Bergara Biziko kideak hasi dira moda desfilearen harira zozketatutako sariak banatzen. Amaia Santorcuatok desfileko argazki lehiaketako saria irabazi du, 150 eurokoa. Argazkiak bozkatu zituztenen artean ere banatu da erosketa txartela eta hori, aldiz, Leire Pinedari egokitu zaio, 50 euroko bonoa. Azkenik desfilearen aurretik dendetan banatu ziren txartelen artean ere zozketa egin zen eta hori Janire Iglesiasek eskuratu zuen, dendetan gastatzeko 150 euroko balioarekin.