Haurrentzako ‘Pinotxo’ musikala asteburuan Bergaran

Carlo Collodiren ipuin klasikoa abiapuntutzat hartuta Glu-Gluk “Pinotxo” taula gainera eramango du antzezlana zapatu honetan Bergarako Seminarixora arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Pinotxo familia guztiari zuzendutako antzerkia da, dantza eta musika ardatz izanda. Sarrerak salgai 4 eurotan.

Geppetto bakarrik bizi den zurgin zaharra da. Halako batean egur zati magikoa iritsiko zaio. Egur zati horrekin egurrezko txotxongilo ederra sortuko du eta Pinotxo izena jarriko dio. Sortutakoa, ordea, ez da edonolako txotxongiloa izango. Bere kabuz ibili eta hitz egin dezake Pinotxok eta, horrela, Geppettok pozarren semetzat hartuko du. Baina egurrezko semea ez da ume zintzoa izango.

Hamaika abentura bizi eta gero, Pinotxok gezurrak hanka motza duela ikasiko du. Horrez gainera, bidean topo egindako aurrenekoarekin fidatzeak izan dezakeen arriskuaz jabetuko da. Baina azkenean, bere bihotz onagatik benetako ume bihurtzea lortuko du.

Komedia musikala baliatuz taula gainean atzoko, gaurko eta biharko umeen abenturak ekarriko ditugu taula gainera. Oraindik ere gaur egunerokotasuna mantentzen duen ipuina da Collodik XIX. mendean ikasitakoa, gaurko haurren irudi eta ikasgai.

  • Egilea: Galder Perez. Zuzendaria: Maitane Zalduegi Viar.
  • Elenkoa: Jon Casamayor // Iñaki Maruri, Itxaso Quintana, Andrea Covadonga, Ugaitz Alegria // Iñaki Maruri.
  • Ekoizpena: GLU GLU.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude