{"id":90,"date":"2008-03-08T08:00:00","date_gmt":"2008-03-08T08:00:00","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/bidasoatik\/bi-emakume"},"modified":"2008-03-08T08:00:00","modified_gmt":"2008-03-08T08:00:00","slug":"bi-emakume","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/2008\/03\/08\/bi-emakume\/","title":{"rendered":"Bi emakume"},"content":{"rendered":"<p>Martxoaren 8a ailegatu eta artikuluak eta artikuluak emakumeon gainean. Oraingo honetan, neuk ere idatziko dut zer edo zer emakumeez, bi emakumeren gainean. Batak bizitza eman zidan; besteari neuk eman nion.<\/p>\n<p><b>Ama&#8230;, amatxo<\/p>\n<p><\/b><\/p>\n<blockquote>\n<blockquote><p><a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/bidasoatik\/2315775396\/\" title=\"amatxo_1 copia por bidasoatik, en Flickr\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/farm3.static.flickr.com\/2404\/2315775396_e4177c58c1_m.jpg\" alt=\"amatxo_1 copia\" height=\"240\" width=\"212\"><\/a><\/p>\n<p><\/p><\/blockquote>\n<\/blockquote>\n<p>Ebariste Elu Aristondo Berriatuako (Bizkaia) GARRO baserrian jaio zen; Gurutzetako hospitalean hil, minbiziak jota (1910-10-26\/1980-09-23).<br \/>Baserritarra. Nola maite zuen baserria, lurra&#8230;! Ondarroako plazara joaten zen esnea eta ortuko gauzak saltzera: gurdi berdea, eta hari tiraka \u201cRubia\u201d behorra.<\/p>\n<p>Domeka arratsaldeetan amari laguntzen nion plazako gauzak prestatzen: porruei lurra kendu, sagarrak ondo-ondo igurtzi zapi batekin dirdiratsu laga arte, gero otzaretan sartu. Intxaurrak, itxurosoenak; arrautzak ere handienak eta gorri koloredunak. Saskiaren hondoan lastoa jarri eta&#8230; hala! arrautzak banan-banan jarri eta kontu handiz, apurtu ez zitezen. Jolasa zen niretzat, bixiketan nenbilela ematen zuen.<\/p>\n<p>Plazatik itzultzen zenean, baserrian ez genuen fruta ekartzen zuen: platanoak, laranjak&#8230;&nbsp; Aste Santuak beti lotzen ditut laranjak eta erroskilekin, orduantxe bakarrik jaten genituen eta.<br \/>Gazte zela laga behar izan zion eskolara joateari. Soineko bat baino ez zeukan, beltza \u2013ama hilda zuen\u2013, eta soineko hura garbitu eta, sarritan, ondo sikatu barik zegoela jantzi eta&#8230; eskolara. Eguzkiaren berotasunaz lurruna ateratzen zitzaion. Eta, behin, hala ailegatu omen zen eskolara, eta maistra kastellanak: <br \/><i>\u201c\u00a1Se est\u00e1 quemando, se est\u00e1 quemando!\u201d<\/i> esan, eta bizkarrean joka hasi omen zitzaion sua zelakoan. <i>\u201cZe somanta emostan, manka-manka eginda laga nindun\u201d<\/i>. Nola egiten zuen barre pasadizo hura kontatzean! Umore onekoa genuen.<\/p>\n<p>Eskolara gutxi joandakoa bazen ere, ederto moldatzen zen gastelaniaz eta frantsesez. <br \/>Medikuarenera, espezialistarenera, Bilbora joaten ginen. Kontsulta amaitu eta sendagileari galdetzen zion:<br \/>&#8211;<i>Diga, doctor, \u00bfcu\u00e1nto me va a quitar?<\/i><br \/>Eta sendagileak, serio-serio, harridura aurpegia jarrita:<br \/>&#8211;<i>\u00a1Se\u00f1ora, yo no le voy a quitar nada! Le voy a cobrar como a todo el mundo.<\/p>\n<p><\/i>Gure neba zaharra taxista zen. Etxean, ondiokan, ez genuen telefonorik eta sarritan etortzen ziren bezeroak etxera taxia enkargatzera. Behin, kanpotar batzuk etorri ziren; Bilbora joan nahi zuten. Amarekin ari ziren tratua egiten, eta, halako baten, gizonak galdetu zion gure amari:<br \/>&#8211;<i>Se\u00f1ora, y&#8230; \u00bfel taxi tiene baca?