{"id":133,"date":"2007-02-04T12:00:58","date_gmt":"2007-02-04T12:00:58","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/bidasoatik\/alde-zaharra-bizirik"},"modified":"2007-02-04T12:00:58","modified_gmt":"2007-02-04T12:00:58","slug":"alde-zaharra-bizirik","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/2007\/02\/04\/alde-zaharra-bizirik\/","title":{"rendered":"Alde Zaharra bizirik!"},"content":{"rendered":"<blockquote>\n<blockquote>\n<blockquote><p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/farm1.static.flickr.com\/187\/366945515_0f4125b46c.jpg\" height=\"235\" width=\"166\"><\/p><\/blockquote>\n<\/blockquote>\n<\/blockquote>\n<p>Hondarribiko Alde Zaharrean jaio nintzen, <a href=\"https:\/\/farm1.static.flickr.com\/184\/366945525_38f433ab55_m.jpg\">Obispo plazan<\/a>. Plaza horretan ikasi nuen bizikletan, \u201cOrbea\u201d urdina, lagun batena zen. Plaza horretan jolasten genuen kaniketan, soka-saltoan, kromotan, tortoloxetan, txingotan&#8230; Umetan, mojak pasatzen zirenean, jolasak lagata \u201cAve Maria Purisima\u201d esaten genien, eta zintzilik zeramaten gurutzean muin egin \u2013mojen ikastetxea dago bertan\u2013. Plaza horretan izan ziren nire adoleszentzia garaiko lehen amodioak. <\/p>\n<p>Kale Nagusian eta Arma plazan egiten genituen erosketa guztiak, denetik baitzegoen: botika bat, arraindegiak, <a href=\"https:\/\/farm1.static.flickr.com\/122\/367986483_56f421b04a_o.jpg\">harategiak<\/a>, <a href=\"https:\/\/farm1.static.flickr.com\/133\/367970744_4040f6460f.jpg\">tabernak<\/a>, drogeriak, mertzeriak, bi estanko, janari-dendak, <a href=\"https:\/\/farm1.static.flickr.com\/183\/368912862_a2f8adc2d6.jpg\">gozodenda<\/a>, zapata-konpontzailea, ileapaindegia, Souvenir denda \u2013\u201cOn parle fran\u00e7ais\u201d jartzen zuen dendako atean zintzilikatutako karteltxo baten\u2013, postetxea ere bazegoen Arma Plazan \u2013Correos y Telegrafos\u2013, ez zegoen Marinara zertan joan.<\/p>\n<p>Orain, ostera, zer gelditzen da guzti horretatik? Elizaren parean dagoen kaleak <a href=\"https:\/\/farm1.static.flickr.com\/140\/367986485_0f468ee4ae.jpg\">\u201cDenda kalea<\/a><a href=\"https:\/\/farm1.static.flickr.com\/140\/367986485_0f468ee4ae.jpg\">\u201d<\/a> du izena, eta beti izan du izen hori \u2013<a href=\"https:\/\/farm1.static.flickr.com\/168\/368909469_f92bfebb23.jpg\">Calle de las Tiendas<\/a>\u2013, baina denda gutxi aurkituko dugu bertan, bat bera ere ez. Taberna bat dago, eta, kalearen beste muturrean, ileapaindegia eta, ondoan, inmobiliaria bat. Zer bihurtu dira edo bihurtu dituzte hutsik geratu diren lokalak? Zer aurkituko dugu orain? <\/p>\n<p>Kale Nagusiko lokal asko udalak berak hartu ditu bulegoak jartzeko, <a href=\"https:\/\/farm1.static.flickr.com\/178\/368912866_a32409700a.jpg\">udalaren bulegoak<\/a>: Bake Epaitegia; oposiziokoak biltzeko lokala: Branka, PSOE, Ezker Batua\u2026; Gizarte Laguntzailea\u2026. Horrez gainera, jatetxe batzuk, taberna batzuk, arropadenda bat, <a href=\"https:\/\/farm1.static.flickr.com\/133\/367970744_4040f6460f_m.jpg\">altzaridenda<\/a>, umetako ileapaindegiak leku berean jarraitzen du, baita okindegiak ere, erakusketa-aretoak&#8230; eta azken urte bietan gertatzen ari den fenomenoa udalaren erabakiei esker: <a href=\"https:\/\/farm1.static.flickr.com\/53\/368909474_a95094431c.jpg\">etxebizitzak<\/a>. Lokal batek 40m kuadro edukiz gero, berehala lortuko du baimena etxebizitza egiteko. Komertziorik gabe ez dago girorik, ez dago bizitzarik. Burura datozkit Biasteriko alde zaharra, Donibane Lohitzungo rue Gambetta, Bilboko Zazpi kaleak, Zarautz, Bretainiako Saint Michel, Brujas, Carcassonne, Saint Malo&#8230; <br \/>Burura datorkit ere Radio Euskadin entzundako iragarkia, Foru Aldundiarena: \u201cDonde hay comercio, hay vida\u201d, &#8220;Dendak non, bizitza han\u201d. Iragarki hori entzutean, haserrea sentitu nuen, izan ere, gauza bat da hedabideetan jartzen dituzten esloganak \u2013denon diruarekin, gainera\u2013 eta gero egiten dutena, guztiz bestelakoa, bederen herri honetan.<\/p>\n<p>Kamara hartu eta lokal, taberna, ostatu eta jatetxe guztiei argazkiak egitea erabaki nuen, eta guztiei galdetzea \u2013ostalari, dendari, bisitari zein auzotarrei\u2013 ea nola ikusten zuten Alde Zaharra, zer behar zuen, zer falta zuen. <\/p>\n<p>Askok udalarentzat ari ote nintzen galdetzen zidaten. Azaldu egiten nien zergatik ari nintzen, zertarako zen eta non argitaratuko nuen.<br \/>Garbi hitz egin dute, eta barren-barrenean zer sentitzen duten adierazi. Iritzi oso aberatsak jaso ditut, kritika gogorrak ere bai udalaren gestioaren aurrean, eta proposamen interesgarriak ere ez dira falta izan.<br \/>Behin iritziak jasota eta garbira pasatuta, idatzitakoa erakutsi egin diet adierazpen horiek egin dituztenei; zer edo zer aldatu behar banuen,&nbsp; aldatu, eta\u2026 aurrera! <\/p>\n<blockquote>\n<blockquote>\n<blockquote><p><a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/bidasoatik\/366943411\/\" title=\"Photo Sharing\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/farm1.static.flickr.com\/139\/366943411_7d2fa8189b.jpg\" alt=\"Apezpiku plaza_0030 copia\" height=\"217\" width=\"156\"><\/a><\/p><\/blockquote>\n<\/blockquote>\n<\/blockquote>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hondarribiko Alde Zaharrean jaio nintzen, Obispo plazan. Plaza horretan ikasi nuen bizikletan, \u201cOrbea\u201d urdina, lagun batena zen. Plaza horretan jolasten genuen kaniketan, soka-saltoan, kromotan, tortoloxetan, txingotan&#8230; Umetan, mojak pasatzen zirenean, jolasak lagata \u201cAve Maria Purisima\u201d esaten genien, eta zintzilik zeramaten &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/2007\/02\/04\/alde-zaharra-bizirik\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":13,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[203,202],"class_list":["post-133","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-aldezaharracascohistorico","tag-euskalherriapaisvascobasquecountryhondarribia"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/133","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/users\/13"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=133"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/133\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=133"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=133"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=133"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}