Maiatzean bi urte beteko dira denda zabaldu genuela. Guk edozer erosteko Alamedara edo Portura joan behar izaten genuen. Hori ikusita, arrieskatzea erabaki genuen eta denda hau jarri.
Zamalana da arazo handia Alde Zaharrean, kaleak estuak direnez, ez dago non aparkatu. Banatzaileak etortzen dira, autoa gelditzen dute… eta berehala dituzte gainean udaltzainak garrasika eta alde egiteko esaten. Ezin dute deskargatu lekurik ez dutelako, baina hoteletako bezeroek, aldiz, badute aparkatzerik. Niri zortzi isun jarri dizkidate.
Beste arazo bat udaltzainak eurak dira: oso lotsagabeak eta desatseginak izateaz gain, euren ezagunekin beste era batera jokatzen dute. Oihuka etortzen dira eta modu txarrean, gainera. Euren lana Alde Zaharrean dauden ataskoei konponbidea ematea izan beharko litzateke. Ikastaro trinkoa egin beharko lukete ikasteko nola tratatu jendea adeitasunez eta edukazioz.
Argazkiak egiten ari nintzela jendea sartu da erostera, bertakoak eta bisitariak. Zer irizten dioten Alde Zaharrari galdetuta, hauxe erantzun dute: Alde Zaharrekoek kutxazaina eta aparkalekuak. Alamedan badago bat, baina KUTXArena da, ez dago besterik, beraz, Marinaraino joan behar.
Bisitariek, Kataluina eta Bilkokoak, oso polita, izugarri ederra dela, baina giroa falta dela, bizitza falta dela esan dute. Biasteri ezagutzen dute eta hango Alde Zaharra bizi-bizirik dagoela, jendea, dendak… Hemengoa, aldiz, hila.
Lehen ere janari denda izandakoa: Balentinarena, aspaldi-aspaldi baten; ondoren Junkalena; gaur egun BARATZE. Espero dut denbora luzez irautea.