{"id":42,"date":"2010-01-09T22:01:27","date_gmt":"2010-01-09T22:01:27","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/bidasoatik\/gabon-gaua"},"modified":"2010-01-09T22:01:27","modified_gmt":"2010-01-09T22:01:27","slug":"gabon-gaua","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/2010\/01\/09\/gabon-gaua\/","title":{"rendered":"Gabon-gaua"},"content":{"rendered":"<blockquote><p><a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/bidasoatik\/4253831003\/\" title=\"Haurrak kantari por bidasoatik, en Flickr\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/farm5.static.flickr.com\/4025\/4253831003_b9f47c94da_m.jpg\" alt=\"Haurrak kantari\" height=\"161\" width=\"240\"><\/a><\/p><\/blockquote>\n<p>Umetan Gabon-gauean irteten ginen kantari eta eskean, iluntze aldean. Lauzpabost lagun elkartu eta etxez etxe joaten ginen, normal jantzita. Atea jo eta &#8220;<i>Kanta ala erreza<\/i>?&#8221; galdetzen genuen. Gehienetan, kantatzeko eskatzen ziguten, eta hauxe da haietako kantu bat; hemen ere entzun izan dut, gutxitan, baina beste doinu batekin.<\/p>\n<p><i>Gabon gabaren zoragarria Jesus jaio da Belenen,<br \/>herririk herri bila gabiltza, bila gabiltza bera den.<\/p>\n<p>Aingeruak kanta, artzain onak dantza,<br \/>guztiok alabantza. Zuri zor deutsugu.<br \/>Astuak a, idiak mu, atseginik badogu.<\/p>\n<p>Hartu makilak eta jantzi abarkak,<br \/>artzain onak joan ziren Jesusen bila.<br \/>Ai ze atsegina dan, dantzan jende guztia,<br \/>salto, brinko eginaz danak joan ziran.<\/i><\/p>\n<p>Batzuetan errezatzeko eskatzen ziguten \u2013familian hildakoren bat egon zelako\u2013 eta guk &#8220;<i>Aita gurea<\/i>&#8221; errezatzen genuen; behin baino gehiagotan, barregureak eman errezatzen ari ginela, eta hanka egin behar! Gehienetan dirua ematen ziguten, tarteka bizkotxoak. Kantuak amaitu, dirua partitu eta etxera afaltzera. Ordurako anai-arreba guztiak zeuden, hilobak eta baserriko osaba, osaba Xanti; 15 bat lagun elkartzen ginen. Afaldu ondoren izebarenera joaten ginen, nagusiak kartetan ibiltzera, eta gazteok partxisean, okan, loterian, seiko urritan&#8230;<\/p>\n<blockquote><p><a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/bidasoatik\/4254597296\/\" title=\"Haurrak kantari por bidasoatik, en Flickr\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/farm5.static.flickr.com\/4027\/4254597296_a0e64c47ea_m.jpg\" alt=\"Haurrak kantari\" height=\"161\" width=\"240\"><\/a><\/p><\/blockquote>\n<p>Hondarribian, goizean ibiltzen dira kantari, baserritarrez jantzita, etxez etxe, dendetan, tabernetan. Bezperatik edukitzen dut dirua prestatuta kantuan datozenei emateko. Eta guztiek kantatzen dituzte abesti berberak: <i>&#8220;Olentzero joan zaigu..<\/i>.&#8221; eta <i>&#8220;Hator, hator&#8230;<\/i>&#8220;. Ea datorren urterako errepertorioa aldatzen duten, kantu eder asko ditugu eta.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Umetan Gabon-gauean irteten ginen kantari eta eskean, iluntze aldean. Lauzpabost lagun elkartu eta etxez etxe joaten ginen, normal jantzita. Atea jo eta &#8220;Kanta ala erreza?&#8221; galdetzen genuen. Gehienetan, kantatzeko eskatzen ziguten, eta hauxe da haietako kantu bat; hemen ere entzun &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/2010\/01\/09\/gabon-gaua\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":13,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[14,103,104,41,105,106],"class_list":["post-42","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-euskalherria","tag-gabongaua","tag-nochebuena","tag-ohiturak","tag-olentzero","tag-tradiciones"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/42","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/users\/13"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=42"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/42\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=42"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=42"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=42"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}