<\/i><br \/>&#8211;<i>\u00bfEl taxi vaca<\/i>? \u2013gure amak\u2013. <i>\u00a1No, hombre, no! \u00a1Si ahora los automoviles van con motor!<\/i><br \/>Ze barreak, gauean neba etxera etorri eta kontatu genionean! Ondiokan ere barregurea ematen dit niri gogoratzean.<br \/><i>-Ama, zu, baserritarra jaxo eta baserritarra hilgo zaz. Ezeben, ba, barre gitxi eingo zeure konture! <\/p>\n<p><\/i><\/p>\n<blockquote>\n<blockquote><p><a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/bidasoatik\/2315775402\/\" title=\"amatxo_3 copia por bidasoatik, en Flickr\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/farm4.static.flickr.com\/3142\/2315775402_b869ced180_m.jpg\" alt=\"amatxo_3 copia\" height=\"171\" width=\"240\"><\/a><\/p>\n<p><\/p><\/blockquote>\n<\/blockquote>\n<p>Gerra amaituta, Hondarribira etorri ziren gurasoak beharrera, lanera, Ondarroan ez zioten-eta beharrik ematen gure aita zenari gorrien alde egin zuelako, eta jende askori lagundu ziolako menditik zehar ihes egiten. Lau seme-alaba zituzten orduan, beste guztiok hemen, Hondarribian jaioak gara.<br \/>Aireportu ondoko eskabetxean, arrain-fabrikan, ibili zen beharrean; kupelgilea zen. Hondarribiko baserrietako makina bat sagardo-kupel konpondutakoa zen!<br \/>Ama Hendaiara joaten zen lanera, horrela ikasi zuen frantsesa, beharrak eraginda. Muga pasatzean, gendarmeek dokumentazioari begiratu eta esaten omen zioten:<br \/>&#8211;<i>Madame, vous \u00eates Elu?<\/i><br \/>&#8211;<i>Oui, je suis Elu, \u00e9lue pour travailler<\/i> \u2013erantzuten omen zien berak\u2013.<br \/>Hondarribitik, ostera ere, baserrira itzuli ziren, eta baserritik Ondarrura. Amaren ilusioa, berriz, Bidasoaldera bueltatzea zen: Donostia gertu, Baiona ere, Irun&#8230; hiri handia; aukera asko beste zerbait egiteko, Ondarroan bizitzeak eskaitzen ez zituenak. Bere ametsa bete gabe hil zitzaigun.<\/p>\n<blockquote><p><a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/bidasoatik\/2315775406\/\" title=\"amatxo_4 copia por bidasoatik, en Flickr\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/farm4.static.flickr.com\/3276\/2315775406_05a08f1ee0.jpg\" alt=\"amatxo_4 copia\" height=\"225\" width=\"319\"><\/a><\/p><\/blockquote>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Martxoaren 8a ailegatu eta artikuluak eta artikuluak emakumeon gainean. Oraingo honetan, neuk ere idatziko dut zer edo zer emakumeez, bi emakumeren gainean. Batak bizitza eman zidan; besteari neuk eman nion. Ama&#8230;, amatxo Ebariste Elu Aristondo Berriatuako (Bizkaia) GARRO baserrian jaio &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/2008\/03\/08\/bi-emakume\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":13,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[27,14,43],"class_list":["post-90","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-emakumeak","tag-euskalherria","tag-mujeres"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/90","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/users\/13"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=90"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/90\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=90"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=90"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=90"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}