{"id":78,"date":"2008-06-14T00:38:37","date_gmt":"2008-06-14T00:38:37","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/bidasoatik\/antzinako-periak"},"modified":"2008-06-14T00:38:37","modified_gmt":"2008-06-14T00:38:37","slug":"antzinako-periak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/2008\/06\/14\/antzinako-periak\/","title":{"rendered":"Antzinako Periak"},"content":{"rendered":"<blockquote><p><a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/bidasoatik\/2576630554\/\" title=\"erraldoiak por bidasoatik, en Flickr\"><img decoding=\"async\" style=\"width: 283px;height: 420px\" src=\"https:\/\/farm4.static.flickr.com\/3064\/2576630554_f407b047fc.jpg\" alt=\"erraldoiak\"><\/a><br \/>\n<\/p><\/blockquote>\n<p>Biziki gustatzen zait egun hau, disfrutatu egiten dut kalean gora eta behera ibiltzen: <a href=\"https:\/\/farm4.static.flickr.com\/3028\/2576682624_d71c6da9c2.jpg\">postuak<\/a>, <a href=\"https:\/\/farm4.static.flickr.com\/3093\/2576611542_1e4985330f.jpg\">koloreak<\/a>, jendea, artisauak, ogi gozoak, gaztak, erraldoiak, musika&#8230; Alde Zaharra bizirik!<\/p>\n<p>Erdi Aroko peria askotan izan naiz, eta gehien-gehien gustatu zaidana, orain artekoetan behintzat, Ondarroakoa izan da. Zergatik? Han, kaleak apainduta egoteaz gain, herritarrak eurak ere jantzi egiten direlako antzina janzten ziren bezala. Horretarako erakusketa bat antolatzen dute herritarrek jakin dezaten nolakoak ziren garai hartako jantziak eta zeintzuk herri horretakoak; gero koadrila bakoitzak erabakitzen nola jantziko den, eta kaleetan lehenagoko lanbideak errepresentatzen dituzte. Ez dute urtero ospatzen, lan handia eskatzen baitu horrek.<\/p>\n<blockquote><p>&nbsp;<a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/bidasoatik\/2576675854\/\" title=\"jokuak por bidasoatik, en Flickr\"><img decoding=\"async\" style=\"width: 289px;height: 196px\" src=\"https:\/\/farm4.static.flickr.com\/3072\/2576675854_a989bc3938.jpg\" alt=\"jokuak\"><\/a><br \/>\n<\/p><\/blockquote>\n<p>Kultura zinegotziarekin hitz egin dut, Maite Pelaezekin, jakiteko zenbatgarrena den aurtengo ekitaldia, zeren atzo lagun batzuekin honetaz berbetan, ez ginen ados jartzen. X.a dela esan dit, eta Alde Zaharrari bizitza emateko hasi ziren antolatzen. Ahalegin berezia egin dute aurten kaleak eta etxeak aurrekoetan baino hobeto apainduta egon daitezen; apaingarriak Menina tailerrean jaso ahal izan dituzte herritarrek. Interneten datu bila hasi eta hara non beste data bat agertu zaidan iazko <a href=\"http:\/\/www.google.es\/search?q=antzinako+periak%2Bhondarribia&amp;ie=utf-8&amp;oe=utf-8&amp;aq=t&amp;rls=org.mozilla:eu:official&amp;client=firefox-a\">\u201cHondarribia\u201d<\/a> aldizkarian: aurtengoa VIII. Omen. Zalantza berberarekin jarraitzen dugu!<br \/><b><br \/>\n<\/b><\/p>\n<blockquote><p><b><a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/bidasoatik\/2575946623\/\" title=\"Menina tailerra por bidasoatik, en Flickr\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/farm4.static.flickr.com\/3258\/2575946623_0503008322.jpg\" alt=\"Menina tailerra\" height=\"206\" width=\"305\"><\/a><br \/>\n<\/b><\/p><\/blockquote>\n<p><b>Menina tailerra<\/p>\n<p><\/b>Kalean harrapatu nituen ostegunean, berandu samar bazen ere, Menina tailerrekoak \u2013Josean, Jonan eta Idoia\u2013 lan eta lan, dena prest egon dadin astebururako. Urtero izaten dute proposamen berritzaileren bat ekitaldirako.<br \/>\u2013<i>Aurreko urteetan egindakoen artean hauek aipatuko genizkizuke: labirintoa, Erdi Aroko jokoak, gezi-jaurtiketa, antzerkiaren eszenografia, pasarelarako, zubirako eta Zaharren egoitzarako atrezzoa&#8230; <br \/>Aurten <a href=\"https:\/\/farm4.static.flickr.com\/3059\/2575947353_16cb0c80bd.jpg\">estandarteak<\/a> egin ditugu, duela hiru hilabete hasi ginen lanean. Urtero, argazki lehiaketa egiten da peria honen inguruan eta erakusketa horretarako atrezzoa urtero berria da, ez da errepikatzen<\/i>.<\/p>\n<blockquote><p><a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/bidasoatik\/2576630756\/\" title=\"jantzia por bidasoatik, en Flickr\"><img decoding=\"async\" style=\"width: 316px;height: 212px\" src=\"https:\/\/farm4.static.flickr.com\/3111\/2576630756_2acdef6e75.jpg\" alt=\"jantzia\"><\/a><\/p><\/blockquote>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Biziki gustatzen zait egun hau, disfrutatu egiten dut kalean gora eta behera ibiltzen: postuak, koloreak, jendea, artisauak, ogi gozoak, gaztak, erraldoiak, musika&#8230; Alde Zaharra bizirik! Erdi Aroko peria askotan izan naiz, eta gehien-gehien gustatu zaidana, orain artekoetan behintzat, Ondarroakoa izan &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/2008\/06\/14\/antzinako-periak\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":13,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[155,4,158,156,157],"class_list":["post-78","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-antzinako","tag-hondarribia","tag-medieval","tag-mercado","tag-periak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/78","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/users\/13"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=78"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/78\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=78"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=78"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=78"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}