{"id":603,"date":"2023-07-05T21:27:00","date_gmt":"2023-07-05T20:27:00","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/?p=603"},"modified":"2023-07-05T22:10:17","modified_gmt":"2023-07-05T21:10:17","slug":"hidrogeno-berdea-berriztagarrien-itzalpeko-negozioa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/2023\/07\/05\/hidrogeno-berdea-berriztagarrien-itzalpeko-negozioa\/","title":{"rendered":"Hidrogeno berdea: energia berriztagarrien itzalpeko negozioa"},"content":{"rendered":"<div class=\"wp-block-image\">\n<figure class=\"aligncenter size-full is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2023\/07\/Hidrogeno-berdea-irudia-1.jpeg\" alt=\"\" class=\"wp-image-612\" width=\"548\" height=\"307\" \/><\/figure><\/div>\n\n\n<p>Ezaguna denez, aerosorgailuek eta plaka fotoboltaikoek argindarra sortzen dute, elektrizitate hutsa, alegia. Eta hori da, eskuarki, oinezko garenok energia berriztagarrien ikusmiran izan ohi duguna. Alabaina, elektrifikazio hutsak ez du balio askoz pisu ekonomiko gehiagokoak diren bestelako energia-premiak asetzeko. Izan ere, badira hainbat eta hainbat arlo non elektrizitatea ez da nahikoa edo ez du aparteko baliorik. Industria-arloko berotze handiko prozesuak bezalakoak, adibidez, ez dira elektrifikagarriak. Eta berdin gertatzen da garraioen esparruan, non hegazkinak, itsasontziak, lehorreko garraio eta makineria astuna (kamioiak, traktoreak&#8230;) ez diren elektrifikagarri.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>Guztiarekin ere, deskarbonizazioaren aitzakiarekin, etenik gabe ari dira gure inguruak elektrizitatea besterik ekoizten ez duten fotoboltaikoz eta aerosorgailuz betetzen. Eta horrela segituz gero, denbora laburrean gainera,&nbsp;<a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/2023\/05\/20\/hiru-bat-datu-balizko-poligono-eolikoari-buruzko-eztabaidarako\/\">behar baino askoz elektrizitate gehiago izango da<\/a>. Baita gurean ere, Eusko Jaurlaritzaren Energia Planak ez baitu energetikoki irensgarri den toki bat bera ere bakean utziko.<\/p>\n\n\n\n<p>Energiaren negozio erraldoi horretako interesatuenek, dena den, ongi pentsatua dute nora bideratu gainekoizpen izan daitekeen hori, hots, negozioa areagotzera eta, ahal delarik,&nbsp;<em>next generation<\/em>ak eta beste ere eskuratzera. Betiere, noski, deskarbonizazioaren aitzakiarekin. Eta aitzakia diogu, zeren eta, energia fosilen ordezkatzeak eta nolabaiteko desazkunde-urratsek batera-edo etorri beharra dutela badirudi ere,&nbsp;<a href=\"https:\/\/www.iberdrola.com\/sostenibilidad\/hidrogeno-verde\">bestela bide dute aurreikusia<\/a>&nbsp;gure bizitza bideratzen dutenek:<\/p>\n\n\n\n<blockquote class=\"wp-block-quote is-layout-flow wp-block-quote-is-layout-flow\">\n<p>Las \u00faltimas estimaciones de la Agencia Internacional de la Energ\u00eda (AIE), publicadas a finales de 2019, prev\u00e9n&nbsp;<strong>un aumento de la demanda energ\u00e9tica global de entre un 25 y un 30 % hasta 2040,<\/strong>&nbsp;lo que en una econom\u00eda dependiente del carb\u00f3n y el petr\u00f3leo significar\u00eda m\u00e1s CO2&nbsp;y el agravamiento del cambio clim\u00e1tico. Sin embargo, la descarbonizaci\u00f3n&nbsp;del planeta nos propone un mundo distinto para 2050: m\u00e1s accesible, eficiente y sostenible, e impulsado por&nbsp;energ\u00edas limpias&nbsp;como el hidr\u00f3geno verde.<\/p>\n<\/blockquote>\n\n\n\n<p>Horra hor, beraz, egoeraren argazkia: abian dugun hazkunde ekonomiko eta energetiko eskerga baretu eta egoera orekatu ordez, areagotuz joango den eskari energetikoari babesa eman eta deskarbonizazioaren mirakulua hidrogeno berdearen ekoizpen erraldoiaren eskuetan utzi.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Agerikoa da, bada, zein den planteatzen duten berriztagarriez baliatzeko estrategia: hidrogeno berdearen menpe jarri nahita \u201csoberakin\u201d bilakatuko den energia elektriko guztia, aurrerantzean huraxe ekoiztea izango baita helburua&#8230; eta negozioa.<\/p>\n\n\n\n<p>Lehendabizi aerosorgailuak eta fotoboltaikoak, jarraian hidrogeno berdea.<\/p>\n\n\n<div class=\"wp-block-image\">\n<figure class=\"aligncenter size-full is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2023\/07\/hydrogen_process-1200-1.jpeg\" alt=\"\" class=\"wp-image-611\" width=\"514\" height=\"318\" \/><\/figure><\/div>\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>Euskal Autonomia Erkidegoak bere proiektu propioa du garatua:&nbsp;<a href=\"https:\/\/www.bh2c.org\/eu\/nortzuk-garen\"><em>BH2C. Hidrogenoaren Euskal Korridorea<\/em><\/a>&nbsp;izenekoa. Petronor-Repsolek abiarazitako ekimen honek 77 erakunde biltzen ditu inguruan, presidenteordetza Eusko Jaurlaritzaren Energiaren Euskal Erakundea (EVE) delakoak daukalarik.<\/p>\n\n\n\n<p>Ia 1.400 milioiko inbertsioa medio, 2024an hasiko da abian eta urtean 20.000 tona hidrogeno berde ekoiztea du xede.<\/p>\n\n\n\n<p>Momentuz ez dute zehaztu zenbat tona izango diren bertan kontsumitzeko eta zenbat esportaziorako.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p><a href=\"https:\/\/www.cepsa.com\/es\/prensa\/cepsa-invertira-3000-millones-de-euros-en-hidrogeno-verde\">CEPSAk<\/a>, berriz, argi iragarria du 2026an ekingo diola hidrogeno berdea Europara esportatzeari. 5.000 milioi euroko inbertsioarekin eta Andaluzian kokatuta, bi plantatan banatutako industria honek 300.000 tona hidrogeno berde ekoiztea espero du. Inguruko baliabide hidrikoak ikusita, uste izatekoa da itsas ura gatzgabetu beharko dutela aurrenik ekoizpen erraldoi hori lortzeko.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>Hidrogeno berdea, oro har, funtsezko alternatiba da, energia berriztagarrien bidezko ekoizpena izateaz gainera, ez baitu CO<sub>2<\/sub>-rik igortzen airera. Damurik, hura lortzeko eta bideratzeko teknologia ahula eta heldu gabea da oraindik,  eta gaur egun zaila da ekoizteko, kostu ekonomiko handikoa eta garraiatzeko ere eragozpen itzelak sorrarazten ditu.&nbsp;<a href=\"https:\/\/www.iberdrola.com\/sostenibilidad\/hidrogeno-verde\">Iberdrolak berak aitortzen duen moduan<\/a>,&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<blockquote class=\"wp-block-quote is-layout-flow wp-block-quote-is-layout-flow\">\n<p>El hidr\u00f3geno verde tambi\u00e9n tiene&nbsp;<strong>aspectos negativos<\/strong>&nbsp;que conviene recordar:<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\">\n<li><strong>Mayor coste:<\/strong>&nbsp;la energ\u00eda&nbsp;procedente de fuentes renovables,&nbsp;claves para generar hidr\u00f3geno verde a trav\u00e9s de la electr\u00f3lisis, es m\u00e1s cara de generar, lo que a su vez encarece la obtenci\u00f3n del hidr\u00f3geno.<\/li>\n\n\n\n<li><strong>Mayor gasto energ\u00e9tico:<\/strong>&nbsp;la producci\u00f3n del hidr\u00f3geno en general (berriztagarria ez den hidrogenoa, alegia) y del verde en particular&nbsp;requiere m\u00e1s energ\u00eda&nbsp;que otros combustibles.<\/li>\n\n\n\n<li><strong>Atenci\u00f3n a la seguridad:<\/strong>&nbsp;el hidr\u00f3geno es un&nbsp;elemento muy vol\u00e1til e inflamable,&nbsp;por lo que requiere unos requisitos de seguridad elevados para evitar fugas y explosiones.<\/li>\n<\/ul>\n<\/blockquote>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>Eta ziurtasun-arazoak ahaztu gabe ere (honatx France Hydrog\u00e8ne elkarteko Philippe Boucly lehendakariaren hitzak datorkeen hidrogeno-estazio eta hoditeriaren zabalkundearen aurrean: \u201cOso bektore energetiko arriskutsua da, baita profesionalek arreta eta ardura guztiak hartzen badituzte ere. Ezin da ezkutatu: hildakoak izango dira hidrogenoagatik\u201d), zinez nabarmendu behar da garestia dela hidrogeno berdearen ekoizpena eta aurrerantzean ere ez dela berriztagarri ez diren energien bidezko hidrogeno-ekoizpena baino merkeago izango.&nbsp;<a href=\"https:\/\/www.elmundo.es\/ciencia-y-salud\/medio-ambiente\/2023\/01\/02\/63a5a85ffdddffc4238b45c9.html\">Energiaren Nazioarteko Elkartearen (Asociaci\u00f3n Internacional de la Energ\u00eda)<\/a>&nbsp;arabera,<\/p>\n\n\n\n<blockquote class=\"wp-block-quote is-layout-flow wp-block-quote-is-layout-flow\">\n<p>En 2019&nbsp;<strong>producir un kilo de hidr\u00f3geno verde (elektrizitate berriztagarriaren bidez ekoiztea) costaba entre 3,2 y 7,7 d\u00f3lares<\/strong>, mientras que con gas oscilaba entre 0,7 y 2,1 y el carb\u00f3n se situaba entre 1,9 y 2,6 d\u00f3lares. Estiman que&nbsp;<strong>en 2060 los costes se habr\u00e1n igualado por abajo<\/strong>&nbsp;\u2013depender\u00e1&nbsp;del precio de la electricidad\u2013 y tambi\u00e9n estar\u00e1 mucho m\u00e1s cerca por arriba (2,5 d\u00f3lares con emisiones, 3,3 d\u00f3lares el kilo de verde).<\/p>\n<\/blockquote>\n\n\n\n<p>Ikus daitekeenez, hidrogeno berdearen kilo bakoitzaren prezioak gutxienez 0,8 dolar garestiago izaten jarraituko du gero ere, hau da, 2060tik aurrera.<\/p>\n\n\n\n<p>Beste nonbaiten merketu beharko da kostua, hortaz, \u201clehiakor\u201d izan dadin.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>Baina ez da, ez, merkeago eta errazago biltegiratze-lana ere, nahiz eta teorian likido moduan, solidoan edota gas gisa ere manipula daitekeen.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Likido modura, oso tenperatura baxuan gorde behar da, hidrogenoaren irakite-puntua -252,87\u00ba C-tan gertatzen baita.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Gas gisa egiteak toki gehiago eskatzen du eta presio altuko tratamendua (200-300 bar). Ohikoa da sakontasun handian egindako leize edota meategietan biltzea.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>Sor ditzakeen arriskuak direla eta, presio altua jasan dezaketen edukiontzitan garraiatu behar da hidrogeno berdea. Ez da hori, baina, arazorik latzena, garraiatzea bera baizik. Eta adibide bat jar daiteke.<\/p>\n\n\n\n<p>2020ko uztailean Bruselan Europar Batzordeak aurkeztutako&nbsp;<a href=\"https:\/\/eur-lex.europa.eu\/legal-content\/FR\/TXT\/PDF\/?uri=CELEX:52020DC0301&amp;rid=1\"><em>Une strat\u00e9gie de l&#8217;hydrog\u00e8ne pour une Europe climatiquement neutre<\/em><\/a>&nbsp;txostenean adierazitakoaren arabera, 2030era bitartean hamaseina tonako ehun mila kamioi inguru jarri beharko lirateke hidrogenoaren garraiatze-lanetan Europar Batasunean. Batez beste, kamioi bakoitzari 160.000 km kalkulatuko balitzaizkio urteko, 900 km<sup>2<\/sup>-zabalera luketen plaka fotoboltaikoen ekoizpenaren parekoa beharko litzateke, edo, nahiago bada, 15 zentral nuklear klasikoren ekoizpena.