Urgull aldera paseoan joan eta hantxe zebilen gazte talde bat pareta eskalatzen, bulder edo blokea praktikatzen. Fortunakoekin ibiltzen omen dira. Eguraldi ona aprobetxatzen dute kalean aritzeko; bestela eskalada-murruetan edo rokodromoetan aritzen dira. Bati galdetu diot ea zer den zailena. “Niretzat irteerak dira zailak, behetik gora egin behar delako” –dio Albertok–.