Olimpia: Ikastaro hau egiteko izena eman nuen zer edo zer ezberdina ikasi nahi nuelako. Ez dut astialdi handirik, baina ez nuen etxean geratu nahi ezer egin barik.
Emi: Orain ez dut lanik egiten etxetik kanpo, baina ez dut nahi ezer egin gabe egon.
Jon: Ikastaroa astean behin denez, ez da nekosoa. Gainera grabatuak egitea interesgarria egin zitzaidan, sekula santan egin ez dudalako.
Fernando: Orain erretiratuta nagoenez, eskulanak egiten ikasteko gogoa nuen; nik ez dut inoiz egurra landu, ez grabaturik egin…; horregatik nahi nuen ikasi.
Gotzo: Paper eta liburuen artean egiten dut lan. Lanarekin zerikusirik ez duten ikastaroak ditut gogoko, batez ere eskulanak.
Pilar: Denbora aprobetxatu nahi nuen eta inoiz egin ez dudana ikasi. Denbora ongi baliatu nahi nuen.
Dolo Marina: Nire ikasleak beti dira institutuko ikasleak. Ikastaro honetan helduekin aritzeko aukera izan dut, eta… oso gustura gainera!