaialdiak

Bada, abendura bitartean, zapatukoa bezalako beste hiru DJ jaialdi egingo dira Zabalotegin. Hauek izango dira hurrengo jaialdiak: azaroaren 22an, abenduaren 6an eta abenduaren 20an. Guztiak ere, 18:30etik 21:30era, doan.

Harrera familia izatea: “Zoragarria”, baina “gogorra” ere bai

Aldundia tutoretzapean dituen 55 haurrentzako harrera familia bila dabil. Esperientza hori bizi duen familia batekin izan gara. Jon Albisu eta Iñigo Trojaola dira, Aretxabaletako bikotea. Urtebete pasatxo da Jonek eta Iñigok etxean bi txiki dituztela, bi mutil, anaiak; hiru hilabete zituen txikienak iristerakoan, eta 22 nagusiak.

Paella, Eskoriatzako Aitor Aiastuirekin

Paella nola gertatu azalduko digu oraingoan Aitor Aiastui eskoriatzarrak, Dorleta elkartean. Aurrena barazkiekin eta oilasko hezurrekin salda egin, eta ondoren barazkiak jarri sutan, txiki-txiki eginda. Gehitu oilaskoa eta ganbak eta txipiroiak, eta arroza, noski. Salda bota eta utzi egiten. Emaitza, bikaina!

Txakurrak aske ibiltzeko hiru gune, Arrasaten

Arrasateko Udalak informazio kanpaina bat jarri du martxan txakur jabeei euren erantzukizunak zeintzuk diren gogorarazteko eta indarrean dagoen araudia zein den azaltzeko. Txakurrak aske ibiltzeko hiru gune ere prestatu ditu Udalak: Gorostizakoa, Deba ibaia kalean (Mankomunitateko bulegoen atzealdearen aurrean dagoena) eta Zalduspe aldean (ospitale berriaren atzealdean).

Barrukoak, Ritxi Perezekin

Bildotsaren barrukoak nola prestatzen diren erakutsiko digu Ritxi Perez arrasatearrak oraingoan, Herri Gain elkartean. Saltsan prestatuko ditu bildotsaren birikak, gibela eta bihotza.