{"id":123,"date":"2007-02-28T10:01:39","date_gmt":"2007-02-28T10:01:39","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/bidasoatik\/alde-zaharra-bizirik-liburuzaina"},"modified":"2007-02-28T10:01:39","modified_gmt":"2007-02-28T10:01:39","slug":"kote-gebara-liburuzaina","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/2007\/02\/28\/kote-gebara-liburuzaina\/","title":{"rendered":"Kote Gebara  Liburuzaina"},"content":{"rendered":"<blockquote><p><a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/bidasoatik\/398004285\/\" title=\"Photo Sharing\"><img decoding=\"async\" style=\"width: 351px;height: 236px\" src=\"https:\/\/farm1.static.flickr.com\/145\/398004285_92c06c265a.jpg\" alt=\"Kote Gebara_3514\"><\/a><br \/>\n<\/p><\/blockquote>\n<p><b><br \/><\/b><b>Kote Gebara. Liburuzaina<\/b><br \/><b><br \/><\/b>Udal liburutegian 15 urte daramat lanean. Ni Mendelu auzokoa naiz. Azken hogei urteetako eboluzioa ikusita, hiltzen ari da, komertziorik ez, taberna gutxi&#8230;<br \/>Eraikuntza berrietan ez da egiten lokalik, denak dira etxebizitzak. Horrek garbi adierazten du zer bihurtzen ari den hau: lotarako hiria.<\/p>\n<p>Pentsatzen jarrita, neure buruari galdetzen diot, zer dago Alde Zaharrean? Udaletxea, udalaren bulegoak, liburutegia, <a href=\"https:\/\/farm1.static.flickr.com\/164\/405026101_dd4cdbb67a.jpg\">musika-eskola<\/a> eta hotel batzuk, turistak erakartzeko.<br \/>Uda osoan, San Ferminetan hasi eta hemengo jaiak pasa arte, turista asko dabil. Orain harresia berritzen ari dira; hori ekarpen ona da.<br \/>Baina arazoa larria da. Orube guztiak etxez bete dituzte, eta plangintzarik gabe, nire ustez. Agian, laga zitezkeen baten batzuk libre, auzoaren beharretarako, gerora begira&#8230;, baina ez, den-dena bete dute. Ez dago urbanismorik, dena da etxeak, etxeak eta etxeak egitea! Alde Zaharrean etxeen artean baratze txikiak zeuden; ez da geratzen ezer. Berde gune guztiak desagerrarazi dituzte.<\/p>\n<blockquote><p>&nbsp;<a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/bidasoatik\/398014297\/\" title=\"Photo Sharing\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/farm1.static.flickr.com\/142\/398014297_b7b2b0bad2.jpg\" alt=\"Liburutegia_3524\" height=\"226\" width=\"300\"><\/a><br \/>\n<\/p><\/blockquote>\n<p>Musika-eskola txiki geratu da. Kasino Zaharrean <a href=\"https:\/\/farm1.static.flickr.com\/152\/405026080_cc3f65328e.jpg\">barrakoiak<\/a> jarri zituzten duela bi urte eta klaseak hor eman izan dira. Batek daki zer egingo duten horren lekuan, tokia polita da, aurreko aldean <a href=\"https:\/\/farm1.static.flickr.com\/156\/405026096_b6ac25965b.jpg\">berdegunea<\/a> du, zuhaitz batzuk&#8230; <br \/>Politikoek sentsibilitate falta handia dute kulturarekiko. Egitura aldetik ez dugu ezer, ez auditoriorik \u2013Zarautzen egingo dute, prentsan irakurri nuen larunbatean, eta biztanleen kopurua antzekoa da hangoa eta hemengoa\u2013, ez espaziorik ikastaroak egiteko: argazkigintza, zeramika, sukaldaritza&#8230; edozein ikastaro, berdin zait. Irunen badaude halako gauzak. Andoain, askoz txikiagoa izanda, badu auditorio bat, ez da handia izango, baina&#8230; bada zerbait.<\/p>\n<p>&#8211;<i>Eta Errenderian ere badira halako gauzak, bertara joaten naiz ni ikastaroak egitera.<\/i><\/p>\n<p>Ez dago akademia triste bat pintatzen ikasteko, udal akademia, udal eskola esan nahi dut. Hori bai, asko hitz egiten da \u201cBidasoa aldeko pintoreak\u201d, \u201cBidasoako eskola\u201d&#8230;, baina horrek ez du jarraipenik, norberak bilatu behar du irakaslea, akademia partikularrak&#8230;<br \/>Alde Zaharra maila guztietan dago abandonatua: zaborra, tuberiak&#8230; Politikoentzat ez da erkargarria, inbertsio gutxi egiten dute, gehiago Portu auzoan.<\/p>\n<blockquote><p><a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/bidasoatik\/398017951\/\" title=\"Photo Sharing\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/farm1.static.flickr.com\/163\/398017951_82e7e72330.jpg\" alt=\"Liburutegia_3533\" height=\"228\" width=\"334\"><\/a><\/p>\n<blockquote>\n<blockquote>\n<h3>Alde Zaharra bizirik! <\/h3>\n<\/blockquote>\n<\/blockquote>\n<\/blockquote>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Kote Gebara. LiburuzainaUdal liburutegian 15 urte daramat lanean. Ni Mendelu auzokoa naiz. Azken hogei urteetako eboluzioa ikusita, hiltzen ari da, komertziorik ez, taberna gutxi&#8230;Eraikuntza berrietan ez da egiten lokalik, denak dira etxebizitzak. Horrek garbi adierazten du zer bihurtzen ari den &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/2007\/02\/28\/kote-gebara-liburuzaina\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":13,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[203,202],"class_list":["post-123","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-aldezaharracascohistorico","tag-euskalherriapaisvascobasquecountryhondarribia"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/123","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/users\/13"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=123"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/123\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=123"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=123"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/bidasoatik\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=123"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}