{"id":737,"date":"2023-09-02T15:27:08","date_gmt":"2023-09-02T14:27:08","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/?p=737"},"modified":"2023-09-05T11:40:04","modified_gmt":"2023-09-05T10:40:04","slug":"amaiurko-gudari-aramaioarra-eta-santonako-ituna","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/2023\/09\/02\/amaiurko-gudari-aramaioarra-eta-santonako-ituna\/","title":{"rendered":"<em>Amaiur<\/em>ko gudari aramaioarra eta \u201cSanto\u00f1ako Ituna\u201d"},"content":{"rendered":"<div class=\"wp-block-image\">\n<figure class=\"aligncenter size-full is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2023\/09\/gudari-agiria.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-743\" width=\"284\" height=\"356\" \/><\/figure><\/div>\n\n\n<p>1937ko abuztuaren 24an sinatu zen Santo\u00f1an (Cantabria) espainiar Errepublikaren aldekoekin borrokatzen ziharduen&nbsp;<em>Euzko Gudarostea<\/em>ren errendizioa adosten zuen akordioa.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Kronikek diotenez, \u201cSanto\u00f1ako Ituna\u201d deituriko hura Francoren alde ari ziren italiar faxisten eta EAJko politikarien artean sinatu zen.<\/p>\n\n\n\n<p>Francok, halere, ez zuen ontzat hartu akordioa eta, hitzarturik zegoena gaitzetsita,&nbsp;italiarren eskuetan zeuden gudari guztiak harrapatu zituen irailaren 4an. <\/p>\n\n\n\n<p>Ondoren, espainiar jeneral kolpe-emaileak gerra-kontseiluak antolatu zituen&nbsp;<em>Euzko Gudaroste<\/em>ko ofizialen aurka. Hiru hilabete eskas besterik ez zuen behar izan guztiak fusilarazteko. Gainerako gudariak eta kapilau militarrak espetxe eta kontzentrazio-esparruetan sartu zituen.<\/p>\n\n\n\n<p>Etsaien eskuetan erori ziren gudari debagoiendarren artean bazen Arrasaten jaiotako aramaioar bat ere, honako belamenditar honek aski ongi ezagutu zuena eta, hori dela medio, hona ekarri nahiko lukeena orduan erori eta hil zirenen omenez.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>Francisco de Paula ponte-izenez, gure aita \u201cPako\u201d hipokoristikoaren bitartez izan zen inguruan ezagunago. Alabaina, oso gazte ekin zion euskarazko izena erabiltzeari, Pantzeska lehendabizi eta Patxi beranduago. Azken honekin militatu zuen gero bere alderdi politikoan eta huraxe ezpainetan zendu zen 2010eko uztailaren 28an, 94 urte zituela.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>Madrilen komertzio-ikasketak egiten igarotako hiru ikasturteetan, txikitatik adiskide min zeukan&nbsp;<a href=\"https:\/\/txemax3.blogspot.com\/2016\/10\/jose-mari-azkarraga-lurgorri-ehun-urte.html\">Joxemari Azkarraga,&nbsp;<em>Lurgorri,<\/em><\/a> izan zuen bidaide abentura abertzalean, batez ere adiskidea&nbsp;<em>Euzko Ikasle Batza<\/em>n lehendakari izan zen bitartean<em>.<\/em><\/p>\n\n\n<div class=\"wp-block-image\">\n<figure class=\"aligncenter size-full is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2023\/09\/lur-gorri-liburua004.jpeg\" alt=\"\" class=\"wp-image-754\" width=\"309\" height=\"399\" \/><figcaption class=\"wp-element-caption\">Madrilen, Joxemari eta Emiliano Azkarraga anaien erdian<\/figcaption><\/figure><\/div>\n\n\n<p>Handik gutxira, faxisten aurkako gerrak ekarriko zien Euskal Herriaren defentsarako irakaspen praktiko bortitza.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>Gure aita 1937ko otsailean estreinatu zen gerra gorian. Hogei urte zituen une haietan eta denbora eskasa izan zuen fusila zer zen ikasteko. Asturiaseko frontean bertan ikasi behar izan zuen, beraz,&nbsp;<em>Amaiur&nbsp;<\/em>batailoiak Kandido&nbsp;Sasetaren agindupeko Brigadaren parte egin zuenean.&nbsp;<\/p>\n\n\n<div class=\"wp-block-image\">\n<figure class=\"aligncenter size-full is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2023\/09\/argazkiduna-1.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-745\" width=\"481\" height=\"284\" \/><\/figure><\/div>\n\n\n<p><em>Amaiur&nbsp;<\/em>batailoian arrasatearrek Jose Gorro\u00f1ogoitia taldeburu izanik osatzen zuten lehen&nbsp;&nbsp;konpainiak \u2013<em>Arrasate<\/em> izenekoa, jakina\u2013 Mundaka izan zuen Asturiasera abiatzeko pausalekua eta \u201condasunak\u201d \u2013arropa, dirua, kuttunak eta beste\u2013 gordeta izateko lekua. Gure aitari hango Ormaetxea familia egokitu zitzaion hartarako, gaur egun guztiz aramaioartua den Markel Ormaetxearen gurasoen etxea. Gure aitak inoiz ez zituen ahaztuko familia hartako kideak eta jaso zuen abegi txeratsua eta maitagarria. Azken unera arte&nbsp;egon zen eskerturik seme gisa eman zioten tratuagatik. Esan bezala, haiena bezalako etxe xamurretan uzten zituzten gudariek beren ondasuntxoak eta, maizegi, azken giza-emozio eta afektuak.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>Besteri buruz bai, baina Asturiaseko frontean ia hiru eguneko iraupena izandako infernu-irakasgai hartaz inoiz ez zigun aitak anekdota hutsalen bat edo beste baizik kontatu seme-alaboi, nahiz eta\u00a0<em>Amaiur<\/em>rek berak jasan zituen, bai orduan eta bai zutik iraun bitartean, hildako (tartean, Saseta komandantea bera) eta zauritutako gehienak. Latzegi zeritzon han gertatutako sarraskiari.<\/p>\n\n\n\n<p>Martxoaren amaieran Bilbora itzuli eta, jarraian, ongi ezagutzen zituen inguruetara abiatzea egokitu zitzaien (Oleta eta Urkiola). Gero etorri ziren Sollube, Bizkargi, Artxanda eta beste, harik eta Santanderren harrapatu zituzten arte.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>Santanderren \u2013Laredo, Castro, Santo\u00f1a\u2013 hasi zitzaien zorabioa eta engainatuak izatearen amorrua. Geroxeago etorri ziren izua eta zigorrak, Francok hasieratik ekin baitzion etenik gabeko errepresioa hedatzeari. <\/p>\n\n\n\n<p>Beste askorena bezalakoxea izan zen gure aitaren gurutze-bidea ere: Miranda de Ebro (kontzentrazio-esparrua), S. Pedro de Carde\u00f1a (kontzentrazio-esparrua), Gallur (\u201csoldadu langileen batailoia\u201d izenekoan), Haro, tartean, gaixotasunak medio, Tutera eta Zaragozako ospitaleak bisitatu behar izan zituelarik. Gerra amaitzean laurehun mila inguru ziren soldadu kartzelatuak.<\/p>\n\n\n\n<p>Eta 1939an haietako batzuk etxera \u2013ustez, betiko\u2013 bidali bazituzten ere, handik gutxira bigarren errepresio-txanda bete behar zutela jakinarazi zieten. Gure aitaren ibilbide berria Mirandatik Galiziaraino hedatu zen, bidean batez ere Madril (\u201cMiguel de Unamuno\u201d izeneko kontzentrazio-esparrua) eta Lavacolla (Santiago de Compostela-ko aireportua egiteko \u201csoldadu langileen batailoia\u201d) dastatu zituelarik.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>San Pedro de Carde\u00f1an preso euskaldun eta asturiarrak ziren nagusi eta, oro har, ez zuten bertan hilabete eta erdi baino gehiago egiten. Halere, gure aitak ongi gogoratzen zuen han izan zuela krisi moralik handiena. Gosea, hotza, erabateko higiene-gabezia eta etengabe jasan behar izan zuten umiliazioa gutxi bailiran, gorputzeko azal guztia haragi bizian utziko zion hazteriak harrapatu zuen, jasanezinezko hazkura latza eta oinazea sortuz.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n<div class=\"wp-block-image\">\n<figure class=\"aligncenter size-full is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2023\/09\/txartela-gerokoa.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-747\" width=\"499\" height=\"341\" \/><\/figure><\/div>\n\n\n<p>Gerrara boluntario gisa joan zenez, gure aita ez zen frankisten sailkapen ideologikoan \u201cberreskuragarri\u201d gisa agertu, \u201c<em>desafecto&nbsp;<\/em><em>al Glorioso Movimiento Nacional<\/em>\u201d moduan sailkatu baitzuten hasieratik, horrek ekarriko zizkion ondorio guztiekin.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Jasangaitzenetako bat Galiziako langile-batailoian zenean gertatu zitzaion. Jakinaren gainean zen bere aita Jose guztiz gaixorik etxeratua zela Iparraldean eta Frantzian barrena aterpetuta egotetik. Handik gutxira hil zen Aramaion. Gure Patxi Salaberri Urtzelai gudariari ez zioten biderik utzi ez aitaren hilzorian eta ez hildakoan etxeratzeko eta azken agurra eskaini ahal izateko.&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>1937ko abuztuaren 24an sinatu zen Santo\u00f1an (Cantabria) espainiar Errepublikaren aldekoekin borrokatzen ziharduen&nbsp;Euzko Gudarostearen errendizioa adosten zuen akordioa.&nbsp; Kronikek diotenez, \u201cSanto\u00f1ako Ituna\u201d deituriko hura Francoren alde ari ziren italiar faxisten eta EAJko politikarien artean sinatu zen. Francok, halere, ez zuen ontzat &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/2023\/09\/02\/amaiurko-gudari-aramaioarra-eta-santonako-ituna\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":235,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[27],"tags":[],"class_list":["post-737","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-historia-eta-istorioak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/737","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/users\/235"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=737"}],"version-history":[{"count":21,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/737\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":768,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/737\/revisions\/768"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=737"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=737"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=737"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}