Aratusteak 2020 Bergaran

Badatoz Aratusteak eta horrekin batera ume, gazte zein nagusiek tarte batez egunerokoaz ahaztu eta aukeratutako pertsonaiaren bitartez gure kasa disfrutatzekoa.

Aurten ere egitarau polita antolatu du Bergarako Udalak data hauetarako, eta izango da herrian zer ikusi eta zertan parte hartu, beti ere jai giroan eta errespetuz, jakina.

Ez dute zertaz mozorrotuko diren aurreratuko, baina bai Udaletxea eta baita herriko merkatari eta zerbitzu emaleak ere ados jarri dira Aratusteetan tono berean mozorrotzeko. Sorpresa izango da.

Baina bai aurreratu dute aurtengo Aratusteetako azal irabazlea honako hau dela, eta egileak, Soiartze Heras Morenok, 350 euro jaso dituela udal bonoetan.

Hona hemen aurtengo egitaraua

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude