Bidegorriak, zertarako?

bidegorria-edukiontziak

Bidegorriak egin zituzten, bai, baina erabilgarriak ote dira guztiak? Bidegorri batzuetan autoak egoten dira aparkatuta; beste batzuek ez
dute jarraipenik, gainera beharrezkoen diren lekuetan, herriaren erdi-erdian.
Bidegorri honen amaieran zabor edukiontziak daude. Nire buruari galdetzen diot ea zergatik ez dituzten jartzen bidearen beste aldean, autoak aparkatzeko espazio horretan, auto-plaza bat kendu eta zabor-edukiontziak jarri. Konponbidea ez da hain zaila, ezta?

bidegorria-edukiontziak

2 erantzun “Bidegorriak, zertarako?” bidalketan

  1. Nire herrian, Getxon, bizikletak alokatzeko zerbitzua jarri dute. Oso ideia polita Getxo zeharkatzea bizikletaz! Baina zeintzuk dira trabak??? Bidegorriak ez dira komunikatzen, ez dute bata bestearekin loturarik! Bidegorririk luzeena Zubi Eskegitik Portu Zaharrera doana da. Noiz egin dituzten bidegorriaren konponketak? Udan, jendea ez denean bizikletaz ibiltzen…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude