Mutriku Konzentrazioa

Mutriku_0011 copia

Aurreko asteazkenean irukurri nuen berria Noticias de Gipuzkoan. Zirrara eragin zidan. Batetik bibentzia asko dudalako Mutrikurekin lotuak; erasoa gazte senegaldar bati egin ziotelako, bestetik; eta erasotzaileak, lotsagabekeriaz josita, bere azalaren koloreak ematen dion babesaren ausarkeriaz eta inolako lotsaizunik gabe, abusatu eta mehatxatu zuen gazte inmigrante bat. Konzentraziora joatea erabaki nuen.

Bertara ailegatuta, lagunei eskatu nien zer giro zegoen kontatzeko.

-Erasotzailea, gizon zuria, mutrikuarra, dendaria, ogia saltzen du.
-Erasotua, gazte senegaldarra, adin txikikoa.
-Erasotzaileak ukatu egiten du egindakoa.
-Herritar batzuen ustez, baliteke erasoa gazte senegaldarrak – paperik gabekoa, inmigrantea, adin txikikoa–, asmatu izana izatea.

Eta neure buruari galdetzen diot, inork ezagutzen al du errudun dela aitortu duen erasotzailerik? Inork ezagutzen al du bortxatu duela aitortu duen bortxatzailerik?

Eta neure buruari galdezka jarraitzen dut, zer-nolako etekinik atera zezakeen mutil senegaldar horrek? Kontuan izanda atzerritarra dela hemen, inmigrantea dela, parerik gabekoa, gainera, azalaren koloreak desberdin egiten duela, eta adin txikikoa, gainera?

Eta, ondiokan, beste galdera bat ere egiten diot neure buruari: zalantza berbera izango lukete Mutrikuko biztanle horiek erasotua Olatz auzoko gazte bat izan balitz, arrantzale familiakoa, institutuan ikasten dabilena, eta Beñat izenekoa? Kokota jarriko nuke dendari eraso egingo ziotela, pintadak egingo zizkiotela eta manka-manka eginda lagako zutela erasotzailea.

Hainbat sinadura ikusi ditut konzentrazioan banandutako manifestuan. Aho txikiarekin esandako gauzak baino askoz garrantzitsuagoa izaten da presentzia. Eta EAJ-PNVrekin zer gertatzen da? Sinatu ere ez dute egin, eta bai Ondarroan eta bai Mutrikun euren esku dago alkatetza.
 Mutriku_0015 copia

Eraso eta abusu gehiagorik ez

Eragile sozialak eta instituzioak guztion eskubide berdintasunaren alde

Paperik gabe bizitzera behartuak garen/diren auzokide etorkinok argi eta ozenki esaten dugu ez dugula onartuko gertatu berri den bezalako erasorik, ez eta bestelako abusurik ere, eta, are gutxiago, horien aurrean gizartea isilaraztea.
Hauxe aldarrikatzen dugu: gure arteko edonor, dela egoera erregularizatuan dauden auzokideok, dela erregularizatu gabeko egoeran, guztiok, instituzioen babesa izateko eskubide osoa dugula.
Estatu espainolak eta bere Atzerritarren Legeak derrigortzen gaitu paperik gabe bizitzera baino paperik gabe irautera, eta gure eskualdeko milaka lagun kondenatzen ditu edozein motatako abusu eta eraso pairatzera eta egoera ahulean bizitzera.
Egoera horren aurrean, giza duintasunaren aurkako edozein bortxaketa ahalbidetzen dituen egoerak saihesteko, Euskal Herriko, zein eskualdeko eta herriko erakundeei eskatzen diegu:
-hemen bizi garen guztion eskubideak –inor baztertu gabe– modu eraginkorrean babestu eta berma ditzatela.
-gizarte eragileei eta herritarrei, oro har, erasoak salatu eta erasotuari elkartasuna adiaraz diezaiotela.
Eta egoera ahulean daudenei eskatzen diegu beldurrik gabe hitz egin dezatela, ozen, eta bidegabekeriak salatu ditzatela.
Gure elkartasun eta babes osoa adierazi nahi diogu erasotuari. Erasotzaileari, edo erasotzaileei, aldiz, argi utzi nahi diogu guk ez dugula ez txantaiarik, ez mehatxurik, ez abusurik, ez eta giza duintasunaren kontrako erasorik ere onartuko, eta horiei aurre egingo diegula.
Azpian sinatzen dugunok komunikatu honekin bat egin eta konzentrazio-deia egiten dugu: maiatzaren 19an, zapatua, arratsaldeko 19:30ean, Mutrikuko Goiko Plazan.

Sinatzaileak:
-Berritxuko udala
-Mutrikuko Eusko Elkartasuna, Gazte Abertzaleak, Ezker Abertzalea, Ezker Batua eta Aralar.
-Ondarroako Eusko Elkartasuna
-LAB, ELA et CITE-CCOO sindikatuak
-Senegaldarren Elkartea (Ondarroa)
-GAITTUN Emakume taldea (Markina)
-UXU Emakume taldea (Ondarroa)
-UHAGON Kultur elkarte (Markina)
-AEK (Lea-Artibai)
-Lea-ArtiBAI EUSKARARI
– Zabal GKE-ONG (Markina)
– Medikuak-Médicos del Mundo
-HARRESIAK APURTUZ Euskadiko GKE-en koordinakundea
-Círculo Solidario

3 erantzun “Mutriku Konzentrazioa” bidalketan

  1. Argazkixan “Mutrikuko herriaren ahotsa” kotxi urteten dau, kotxe hori baixakutan egoten da, Batasunako Konzentranziñoin. Batzuk kartzelan daz, kontixun ixe ein baik ezta zalantzarik, ixe ez dabe ein, ertzainak deteniurabez kontixun montaji einda.

    Baine tipu honek argi dakazue abusanti dala, tipo batek esan dau “es una bruja” eta danok jun zaze tipo hori erretzea goiko plazan. Ertzainak ez dabe deteniu gizon hori, eta juezak eztau kartzelean sartu, baine danok dakixue egixe ixan birdela abusu hori.

    Eta, gezurre bada eta askanin ez badotze zigortzen, zeinek pagatuko dau lintxamiento hau.

    Eta zer dakar zer ikusirik “Eragile sozialak eta instituzioak guztion eskubide berdintasunaren alde”, bakarrik faltazan nuklearrik ez, no te jode.

    Mutrikun behintzat, errugabetasun-presuntzioa ez dakixe zer dan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude