Bakoitzari berea, Jainkoaren legea

Bakoitzari berea, Jainkoaren legea“, hala dio errefrau batek. “Hondarribia” aldizkariko 264zenbakian, 09.orrialdean, Xabier Sagarzazu kazetariak nik egindako argazki bat bere izenean argitaratu du: X.S. “Sebastian” jatetxean egindako argazkia da. Ardo-dastatzea ospatu zen, bertara gonbidatua izan nintzen. Han egindako argazkiak jatetxeko nagusiari eman nizkion, eta X. Sagarzazuk eskatu egin zion artikulua egiteko, bera ez baitzen han egon.

aurkezpena7671Zer dela eta ez du jarri argazkiaren oinean “Sebastian jatetxekoak utzitakoa” beste argazki batzuekin egin duen bezala? Horrelako jokaerak ez dira ez eleganteak ezta errespetuzkoak, eta profesionaltasun gutxi adierazten dute. Afari horretan egindako argazkien RAW artxiboak ditut, ez dut uste berak ezer aurkeztu dezakeenik.

miguel7727

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude