Hondarribiko jaiekin batera egoera ulertezinak gertatzen dira. Irailaren 7an, alardearen bezperan, eguerdiko 12:05ean bide publikoa okupatzen hasi ziren. Kale Nagusiko espaloietan plastikoak eta egunkariak jarri zituzten eta gainean eseri. Espaloietatik ezin zen ibili, taberna eta jatetxeetara sartzeko oztopo-jauzia egin behar zen; kale horretan badira dozena erdi bat lagun gurpildun aulkian joaten direnak, pertsona horiek ere adokinen gainetik ibili behar izan zuten. Bai udalak bai udaltzainek jakinaren gainean zeuden, baina handik ez ziren agertu. Hori bai, arratsaldean, Salbearen ordurako, plastikoak kenarazi zizkieten, irudi eskasa ematen zuelako. Jakin nahi nuke SOS Racismokoak jarri izan balira, berdin jokatuko ote zuten.