{"id":872,"date":"2023-10-29T21:50:21","date_gmt":"2023-10-29T20:50:21","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/?p=872"},"modified":"2023-10-30T09:41:58","modified_gmt":"2023-10-30T08:41:58","slug":"statkraft-eta-krean-lankide","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/2023\/10\/29\/statkraft-eta-krean-lankide\/","title":{"rendered":"Statkraft eta KREAN, lankide"},"content":{"rendered":"<div class=\"wp-block-image\">\n<figure class=\"aligncenter size-full is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2023\/10\/ATbjGGrXc.jpeg\" alt=\"\" class=\"wp-image-880\" width=\"539\" height=\"404\" \/><\/figure><\/div>\n\n\n<p>Aramaio-Eskoriatzak eta Azpeitia-Errezil-Zestoak industria-poligono eolikoen aurka aurkeztutako alegazioei buruzko ebazpenak oraindik kaleratzeke badaude ere, Statkraft-ek urrats eraginkorrak ematen segitzen du han eta hemen, besteak beste, bere prepotentziak ziurtzat jotzen duelako ez diola inork aerosorgailuak eraikitzeko bidea itxiko.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Ildo horretan,&nbsp;<a href=\"https:\/\/www.statkraft.es\/medios\/noticias-e-historias\/archivo\/2023\/statkraft-firma-un-acuerdo-con-la-vasca-krean-para-asentar-un-nuevo-modelo-de-desarrollo-de-proyectos-renovables-en-euskadi\/\">orain ozenki mintzatu da<\/a>&nbsp;\u2013gaztelaniaz, noski\u2013 Arrasateko \u201cla vasca KREAN\u201d taldearekin egindako akordioei buruz, agerian utzi nahi baitu, izan ere, haien arteko hitzarmen horiekin proiektu berriztagarrien garapenerako eredu berri bat finkatzen ari direla Euskal Autonomia Erkidegoan.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>Egia esan, aspaldixko ezagutu zen noraino iritsi zitezkeen&nbsp;<a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-admin\/post.php?post=473&amp;action=edit\">KREANen eta Statkraften arteko loturak eta ibilaldiak<\/a>. Duela urtebete pasatxo azaldu zuen hori, esaterako,&nbsp;<a href=\"https:\/\/www.tulankide.com\/eu\/aritz-otxandiano-hasierako-harremanak-izan-ditugu-statkraftekin-parke-eolikoaren-proiektuaren-inguruan\">Fagor taldeko arduradun batek<\/a>&nbsp;norvegiarren proiektua komentatzerakoan: \u201c<em>hasierako harremanak izan ditugu Statkraftekin parke eolikoaren proiektuaren inguruan<\/em>\u201d. Eta aratzago utzi zuen segidan&nbsp;&nbsp;<a href=\"https:\/\/www.diariovasco.com\/economia\/statkraft-ofrece-gobierno-20220916202756-nt.html\">Iberiar Penintsulan Statkrafteko Jose Miguel Ferrer izeneko zuzendari nagusiak<\/a>&nbsp;zein hurbileko zeukaten norvegiarrek <em>KREAN taldea<\/em>: \u201cson verdaderamente nuestros ojos y nuestras manos sobre el terreno\u201d.<\/p>\n\n\n\n<p>Ezaguna zen hori guztia, bai, baina orain arte ez da jakin izan nolako aletxoa ipiniko zuen Arrasateko&nbsp;<em>KREANe<\/em>k norvegiarren kolonizazio-lana errazteko. Eta hori argitzera etorri dira Statkraften adierazpenak.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>Komunikatuak kaleratu duen berririk interesgarriena, beraz, honako hau izan da: hainbat akordio direla medio, Arrasateko KREAN konpainia buru-belarri sartu da Aramaioko eta Azpeitiko proiektu eolikoetan.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<blockquote class=\"wp-block-quote is-layout-flow wp-block-quote-is-layout-flow\">\n<p>Con la entrada de KREAN en los proyectos,&nbsp;ambas partes plantean una soluci\u00f3n innovadora para la transici\u00f3n energ\u00e9tica en Euskadi, que aspira a convertirse en referencia del proceso de socializaci\u00f3n de la energ\u00eda en la CAV.<\/p>\n<\/blockquote>\n\n\n\n<p>Eta sartu da eta inplikatu, baina ez edonola, poligono eolikoen inguruko ardura eta erantzukizunak hartzen dituen bazkide gisa baizik:<\/p>\n\n\n\n<blockquote class=\"wp-block-quote is-layout-flow wp-block-quote-is-layout-flow\">\n<p><strong>Ambas empresas<\/strong>&nbsp;[\u2026] posibilitar\u00e1n el protagonismo de la sociedad en ellos [proiektuetan], y&nbsp;<strong>asegurar\u00e1n el correcto desarrollo, construcci\u00f3n y operaci\u00f3n de las infraestructuras<\/strong>.<em>&nbsp;<\/em><\/p>\n<\/blockquote>\n\n\n\n<p>Hortaz, akordioak tarteko,<\/p>\n\n\n\n<blockquote class=\"wp-block-quote is-layout-flow wp-block-quote-is-layout-flow\">\n<p>Las dos compa\u00f1\u00edas promover\u00e1n&nbsp;<strong>unidas<\/strong>&nbsp;Itsaraz y Piaspe, trabajando&nbsp;<strong>conjuntamente<\/strong>&nbsp;en la definici\u00f3n de una estructura jur\u00eddica y econ\u00f3mica que permita la combinaci\u00f3n de los parques e\u00f3licos con industrias, entidades p\u00fablicas locales y ciudadanos.<\/p>\n<\/blockquote>\n\n\n\n<p>Horraino komunikatuak eskainitako albiste ohargarriena eta ulergarriena. Ez da maila berekoa, tamalez, gainerako pasarteetan eskaintzen den informazioa.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>Larregi despistatu gabe dezifratu nahi bada aldarrikapena, arreta gehiagorekin irakurri beharko da, betiere laharrak garbituz, gandua kenduz eta azpian datzana-edo interpretatzen saiatuz. Zergatik? Bada, horrelako adierazpen interesatuetan hizkera&nbsp;anbiguoarekin eta bitariko hitzen erabilera tranpatiarekin jokatzen delako sarritan, eta honetan ere hasieratik susmatzen delako ez dela falta<em>&nbsp;fake&nbsp;<\/em>mailako kontzeptu bilakatutakorik, besteak beste,&nbsp;<strong>\u201cconvivencia\u201d<\/strong>hitza \u2013harrigarriro, testuak sinonimotzat jotzen ditu \u201cconvivencia\u201d eta \u201ccombinaci\u00f3n\u201d berbak ia hitzez hitz errepikatzen dituen esaldietan: \u201ccombi&#8230;\/convi&#8230; de los futuros parques con industrias, entidades p\u00fablicas locales y ciudadanos\u201d\u2013,<strong>\u201csocializaci\u00f3n\u201d<\/strong>&nbsp;\u2013\u201cde la energ\u00eda\u201d, \u201cciudadana\u201d\u2013,&nbsp;<strong>\u201clocal\u201d<\/strong>&nbsp;\u2013hitzak ez du gauza bera adierazten \u201dsensibilizaci\u00f3n local\u201d eta \u201cconsumo local\u201d sintagmentan\u2013,&nbsp;&nbsp;<strong>\u201cpropiedad\u201d<\/strong>,&nbsp;<strong>\u201cciudadano\u201d<\/strong>,&nbsp;<strong>\u201cconsumidor\u201d<\/strong>, etab. Hitz horiek berdin adierazi dezakete gauza bat zein kontrakoa, betiere mintzo denaren interesen arabera.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>\u201c<strong>Dialogo\u201d<\/strong>&nbsp;hitza da komunikatuan agertzen den beste&nbsp;<em>totem<\/em>&nbsp;bat.<\/p>\n\n\n\n<p>Birritan aipatua, zinez pentsa daiteke Statkraften balore, jarrera eta jokamoldeen ezaugarritzat zabaldu nahi dutela&nbsp;<em>dialogo-<\/em>aren ideia euskal gizartean, zeren eta honela mintzo baitira idazkian:<\/p>\n\n\n\n<blockquote class=\"wp-block-quote is-layout-flow wp-block-quote-is-layout-flow\">\n<p>Statkraft y KREAN proponen un&nbsp;nuevo modelo&nbsp;[\u2026] con&nbsp;<strong>el di\u00e1logo en el centro de sus proyectos<\/strong><em>.<\/em><\/p>\n<\/blockquote>\n\n\n\n<blockquote class=\"wp-block-quote is-layout-flow wp-block-quote-is-layout-flow\">\n<p>[Akordioarekin] se inicia as\u00ed una nueva etapa para los proyectos e\u00f3licos en Euskadi. Con la iniciativa de Statkraft y KREAN,&nbsp;<strong>los proyectos buscan dialogar e integrar a la sociedad&nbsp;<\/strong>para que los impactos sean los adecuados, la propiedad sea compartida, y el consumo sea local.<\/p>\n<\/blockquote>\n\n\n\n<p>Zoritxarrez, serial honetako kapituluren bat galdu ez bada behintzat, Aramaioko herriak ez du orain arte \u201cdialogo\u201d delako hori inon ere ikusi eta bai, aldiz \u2013eta hasiera-hasieratik, gainera\u2013, prepotentzia ikaragarria eta proiektu eolikoen inposaketa itsua Statkraften aldetik. Aramaioarrak, lekuko.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>Aurrerantzean, baina, konpainia elkartu berriek \u201cinpaktu positiboa sorrarazi nahi dute pertsonen artean\u201d eta, diotenez, \u201cera berezian ahaleginduko dira proiektu eolikoak ulertuak eta gizartean integratuak izan daitezen\u201d. Hemendik aurrera, bada,&nbsp;<em>dialogo<\/em>az baliatuko dira hori lortzeko eta aerosorgailuak lasaitasunez eraikitzeko.<\/p>\n\n\n\n<p>Edo bestela esanda, Statkraft-KREAN bikotea oso kezkatuta dago proiektu eolikoek sorrarazi duten eta sorrarazi dezaketen oposizioagatik eta ezinbesteko iritzi diote azpiegitura horiekin kalteturik gertatuko diren udalerrien eta jendearen onespena lortzeari. Hortik, hain zuzen, \u201culertuak\u201d eta \u201cgizartean integratuak\u201d izateko duten premia eta&nbsp;<em>dialogatzeko&nbsp;<\/em>grina,&nbsp;ez dute-eta eolikoen eraikitze-lanetan hasi nahi gehiegizko kontrakarra izanik.<\/p>\n\n\n\n<p>Premia horretatik etorriko dira gero propaganda-kanpainetan eskainiko diren mezuak eta argudioak, nonbait ez beti zintzoki informatzaileak eta desinteresatuak.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>Guztiarekin ere, bi ideia nagusi azpimarra litezke komunikatuan:<\/p>\n\n\n\n<p>\u2013 Statkraft-KREAN-ek Poligono eolikoen garapenerako eskainiko omen duten eredu \u201cberrian\u201d, EAE osoan diharduten energia-kontsumo handiko industriak eta enpresak izango dira protagonistak, bai kontsumitzaile pribilegiatu gisa eta bai negozio eolikoaren partaide edo jabekide modura. Administrazio publikoarentzat ere izango omen da tokirik.<\/p>\n\n\n\n<p>\u2013Proiektu eolikoen agente mehatxatzaile diren heinean, inguruetako \u201chiritarrei\u201d ere honelako goxoki atsegingarriren bat luzatuko zaie larregi desmadratu ez daitezen: proiektu eolikoen onuraz konbentzituak izateko kanpainak jasoko dituzte, komunitate energetikoei buruzko informazioa erraztuko zaie, etab. Hori bai: ez dute proiektu eolikoetan jabegorik edota kudeaketa-partaidetzarik izango, ez eta energia kontsumitzeko tratu pribilegiaturik ere ezagutuko. Beraz, azpiegitura eolikoen lan, zamalan eta ustiaketa guztien jasaile huts izango dira eta, aldi berean, argindarra Abadi\u00f1otik bueltan ekarriko dien konpainiaren bezero pairakor. Horixe izango dira industria-poligono eolikoa eraikitzen bada. Hori guztia (!) eta hori baino ez.<\/p>\n\n\n\n<p><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aramaio-Eskoriatzak eta Azpeitia-Errezil-Zestoak industria-poligono eolikoen aurka aurkeztutako alegazioei buruzko ebazpenak oraindik kaleratzeke badaude ere, Statkraft-ek urrats eraginkorrak ematen segitzen du han eta hemen, besteak beste, bere prepotentziak ziurtzat jotzen duelako ez diola inork aerosorgailuak eraikitzeko bidea itxiko.&nbsp; Ildo horretan,&nbsp;orain ozenki &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/2023\/10\/29\/statkraft-eta-krean-lankide\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":235,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[8],"tags":[],"class_list":["post-872","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-aerosorgailuak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/872","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/users\/235"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=872"}],"version-history":[{"count":9,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/872\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":884,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/872\/revisions\/884"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=872"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=872"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=872"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}