{"id":45,"date":"2009-10-15T10:47:35","date_gmt":"2009-10-15T10:47:35","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/bidasoatik\/jaizkibel-konpainia-guadalupeko-mezatan"},"modified":"2009-10-15T10:47:35","modified_gmt":"2009-10-15T10:47:35","slug":"jaizkibel-konpainia-guadalupeko-mezatan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/2009\/10\/15\/jaizkibel-konpainia-guadalupeko-mezatan\/","title":{"rendered":"Jaizkibel konpainia Guadalupeko mezatan"},"content":{"rendered":"<blockquote>\n<blockquote><p><a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/bidasoatik\/3923046672\/\" title=\"Jaizkibel konpainia por bidasoatik, en Flickr\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/farm3.static.flickr.com\/2512\/3923046672_0292fe2345_m.jpg\" alt=\"Jaizkibel konpainia\" height=\"161\" width=\"240\"><\/a><\/p><\/blockquote>\n<\/blockquote>\n<p>Jaizkibel konpainiarekin aurten igo naiz lehenengo aldiz Guadalupera. Batzuk autobusez, beste batzuk autoz, eta izan ziren oinez igo ziren gazteak ere, izerdi patxetan. Biba zuek!<br \/>Meza eguerdiko 12etan zen arren, Jaizkibeleko karguak eta kantinera lehenago sartu ziren elizara, lekua hartzera, beste konpainiek bezala, eurek ere badutelako eskubidea barruan egoteko meza entzuten eta bankuetan eserita.<br \/>Neu ere sartu nintzen zer-nolako giroa zegoen ikusteko. Sartu, eta hara non ikusi nuen <a href=\"https:\/\/farm3.static.flickr.com\/2625\/3961263303_15c7ed74c0_o.jpg\">serora<\/a> zebilela elizako eserlekuetan paper batzuk jartzen: \u201cautoritateentzat\u201d, alardeko mandoentzat, kantinerentzat&#8230; aurreneko eserlekuetan. Eta beste zerrenda batzuk ere jarri zituen, <a href=\"https:\/\/farm3.static.flickr.com\/2493\/3961409375_319e0b6941_o.jpg\">izen-abizenekin<\/a>, ia <a href=\"https:\/\/farm3.static.flickr.com\/2670\/3962038088_13e32302f6_b.jpg\">eserleku<\/a> guztiak okupatuz. Auskalo zeintzuk ziren haiek! Baina Jaizkibel ez zen inondik ere agertzen. Ikusi nuen nola hartzen zituzten Jaizkibel konpainiari zegozkion eserlekuak argazkietan ageri diren<br \/>emakume horiek.<\/p>\n<blockquote>\n<blockquote><p>&nbsp;<a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/bidasoatik\/3962039372\/\" title=\"mujeres de Alarde Fundazioa por bidasoatik, en Flickr\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/farm3.static.flickr.com\/2568\/3962039372_d690193c79_m.jpg\" alt=\"mujeres de Alarde Fundazioa\" height=\"161\" width=\"240\"><\/a><\/p><\/blockquote>\n<\/blockquote>\n<p>Ikusi nuen Jaizkibeleko tenientea esaten ari zitzaiela eurek eseri behar zutela han eta, mesedez, lagateko leku hura libre. Egoera ikusita, neure lana egiten hasi nintzen \u2013argazkiak atera\u2013 gertatzen zenaren lekukotasun grafikoa izateko.<br \/>Halako baten emakume ilehoria oihuka hasi zitzaidan: <i>ALDE HEMENDIK, ALDE HEMENDIK<\/i>!!!<br \/>&#8211;<i>Zein zara zu, ba, nik alde egin dezadan elizatik&nbsp; agintzeko? Denon etxea da.<\/i><br \/>Frogatuta dut ez dutela bat ere gogoko eurei argazkiak egitea, agerian geratzen baitira egiten dituzten zentzurik gabeko ekintzak, ulergaitzak eta basatiak.<br \/>Eta zer uste duzue egin zutela Jaizkibel konpainiakoak elkarren ondoan eser ez zitezen? Ba, euren artean jarri!<br \/>Jaizkibelekoak bankuetan eserita zeudela, argazkiak egin nizkien. Eta hara non hasi zitzaidan garrasika beste andrazko bat \u2013bideo kamararekin agertzen den hori\u2013 ez egiteko argazkirik, emateko argazki kamara, emateko dokumentazioa, salaketa jarriko zidala ematen ez banion, \u2013eta gaineratu zuen\u2013 berak epaiketa guztiak irabazten zituela!<\/p>\n<blockquote>\n<blockquote><p><a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/bidasoatik\/3961263985\/\" title=\"Jaizkibel konpainia por bidasoatik, en Flickr\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/farm3.static.flickr.com\/2582\/3961263985_79f9d8f548_m.jpg\" alt=\"Jaizkibel konpainia\" height=\"161\" width=\"240\"><\/a><\/p><\/blockquote>\n<\/blockquote>\n<blockquote><\/blockquote>\n<p>Ez egiteko argazkirik Jaizkibel konpainiari? Ez egiteko argazkirik neure alabari, kantinerari? Baina, baina, zein uste dute direla? Iparra galdu dute, euren jokaera eskandalagarria da, denak psikiatrikoan sartzeko moduan daude!<br \/><a href=\"https:\/\/farm3.static.flickr.com\/2675\/3961264837_65a456c2a3_o.jpg\">Tente<\/a> agertzen diren beste horiek, horrela egon ziren mezak iraun zuen bitartean, beti zutik, atzeko eserlekuetakoei eragotziz elizkizuna jarraitzea.<br \/>Eta neure buruari galdetzen diot: zeinek agindu dio serorari, izen-abizendun zerrenda horiek jartzea elizako eserlekuetan? Nork agintzen du elizan? Serorak berak? Euren ekintzekin auzo lotsa sentiarazten emakume horiek, agian? Non zegoen Martin Iturbe abadea? Noiz arte jarraituko du elizak isilik?<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Jaizkibel konpainiarekin aurten igo naiz lehenengo aldiz Guadalupera. Batzuk autobusez, beste batzuk autoz, eta izan ziren oinez igo ziren gazteak ere, izerdi patxetan. Biba zuek!Meza eguerdiko 12etan zen arren, Jaizkibeleko karguak eta kantinera lehenago sartu ziren elizara, lekua hartzera, beste &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/2009\/10\/15\/jaizkibel-konpainia-guadalupeko-mezatan\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":13,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[3,116,27,2,43],"class_list":["post-45","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-alardea","tag-berdintasunaigualdad","tag-emakumeak","tag-jaizkibelkonpainia","tag-mujeres"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/45","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/users\/13"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=45"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/45\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=45"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=45"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=45"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}