{"id":679,"date":"2023-08-12T17:38:00","date_gmt":"2023-08-12T16:38:00","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/?p=679"},"modified":"2023-08-12T21:50:06","modified_gmt":"2023-08-12T20:50:06","slug":"santa-kruz-apaiz-gerrillaria-aramaion-1872-08-12","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/2023\/08\/12\/santa-kruz-apaiz-gerrillaria-aramaion-1872-08-12\/","title":{"rendered":"Santa Kruz gerrillariaren ihesaldia (Aramaio, 1872.08.12)"},"content":{"rendered":"<div class=\"wp-block-image\">\n<figure class=\"aligncenter size-full is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2023\/08\/SK-burua.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-695\" width=\"177\" height=\"254\" \/><\/figure><\/div>\n\n\n<p>Elduainen 1842an jaioa, Tolosan egin omen zituen<strong>&nbsp;<\/strong>Manuel Santa Kruz Loidik lehen ikasketak osaba apaiz baten laguntzarekin. Gero, adin egokira iritsita, apaizgorako formakuntza-ikasketei heldu zien Gasteizen. Eta amaitu ere \u2013nabarmendu beharrekoa da datu hau\u2013, oso curriculum distiratsuarekin amaitu zuen karrera osoa. Ez zen, beraz, maiz asko irudikatu nahi izan den prestakuntza intelektualik gabeko gizon oiesa.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>Garatutako ideologia politiko-erlijiosoa medio (\u201cla creencia de que el triunfo de las armas carlistas era tambi\u00e9n el triunfo de la religi\u00f3n\u201d, aitortuko zuen berak zahartzaroan),&nbsp;Hernialden abade zegoela ekin zion Santa Kruzek liberalen aurka borrokatzeari. Alabaina, han-hemen karlistentzako armak gordetzen zituela susmatzen bazuten ere, pulpitutik egiten zuen propaganda gordina ei zen agintariak hasieratik kezkatu zituena. Horren guztiaren ondorioz, Iparraldera egin behar izan zuen ihes 1870eko urrian.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>1872an, Bigarren Karlistaldia ofizialki hastear zela itzuli zen Hegoaldera, armak hartzeko gertu. Baina era aski berezian ulertzen zuen liberalen aurkako borroka eta, hartaz gainera, euskal jendea eta lurraldeak ezagutzen ez zituzten agintari militar karlistez mesfidatuz ibili zen hasiera-hasieratik. Ildo horretan, izugarrizko iskanbilak sorrarazi zizkioten bere nortasunak eta guda ulertzeko era pertsonalak agintari karlista gorenekin ere. Une batean, adibidez, hura atxilotzeko eta fusilatzeko agindua luzatu zuen Antonio Lizarraga jeneral karlistak, eta, areago, Santa Kruzen gerrillari-ibilaldia bera ere Karlos errege-nahiak errebeldetzat hartzeko mehatxu-agindua luzatu zuenean amaitu zen.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Guztiarekin ere, Santa Kruzek gerrillari gisa egin zuen urtebete eskasean (nagusiki 1872ko uda-hasieratik 1873ko uztailera bitartean), Aramaioko gertakaria izan zen haren irudia entzutetsu bilakatu zuena.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>Esan bezala, liberalen jazarpenak bultzatuta aterpetu zen Iparraldean 1870ean. Urte eta erdi beranduago, 1872ko apirilean, Rekondo komandante jeneralaren taldeko kaperau modura (\u201cCapell\u00e1n de los Batallones de Guip\u00fazcoa\u201d) aritu zen Hegoaldean. Ibilaldi haietan ia ez zuten geografia ezagutu besterik egin, batik bat Gipuzkoako mendiak, Nafarroako iparraldekoak eta balio estrategikoa izan zezaketen herriak, hala nola Leiza, Doneztebe, Ataun, O\u00f1ati, Segura eta beste.<\/p>\n\n\n\n<p>Rekondo komandantea Zornotzako Itunera (1872.05.24) makurtu zenean (aurretik, Lehen Karlistaldian, Bergarako Besarkadaren mende geratua zen), Santa Kruz apaizak ez zuen hura onetsi eta Iparraldean aterpetu zen berriz.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>Aterpetu bai, baina bera bezala Iparraldean zeuden ofizial eta soldadu karlisten artean ikusten zuen egoerak biziki kezkatuta zeukan Santa Kruz, inguru hartan ez baitzuen nabaritzen ezinbesteko zeritzon gerrari seriotan heltzeko asmorik.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>1916ko uztailaren 16an idatzi zuen gutun autobiografikoan argi azaldu zuen egoera:&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<blockquote class=\"wp-block-quote is-layout-flow wp-block-quote-is-layout-flow\">\n<p>Aqu\u00ed [Iparraldean] fue donde yo me di cuenta exacta de la situaci\u00f3n de las cosas. Comparaba lo que ten\u00eda delante de los ojos con lo que sucedi\u00f3 en la primera guerra, y ve\u00eda que lo uno no era m\u00e1s que una repetici\u00f3n de lo otro.