Aparkatzeko lizentzia

Goizeko 07:30. Kafea egin, ogia ogia txigortu eta leihotik behatu ea zer eguraldi egiten duen Larrun aldean. Hara! Beste auto bat aparkatuta espaloiaren gainean. Gau osoa eman du horrek bertan, kristalak nola dauden ikusita ez dago zalantzarik.
Kamara hartu eta sukaldeko leihotik egin diot argazkia.

07_10_30_0001 1 copia

Gaur ikasle batzuen autoan joango naiz lanera; 8ak eta laurdenetan abiatu naiz. Ataritik irten eta udaltzainen autoa pasa. Semaforoa gorria dago; ondotik pasa naiz eta keinua egin diot barruan zihoan udaltzainari, ea  ez duen autoa ikusten espaloiaren gainean; 2 metrora du. Harridura aurpegiaz begiratu dit.

Ikasleekin joan eta ikasleekin bueltatu. 15:15ean etxean; trenean itzultzen naizenean ordu erdi gehiago behar izaten dut.
Goizeko auto zuria ez dago, beste batzuk daude.

Etxera sartu, bazkaria berotzen jarri eta… klik-klak, beste argazki bat.

 

07_10_30_0002 1 copia

Sukaldeko leihotik harresia ikusten dut. Sarri egoten naiz begira, biziki gustatzen zaidalako harriak hartzen duen kolorea arratsalde partean, eguzkiak bete-betean jotzen du  eta. Eta, jakina, pare-parean dauden autoak ere ikusten ditut, orain furgoneta handia  dago aparkatuta, gaizki aparkatuta.

 07_10_30_0003 copia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude