Mendiko zapatilen eskaintza zabala daukate, besteak beste, Aretxabaletako M5 dendan

Mendiko zapatila ugari eta beste kirol jarduera batzuetarako egokiak diren zapatilak ere saltzen dituzte Aretxabaletako Mitarte kalean kokatzen den M5 dendan. Arropa ere saltzen dute eta dendako eskaintzaren berri eman digu Iñaki Lete bertako arduradunak.

Bainuetxea Oñatin: Urrexolako Errota

Bainuetxe kontuak ezagunagoak dira, agian, Leintz bailaran. Baina Oñatin ere izan zen halakorik –bi gainera–; azkena, Urrexolako Errota, 1970era arte egon zen martxan. Bestea Garaikua baserrian zegoen, auzo berean. Aurrenekoan izan ginen gu, eta Mari Juana Madinabeitiak erakutsi zizkigun bainuetxeko sistema, gelak eta abarrekoak. Garai batean bezala daude ia-ia.

Arantzazuko parketxean bisitan

Arantzazun dago Aizkorri-Aratz parke naturalaren parketxea. Hainbat baliabide ditu, natur ingurune zoragarrian aurki ditzakegunen gainekoak ezagutzen eta haiek hobeto ulertzen laguntzeko. Bisita gidatuak egiteko aukera ere badago. Natur inguruneari buruzkoa da parketxearen zati handiena, baina, Arantzazun egonda, espiritualtasunak ere badu bere txokoa.

Aretxa autoak: “Eskerrik asko 30 urte hauetan gugan konfiantza jarri dutenei”

Autoen mekanikan, txapan eta pinturan espezialistak diren Aretxa autoak enpresak 30 urte bete ditu eta urte hauetan guztietan bezero izandakoak eskertu nahi izan dituzte festa bat eginez. Egubakoitzean egin zuten festa hori Aretxabaletako Taberna Berrin eta bertan pintxoak eta hainbat sariren zozketak izan zituzten.

Contador eta Valverde, debagoiendarren faborito, Euskal Herriko Itzulian

Wouter Poels holandarrak irabazi du Arraten amaitu den Euskal Herriko Itzuliaren laugarren etapa. Segundo batera iritsi dira Alejandro Valverde eta Samuel Sanchez txirrindulariak eta bi segundo geroago sartu da helmugan, besteak beste, Alberto Contador. Bailaratik ere igaro da itzulia eta Asentzion debagoiendarren adierazpenak jaso ditugu. Eurendako Contador eta Valverde dira faboritoak.

Titare mertzerian produktuen eskaintza zabala daukate

Aretxabaletako Errekabarren kalean kokatuta dagoen Titare mertzerian izan gara. Mertzeria kontuez gain, arropak, lentzeria edota osagarriak ere saltzen dituzte bertan eta Nerian Tejeiro arduradunak eman dizkigu azalpenak.

Otarrainxkak eta galeperrak

Oraingo sukalde tarte honetan plater bat ez, bi prestatuko ditugu. Eskoriatzako Apotzaga auzoko Auzo-Etxe elkartean izan gara, Jesus Mari Herrasti aretxabaletarrarekin. Hasteko otarrainxkak prestatzeko modu erraz bat erakutsi digu, emaitza ederra ematen duena, eta inguru denak olioz zipriztindu eta kez bete gabe. Ondoren, galeper batzuk dastatzeko aukera izango dugu.

Uzarragako eliza eta autobideko lanen ondorioak

Antzuolako Uzarraga auzora bisita egin genuen Santi Etxezarreta auzo-alkatearen laguntzarekin. Hango elizaren egoera tamalgarria bertatik bertara ikusi genuen. Jon Molina, Antzuolako parrokoak, hainbat azalpen eman zizkigun. Autobideko lanek ere hainbat kalte eragin dituzte.

Ume txikiak igeriketa ikastaroan, Arrasaten

Arrasateko Musakola kiroldegian umeendako igeriketa ikastaro berriak jarri dituzte martxan aste honetan. Aukera izan dugu 6 hilabetetatik 2 urtera bitarteko haurren ikastaro batean izateko eta erreportajean ikusi ahal izango dugu lehen aldiz igerilekura joaten diren umeek nola erreakzionatzen duten urarekin eta horrelako saioetan nolako kontaktua sortzen den ume eta aita-amen artean.

Amaia Berri iturgintza, 1970az geroztik zerbitzua eskaintzen

Iturgintza, gasa eta berokuntza alorretan lanean dihardute Amaia Berri iturgintzan 1970az geroztik. Aitak eta osabak hasitakoari Asier eta Amagoia Biain izeba-ilobak eutsi diote. Aretxabaletan dute bulegoa eta baita tailerra ere. Bertan egiten duten lana erakutsi digu Asier Biainek.