<\/p>\n\n\n\n<p>[\u2026] los mozos vagaban por las calles medio muertos de hambre, y sin que nadie se preocupara de ellos; los oficiales, por el contrario, viv\u00edan en los caf\u00e9s, muy bien tratados y echando planes al por mayor; y entre los que ten\u00edan la alta direcci\u00f3n, no todos estaban dotados de aquella energ\u00eda y talentos que son necesarios para tan altos puestos. En una palabra; se procuraba cubrir las apariencias; pero en realidad, la traici\u00f3n estaba tramada.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Y aqu\u00ed me pregunto yo: \u00bfCon que t\u00edtulo pod\u00edan licenciar las tropas carlistas? Cuando los mozos se alistan en cumplimiento de alguna ley, tienen obligaci\u00f3n de retirarse cuando el Gobierno lo ordene; pero los carlistas no tomaban las armas obligados por ninguna ley, sino voluntariamente y movidos solamente por la excelencia y la justicia de la causa que defend\u00edan, y por la confianza que abrigaban de conseguir su fin. Y as\u00ed, mientras subsistiesen estas dos razones, nadie pod\u00eda obligarles a desistir de su intento. Y \u00bfQui\u00e9n puede decir que, al tiempo del convenio de Vergara o de la entrega de Amorebieta, faltaran gentes o medios de continuar la guerra con probabilidades de buen \u00e9xito? \u00bfNo acud\u00edan en tropel los mozos, cuando ve\u00edan aparecer en el campo alg\u00fan hombre, que estuviese animado de sanas intenciones y de voluntad de vencer? \u00bfNo sucedi\u00f3 esto con el cura Sierra? \u00bfQu\u00e9 no hubiera conseguido \u00e9ste, si, desoyendo \u00f3rdenes inicuas, hubiera continuado en la lucha? \u00bfQu\u00e9 hubiera sido de los liberales, si se hubieran puesto al frente de los carlistas muchos hombres de este temple?<\/p>\n\n\n\n<p>He aqu\u00ed, expuestas brevemente, las ideas que a m\u00ed me impulsaron a lanzarme por fin al campo.&nbsp;<br>Reun\u00ed, pues, mis muchachos; y lo primero que exig\u00ed de ellos fue un compromiso serio de no abandonar las filas a su capricho, como suced\u00eda con lamentable frecuencia; lo segundo, una conducta ejemplar, la que conven\u00eda a los intereses sagrados que defend\u00edan.<\/p>\n<\/blockquote>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n<div class=\"wp-block-image\">\n<figure class=\"aligncenter size-full is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2023\/08\/SK-taldean-1.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-691\" width=\"435\" height=\"342\" \/><figcaption class=\"wp-element-caption\">Santa Kruz Loidi, taldekideen erdian zutik<\/figcaption><\/figure><\/div>\n\n\n<p>Hori horrela, Hegoaldera itzuli zen liberalen aurka jokatzeko gertu zeuden beste hogeita bost bat gazterekin.<\/p>\n\n\n\n<p>Ekintzak ekintza, 1872ko abuztuaren 9an burutu zuen ospetsuenetako bat, arma mordoxka zeraman Segorbe Batailoiko konpainia-sekzio bati egin baitzion eraso Bergarako Elorregi aldean (San Prudentzio auzoan). Gogoratzekoa da batailoi hura izan zela Santa Kruz Hernialden apaiz zenean bila joan eta ihes eginarazi zion berbera.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Sekzio hura alferez baten menpe zeuden hogeitaka soldadu profesionalez eta mikeletez osatua bazen ere, apaizaren kuadrillak ez omen zuen eragozpen handirik izan berrogeita bat fusil, balak eta bestelakoak kentzeko.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Hartan zeudela, taldekide bat zauriturik gertatu zen eskuan eta Santa Kruzi toki egokiren batean artatzera eramatea otu zitzaion. Behin zauritua esku onetan utzita, bera bakarrik itzultzen ari zela harrapatu omen zuen ejerzito liberaleko soldadu-talde batek apaiza. Nabarmentzekoa da patua aldekoa izan zuela atxilotze hartan ere, zeren eta mikelete gipuzkoarrek bertan akabatu nahi baitzuten, justiziaren ebazpenaren zain egon gabe.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Nolanahi ere, Aramaioko Udaletxera eraman zuten jarraian atxilotuta, tokirik hurbilena eta ziurrena zeritzotelako nonbait.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Azkar asko zabaldu zen herrian albistea eta baita ere fusilatua izango zelako susmoa. Santa Kruzek ere bazekien zer zetorkion gainera eta ihes egitea erabaki zuen; eta baita lortu ere.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Abuztuaren 12ko gauean, gaixo-itxurak eginez, eta komunera joateko premia aitzakiatzat, lehen solairuko balkoira ateratzeko baimena eman zitzaion. Handik egin zuen jauzi errekara denbora lar galdu gabe. Ziztu bizian, Nardeagako errekatik gora egin eta, soldadu liberalez betetzen hasia zen bainuetxearen ondo-ondotik igarota, Errotabarriraino iritsi zen. Hango zubipean pasatu ei zuen gau guztia, gorputza urpean zuela.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Herria tropa liberalez gainezka zegoen arren, inork ez zuen ikusi nola lagundu zion Juan Antonio Unzueta izeneko baserritarrak hurrengo gauean Gantzagara iristen eta, gero, Urdingio baserriko Balentin Larra\u00f1agak haitzetako leize-zulo ezezagun batera eramaten. Hiru egun egin zituen sarrera ezkutuko eta aho zabaleko leize hartan gordeta, baserriko artzain gazteak eramaten zizkion elikagaiak jaten eta haranean zehar bere bila ari ziren tropa liberalen joan-etorri antzuak ikusten.<\/p>\n\n\n\n<p>Etsaiak etsitzen eta egoera lasaitzen hastean, Iparralderantz jo zuen oinez, mendirik mendi. Hogeita lau ordu behar izan omen zituen hogei legoa \u2013ehun bat kilometro\u2013 egiteko.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>Ez zen, horratik, aterpean besoak gurutzaturik begira egotekoa gure gizona, eta behin eta berriz itzuli zen Hegoaldeko burrundaretara, une batzuetan bostehun mutil baino gehiago zituela menpean. Azken itzuleran, baina, biziki areagotu zitzaizkion Santa Kruzi buruhausteak, borrokarako erakusten zituen jokamolde eta pertsonalismoek karlistekin ere zalapartaka ibiltzera eraman baitzuten. Azkenean, hierarkia militar karlistak eta errege-nahi Karlos VII.ak berak ere gogorki gaitzetsi zutenez, gerra-erantzukizunetatik alboratzea erabaki zuen eta, ondorioz, betiko erbesteratzea.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Iparraldean zen 1873ko abenduaren amaieran, Lillen eta Londresen beranduago, eta, azkenik, behin Eliza erromatarraren barkazioa jasota, Jamaikan aurrenik eta Kolonbian geroago misiolari&#8230; eta baita, inoizka, gerra-aholkulari ere. Baina beste istorio bat da hori.<\/p>\n\n\n\n<p>1926ko abuztuaren 10ean hil zen Kolonbiako Pasto herrian. Duela laurogeita hamazazpi urte, hain justu.<\/p>\n\n\n<div class=\"wp-block-image\">\n<figure class=\"aligncenter size-full is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2023\/08\/SK-zaldian.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-687\" width=\"213\" height=\"322\" \/><figcaption class=\"wp-element-caption\">Kolonbian misiolari<\/figcaption><\/figure><\/div>\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>Anekdotariorako geratu dira, bestalde, Santa Kruzen taldeak erabilitako estandartea eta bandera. Azken hau garai hartako espainiar hori-gorria ei zen. Estandartea, aldiz, beldurgarri gertatzea bilatzen zuenez, burezurra bi izterrezur gurutzatuekin brodatu zuten Elorrioko mojek oihal beltzean, eta lelo hauek zeramatzan gaztelaniaz idatzirik: \u201cGerra errukirik gabe\u201d aurkian eta \u201cGaraipena ala hil!\u201d ifrentzuan.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-full\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"866\" height=\"1024\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2023\/08\/SK-bertso-berriak-2.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-706\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-full\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"832\" height=\"702\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2023\/08\/SK-bertso-berriak-b-1.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-708\" \/><figcaption class=\"wp-element-caption\">Juan Olazabal, <em>El cura de Santa Cruz guerrillero<\/em>, Gasteiz, 1928, 534-535 or.<\/figcaption><\/figure>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Elduainen 1842an jaioa, Tolosan egin omen zituen&nbsp;Manuel Santa Kruz Loidik lehen ikasketak osaba apaiz baten laguntzarekin. Gero, adin egokira iritsita, apaizgorako formakuntza-ikasketei heldu zien Gasteizen. Eta amaitu ere \u2013nabarmendu beharrekoa da datu hau\u2013, oso curriculum distiratsuarekin amaitu zuen karrera osoa. &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/2023\/08\/12\/santa-kruz-apaiz-gerrillaria-aramaion-1872-08-12\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":235,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[27],"tags":[],"class_list":["post-679","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-historia-eta-istorioak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/679","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/users\/235"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=679"}],"version-history":[{"count":20,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/679\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":713,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/679\/revisions\/713"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=679"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=679"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=679"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}