{"id":644,"date":"2023-07-28T19:34:08","date_gmt":"2023-07-28T18:34:08","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/?p=644"},"modified":"2023-08-01T09:41:23","modified_gmt":"2023-08-01T08:41:23","slug":"automobil-elkartea-aramaion-1925","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/2023\/07\/28\/automobil-elkartea-aramaion-1925\/","title":{"rendered":"Automobil-elkartea Aramaion (1925)"},"content":{"rendered":"<div class=\"wp-block-image\">\n<figure class=\"aligncenter size-full is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2023\/07\/chevrolet-aramaio.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-645\" width=\"479\" height=\"274\" \/><figcaption class=\"wp-element-caption\">Chevrolet markako autobusa (1923)<\/figcaption><\/figure><\/div>\n\n\n<p><em>Adineko belamenditarren oroimenean argi samar dago oraindik zein izan ziren joan den mendearen bigarren erdialdean Arrasate eta Gasteizerako autobus-lineaz arduratu ziren aramaioarrak. Horretan hizpidera datozen lehenak Jauregitarrak \u2013aita eta semea\u2013 ohi dira. Zailagoa da, aldiz, aurrekoen berri izatea. Nolanahi ere, bada duela ehun bat urte izandako garraio-ekimen baten albistetxorik historiaren haria ehuntzen joateko. Hontax<\/em><\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>1925eko abuztuaren 12an \u201cSociedad del autom\u00f3vil de Aramayona marca Chevrolet\u201d sortu zuten hamasei aramaioar gaztek.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Elkartearen asmoa Chevrolet markako autobus bat erostea zen eta Aramaio eta Arrasate autobusez lotzea, gero eta gehiago ziren-eta egunero hara eta hona ibiltzen ziren langileak eta bidaiariak.&nbsp;<\/p>\n\n\n<div class=\"wp-block-image\">\n<figure class=\"aligncenter size-full is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2023\/07\/chevrolet-marka.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-651\" width=\"284\" height=\"149\" \/><\/figure><\/div>\n\n\n<p>Diru-kontuak zirela eta, ez dirudi guztiz berria nahi zutenik eskuratzera zihoazen autobusa, baina tamalez ohar-sortatxo bat besterik ez bide dugu ekimen hartaz.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>Abuztuaren 12an sortu zen, bada, elkartea:<\/p>\n\n\n<div class=\"wp-block-image\">\n<figure class=\"aligncenter size-full is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2023\/07\/Chevrolet-elkartekideak.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-653\" width=\"393\" height=\"553\" \/><figcaption class=\"wp-element-caption\">Elkartekideen izen-deiturak  eta egin zuten aurreneko diru-ekarpena<\/figcaption><\/figure><\/div>\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>Elkartea sortzearekin batera, bakoitzak bere ekarpen ekonomikoa egin zuen: 250 pezeta. Guztira, beraz, 4.000 pezetarekin abiatu ziren erronkari aurre egitera.<\/p>\n\n\n\n<p>Autobusaren erosketa ahalbidetu zuen Francisco Alarc\u00f3n izeneko gasteiztarrari 3.007,50 pezetako letra ordaindu zitzaion egun hartan bertan.<\/p>\n\n\n\n<p>Irailean 1.750 pzta. ordaindu zioten Gasteizko Sabino Anduezari elkartekideek hilaren hasieran jarritako diru-ekarpen berriarekin (125na pezetakoa).&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Anduezak kotxeak konpontzeko eta saltzeko lantegia zuen Gasteizen (Frantzia kalea, 23) eta, antza denez, handik atera zen autobusa Aramaiorantz.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>Gastuak ikusita, lehen hilabetean erregai nahikoa erabili zuten autobusarekin: 130 bat litro. Aurreneko gasolina-tankea Anduezari berari erosi zioten (25 pzta.), Legution 14,50 pzta. gastatu zuten geroago eta Arrasateko Zerrajeran 68 pzta. (85 litro).&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Gasolina-litroa, agerikoa denez, 0,80 pezetan zegoen une hartan.<\/p>\n\n\n<div class=\"wp-block-image\">\n<figure class=\"aligncenter size-full is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2023\/07\/chevrolet-1929-3-salpicadero-3.jpeg\" alt=\"\" class=\"wp-image-647\" width=\"450\" height=\"299\" \/><figcaption class=\"wp-element-caption\">1924ko Chevrolet modeloa barrutik (argazkia: Antonio Arenas) <\/figcaption><\/figure><\/div>\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>Bidaiarien garraioan lortutako diru-sarrera 415 pezetako izan omen zen irailean eta 100 pezetakoa urriaren lehen astean.<\/p>\n\n\n\n<p>Hasieran autobus-gidaria kanpotarra omen zen eta&nbsp;<em>Eleixoste<\/em>n&nbsp;izan zuen ostatua hainbat egunez elkartearen kontura (77 pzta. guztira). Txofer izan behar zutenei gidatzen erakutsi bitartean, akaso.<\/p>\n\n\n\n<p>Gaztetan Deustuko unibertsitatean liburu-kontularitza ikasketak egiten aritu zelako edo, Jose Salaberriren ardurapean geratu zen kontabilitate-lana. Eta bizitza nolakoa den! Abentura labur haren amaieran, kobratzaile gisa aritu zen gure Jose bolada batez hamasei aramaioar gazte haiek ustiatzeko asmoa zuten ibilbide bera egiten hasiak ziren&nbsp;<em>Atxa<\/em>&nbsp;konpainiaren autobusetan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Adineko belamenditarren oroimenean argi samar dago oraindik zein izan ziren joan den mendearen bigarren erdialdean Arrasate eta Gasteizerako autobus-lineaz arduratu ziren aramaioarrak. Horretan hizpidera datozen lehenak Jauregitarrak \u2013aita eta semea\u2013 ohi dira. Zailagoa da, aldiz, aurrekoen berri izatea. Nolanahi ere, &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/2023\/07\/28\/automobil-elkartea-aramaion-1925\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":235,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[27],"tags":[],"class_list":["post-644","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-historia-eta-istorioak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/644","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/users\/235"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=644"}],"version-history":[{"count":15,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/644\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":765,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/644\/revisions\/765"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=644"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=644"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=644"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}