{"id":629,"date":"2023-07-13T13:14:54","date_gmt":"2023-07-13T12:14:54","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/?p=629"},"modified":"2023-07-13T13:16:15","modified_gmt":"2023-07-13T12:16:15","slug":"gerrillaria-eta-medikua-1872","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/2023\/07\/13\/gerrillaria-eta-medikua-1872\/","title":{"rendered":"Gerrillaria eta medikua (1872)"},"content":{"rendered":"<div class=\"wp-block-image\">\n<figure class=\"aligncenter size-full is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2023\/07\/Sin-tit-sk.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-630\" width=\"213\" height=\"341\" \/><\/figure><\/div>\n\n\n<p><a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/2023\/05\/12\/arabako-batzar-nagusiak-aramaion-1868\/\">Aurreko batean azaldu legez,<\/a>&nbsp;1868ko&nbsp;irailean garrantzi handiko matxinada gertatu zen estatu espainiarrean.&nbsp;\u201cBehera Borboiak!\u201d aldarrikatzen zuen&nbsp;<em>Iraultza Loriotsua&nbsp;<\/em>izeneko hark Donostian harrapatu zuen Isabel II.a erregina borboia uda-garaiaz gozatzen eta Iparralderantz alde egitea beste irtenbiderik ez zuen izan.<\/p>\n\n\n\n<p><em>Seiurteko Iraultzailea<\/em>&nbsp;deitua izango zen garai hasiberri hari erronka politiko desberdinak sortu zitzaizkion segidan, besteak beste, gobernu-formaren hautuarena eta konstituzio berria erredaktatzearena.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Luzeak bezain latzak suertatu ziren haien inguruko eztabaidak eta erabakiak, baina hausketa sozial eta politiko larriena ekarri zutenak kultu-askatasunaren aldeko erabakiak, ezkontza zibilaren legeztatzea eta jesuiten ordenaren deuseztatzea izan ziren oro har.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Eliza erromatarraren jarraibide eta aginduak tarteko, estatuko katoliko gehienek \u2013batik bat, elizgizonek eta nekazariek\u2013 gogor egin zuten neurri haien aurka. Eta, euskaldun asko barne, karlismoaren lerroetan aurkitu uste zuten sistema liberalaren kontrako borroka-bidea, zeharo sinetsita baitzeuden Karlos VII.ak \u2013Borboia hura ere!\u2013 \u201cdinastia lejitimo\u201d-az gainera, erlijio katolikoa eta Foru zaharrak ere aldarrikatzen zituela.<\/p>\n\n\n\n<p>Lau urtez luzatuko zen Bigarren Karlistaldiari (1872-1876) ekiteko arrazoiak eta aitzakiak harilkatu ziren une haietan.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>Inguruabar haren fruitu nabarmena izan zen Elduaingo Manuel Santa Kruz Loidi apaiz gerrillariak Aramaion 1872ko abuztuaren hasieran, Bigarren Karlistaldiaren atarian, sorrarazitako pasadizo ospetsua.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Jakina denez, Bergarako Elorregin harrapatua izan ondoren, Aramaioko udaletxeko ziegan sartu zuten liberalek, baina fusilatua izan baino ordu batzuk lehenago lortu zuen ihes egitea.<\/p>\n\n\n\n<p>Ez dirudi Santa Kruzek Aramaioko bainuetxea ikusteko gogo eta adore gehiegirik izango zuenik egun haietan. Baina, itxura duenez, abuztuaren 12ko gauean Udaletxeko balkoitik errekara jauzi egin eta Errotabarrirantz jo zuenean, bainuetxearen ondo-ondoko erreka-zulotik igaro behar izan zuen itzalgaizka eta hotsik atera gabe, bila zebilzkion soldadu liberalek berriro atxilotu ez zezaten.<\/p>\n\n\n\n<p>Erreka-zolatik nekez ikus zezakeen kanpoko aldeko ezer, eta entzun ere, berak beranduago aitortu zuenez, zaldien trostak eta soldaduen oihuak eta uluak baino ez zituen entzun. Alabaina, argi da gau hartako ibilaldian Santa Kruz ekintzailearen ihesaldiaren lekuko mutu suertatu zela bainuetxea oharkabean.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>Aurreko sasoietan bezala, Lorenzo Cordido Garzak berriz hartu zuen Aramaioko bainuetxeko mediku-lana 1872an. Oraingoan, uztailaren 21etik irailaren amaierara arte. Egoitza, halere, herrian bertan zeukan urtean zehar: \u201cMi residencia fuera de la temporada oficial es el mismo valle de Aramana (sic)\u201d.<\/p>\n\n\n\n<p><a href=\"https:\/\/patrimoniodigital.ucm.es\/files\/original\/aa03b963c6adabe77783e110518610e1d600c3a5.pdf\">Urriaren 2an sinatutako\u00a0<em>Memoria\u00a0<\/em>edo<em>\u00a0Oroitidazki\u00a0<\/em>ezin laburragoan<\/a> adierazitakoaren arabera, 50 bainuzale besterik ez zen izan urte hartan bainuetxean (18 aramaioar [klase altu edo ertaineko 15, klase txiroko 2 eta militar bat], 22 gasteiztar [haietako bat, txiroa], Briviescako 2 eta Zornotza, Bilbo, Arrasate, Zaragoza, Madril, Alcala Henares, Toledo, Valladolid hiri\/herriguneetako bana).<\/p>\n\n\n\n<p>Sendagileak birritan nabarmendu zuenez, 1872ko bainu-sasoia \u201cempez\u00f3 el 21 de Julio, en que tom\u00f3 posesi\u00f3n el Director (medikuak berak, alegia), y no permitirlo antes la insurrecci\u00f3n carlista que exist\u00eda en el valle\u201d.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>Sendagile huraxe izan zen lau urte lehenago, erakarri nahi zituen bainuzale berriak ikusmiran zituela-eta, errealitate politikotik kanpoko paradisu bat irudikatu nahi izan balu bezala mintzatu zena aramaioarrez.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Halaxe zioen erdaraz idatzitako Aramaioko bainuetxeko\u00a0<em><a href=\"https:\/\/books.google.es\/books?id=2dyi0KGaHKAC&amp;printsec=frontcover&amp;source=gbs_ge_summary_r&amp;cad=0#v=onepage&amp;q&amp;f=false\"><em>Oroitidazki<\/em><\/a><\/em>an 1868ko urrian:\u201cKristau-erlijiosotasun bikainaz gordetzen dituzte aramaioarrek Elizaren aginduak eta horrek eragin onuragarria sorrarazten du auzitegi-barruti osoko estatistika kriminalean\u201d.\u00a0<\/p>\n\n\n\n<p>Hori esatea gutxi iruditurik edo, honako hau erantsi zuen jarraian: \u201caramaioarren&nbsp;ohiturak oso dira egokiak eta lasaiak\u201d, eta are gehiago, politikoki ere \u201cobedienteak eta esanekoak dira agintari eta legeekiko eta adorez defendatzen dituzte beren eskubideak\u201d.<\/p>\n\n\n\n<p>Ezin asma daiteke, tamalez, barne-ontasunetik isuri ote zitzaion irudikatze hura Cordido Garza medikuari ala hilabete lehenago Estatua hankaz gora utzia zuen&nbsp;<em>Iraultza<\/em>k eragindako interes politikoengatik.<\/p>\n\n\n\n<p>Ezin jakin dezakegu, ezta ere, beranduago Aramaion Santa Kruz apaizarekin gertatua ikusita \u2013ziurra baita bertatik ezagutu zuela atxiloketaren eta hura fusilatzeko asmoaren berria\u2013, berdin mintzatuko zatekeen 1872ko abuztuaz geroztik aramaioarrez eta, batik bat, gerrillariari ihes egiten lagundu zioten herritar karlista ausartez.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>Dena den, 1866an Alakanteko Salinetas de Novelda bainuetxean behin-behineko zuzendari izandako sendagile hark ondo baino hobeto zekien non zebilen lanean eta zer zegoen irakiten inguruan (\u201cla insurrecci\u00f3n carlista en que se halla este pa\u00eds\u201d), zerbaitegatik baitzen, mediku-zirujauaz gainera, \u201csegundo ayudante m\u00e9dico honorario del cuerpo de Sanidad Militar, condecorado con la Cruz de Caballero de la Real Orden Americana de Isabel la Cat\u00f3lica, con la Medalla de \u00c1frica, benem\u00e9rito de la Patria\u201d, etab.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Ez zituen, horratik, meritu horiek 1868ko&nbsp;<em>Oroitidazki<\/em>an zerrendatu; ezta ere, noski \u2013nekez izan baitzitekeen geroago gertatuko zenaren igarle\u2013, 1872an Amadeo I.a errege espainiartuak emango zion \u201cla Encomienda de Isabel la Cat\u00f3lica\u201d entzutetsuarena.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Nolanahi ere den, agerikoa zen monarkiaren aldeko zerbitzuez mintzo zela azken domina hura ere; domina, bidenabar esateko, aski debaluatua, errege izan bitartean \u2013hogeita bost hilabetez baino ez\u2013 4.202 gurutze eta enkomienda banatu baitzituen eskuzabalki monarka saboiar hark. Hau da, urteko bi mila. Batez beste, sei bat domina eguneko.\u00a0Egungo Guiness Liburuan agertzeko moduko errekorra, alegia.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>Ageri denez, bi nortasun eta bi bizitza-proiektu zeharo ezberdinak Elduaingo gerrillari euskaldunarena eta estatu espainiarreko gobernuek ohoratutako medikuarena. Biak hautu, xede eta norabide arras kontrajarrikoak eta bi-biak, gau batez behintzat, Aramaion, bainuetxearen itzalpean, oharkabez tril eginikoak.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aurreko batean azaldu legez,&nbsp;1868ko&nbsp;irailean garrantzi handiko matxinada gertatu zen estatu espainiarrean.&nbsp;\u201cBehera Borboiak!\u201d aldarrikatzen zuen&nbsp;Iraultza Loriotsua&nbsp;izeneko hark Donostian harrapatu zuen Isabel II.a erregina borboia uda-garaiaz gozatzen eta Iparralderantz alde egitea beste irtenbiderik ez zuen izan. Seiurteko Iraultzailea&nbsp;deitua izango zen garai hasiberri &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/2023\/07\/13\/gerrillaria-eta-medikua-1872\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":235,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[27],"tags":[],"class_list":["post-629","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-historia-eta-istorioak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/629","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/users\/235"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=629"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/629\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":635,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/629\/revisions\/635"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=629"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=629"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=629"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}