Gogoko dut udazkena, urteko sasoirik ederrena niretzat. Maite ditut koloreak,
maite dut goizeko freskotasuna. Mendira joan eta gaztainak aurkitzen
ditudanean, izugarri disfrutatzen dut biltzen, eta are gehiago jaten,
jakina. Aurreko egunean jan nituen aurtengoak lehenengo aldiz. Saltokiaren
aurretik pasa eta usaina hartu nuenean, ezin tentazioari eutsi.
Garesti samarrak iruditu zitzaizkidan: 2€ dozenak. Gozo-gozoak zeuden
eta bat bera ere ez zegoen ustel.
Urrutira joan barik, pasieran ibiliz gero, horrelako hostoak aurki ditzakegu. Udazkenean argitasuna berezia da, koloreek berotasuna adierazten dute, eta eguneroko gauza arruntak beste era batera ikusten ditugu, aparteko xarma hartzen dute.