Arrasaten hiri hondakinak biltzeko ematen ari diren pausuen gaineko erreportajea

Azaroan edukiontzi berdea kenduko dute eta haren ordez bi berri ipiniko dituzte herrian; marroia, hondakin organikoendako, eta grisa, errefusarendako. Jasangarritasunari lotutako beste albiste bat ere bada, izan ere, Arrasaten zabalduko dute Gipuzkoako hirugarren Ekozenterra izango dena, ekainean. Gai horri lotutako erreportajea duzue segidan.

Areantzan bizi den Gurutze Mujikaren margolanak, Parisen

Gurutze Mujika aretxabaletarra Parisen izan da bere margolanak erakusten, urtero Louvreko Carrouselean egiten den Art Shopping izeneko ferian. Duela bi asteburu izan zen bertan Orenseko Cuestion izeneko galeria batek gonbidatuta. Mundu mailako 350 margolari eta eskultoreren lanak izan dira bertan ikusgai eta tartean izan dira Mujikaren lanak. Bertako esperientziaren berri eman digu erreportajean.

Txerri-ustiategia Zubillagako Askazubi baserrian

Jon Lizaur arrasatearrak lantegian egiten du lan; baina hangoak bukatutakoan joaten da Zubillagako Askazubi baserrira, familiako baserrira. Txerri-ustiategia du han, 70 bururekin. Txerrizaleok elkarteko kideetako bat da Jon, eta baserrian hazitako animaliekin labeldun txerrikia komertzializatzen dute.


Txakurraren Eguna Oñatin

Zurtz elkarteak antolatuta Txakurraren Eguna egin dute berriki Oñatin. Bertan, txakurren obedientzia eta txakurrekin egindako terapia erakustaldiak egin dituzte, besteak beste. Zurtz elkarteko Ainhoa Billarrek eman dizkigu azalpenak.

Arbigarak, Joxe Goronaetarekin

Gauza berezia da arbi-garena Arrasate inguruan. Batez ere adin batetik aurrerako jendearen artean –batzuen artean, behintzat– jaki oso preziatua, arbiaren kukulu erako hori nola prestatu erakutsiko digu Aramaioko Zubiondo elkartean Joxe Goronaeta arrasatearrak.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoan hilaren 24an egingo dituzte ate irekiak

Arrasateko Mondragon Goi Eskola Politeknikoan goi mailako hainbat ziklo eskaintzen dituzte eta instalazioak ezagutu eta ziklo bakoitzaren berri jakiteko aukera izango dugu erreportajean. Eskolaren ezaugarrietako bat da praktika eta proiektu bidez irakasten dutela eta aurre matrikulazio epea maiatzaren 27tik ekainaren 6ra bitartean izango da.

Miguel Altuna Institutuan hilaren 22an egingo dituzte ate irekiak

Bergarako Miguel Altuna institutua ezagutzeko aukera izango dugu erreportajean. Ikastetxe integrala da Miguel Altuna; hasierako formazioa eta lanerako formazioa eskaintzen dute, eta erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloen eskaintza zabala daukate. Aurre matrikulazio epea maiatzaren 27tik ekainaren 6ra bitartean izango da.

Magia egiten duen harakina, Arrasaten

Arrasateko Musakola auzoan dauka harategia Joxe Elorzak, baina magoa ere bada. Bere txikitako pasioa da magia egitea eta dendan bezeroak txundituta uzten ditu magia kontuekin. Ikusi bideoan nolako trukuak egiten dituen.

Marrubi tarta, Luis Atorrasagastirekin

Oraingoan Elgetara joan gara sukaldean egitera, eta postre ederra prestatu digu Luis Atorrasagastik. Esan digunez, bere lagun artean arrakasta izaten duen azkenburukoa da marrubi tarta. Hostorea, bizkotxoa, marrubiak eta jogurta ditu tartak.

Santa Ana hotela, Arrasateko bista ikusgarriekin eta ingurune lasaian

Toki lasai batean atseden pixka bat hartu nahi duzula? Edo bista zoragarriak dituen jatetxe batean bazkaldu edo afaldu nahi duzula? Arrasateko Santa Ana hotelean duzue horretarako aukera. Udalaitz, Anboto eta beste hainbat mendi ikus daitezke Uribarri auzoan kokatuta dagoen hoteletik. 12 logela ditu eta 100 lagun ingururendako jatetxea. Bertako arduradun Iñaki Pildainek eman dizkigu azalpenak.