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>Gogoan izan behar da gaur egun oraindik gehien erabiltzen den hidrogenoa (<em>hidrogeno grisa<\/em>) ez dela berriztagarria, erregai fosilak behar direlako haren ekoizpenerako (ia % 99 ekoizten da metanoaren bitartez). Eta berdin esan liteke&nbsp;<a href=\"https:\/\/www.tuvsud.com\/es-es\/temas\/hidrogeno\/cadena-valor-hidrogeno\/produccion-hidrogeno\">bestelako hidrogeno gehienei buruz<\/a>.<\/p>\n\n\n\n<p>Hidrogeno berdea dugu, bada, deskarbonizazioaren ikuspuntutik behintzat \u201citxaropena\u201d lekarkigukeen bektore energetikoa, baina aipatu berri ditugun eragozpenekin betiere. Ez dira guztiak horratik, bai baitago bestelako eragozpenik ere, eta ez, tamalez, edozelakorik.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>Hidrogeno berdearen ekoizpenaren gakoa ez datza eguzkia eta haizea bakarrik izatean, <a href=\"https:\/\/www.iberdrola.es\/blog\/sostenibilidad\/espana-lider-mundial-hidrogeno-verde\">Iberdrolak bere propagandan dioen bezala<\/a>&nbsp;(\u201cPor viento y sol que no quede. Espa\u00f1a es uno de los pa\u00edses europeos con mayor radiaci\u00f3n solar y por tanto recurso para el despliegue fotovoltaico, el de mayor potencial\u201d). Alegia, hidrogenoa energia berriztagarri horien bitartez lor badaiteke ere, ura \u2013ur geza\u2013 behar da elektrolisi-prozesuaren bitartez oxigenoa eta hidrogenoa banantzeko, eta, Iberdrolari esatea ahaztu egin zaion arren, estatu espainiarra ez da uretan \u2013nola esan?\u2013 aberatsegia, besteak beste, erremediorik gabeko desertifikazio-prozesu latzean murgilduta dagoelako aspaldidanik.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Eta ahaztu egin zaio hori esatea, edonork dakien arren Castilla-La Manchan Hidrogeno Berdearen Cluster edo enpresa-taldeko burua Iberdrola bera dela eta Hidrogenoaren Zentro Nazionaltzat duten Puertollano herrian (<em>Energiaren Hiria<\/em> ere deitua) Europako azpiegiturarik handiena duela industria-erabilpenerako hidrogeno berdea ekoizteko.\u00a0<\/p>\n\n\n\n<p>Hori bai: fotoelektrokatalisi-teknologia aurreratuenerako eguzki faltarik izango ez badute ere, inor ez omen da ohartu eskas samarra dutela hidrogeno berdea sortzeko ezinbestekoa den ura \u2013ura bai\u2013, nahiz eta&nbsp;<a href=\"https:\/\/elperiodicodelaenergia.com\/iberdrola-tendra-plenamente-operativa-la-planta-de-hidrogeno-verde-de-puertollano-en-marzo\/\">dagoeneko ongi ikasia duten&nbsp;<\/a>teknologia berrienekin ere kilo bat hidrogeno berde sortzeko 10 litro ur behar dituztela.<\/p>\n\n\n\n<p>Zeinahi ere den kontsumoa, Montoro urtegia dute Puertollanoko biztanleek ur-hornidurarako biltegia. Industria petrokimiko guztia ere urtegi beretik elikatzen da.<\/p>\n\n\n\n<p>Kontua \u2013eta arazoa\u2013 da urtegiak 105 hm<sup>3<\/sup>-ko edukiera duela, eta azken hamar urteotan 80 hm<sup>3<\/sup>&nbsp;ur izan duela batez beste ekainaren azken astean (edukiera guztiaren % 77,05). 2022an, ordea, 50 hm<sup>3<\/sup>&nbsp;(% 47,62) baino ez zuen izan ekaineko aste horretan, eta 2023an 33 hm<sup>3<\/sup>&nbsp;(% 31,43). Une honetan (2023.07.05) 31,77 hm<sup>3<\/sup>&nbsp;besterik ez du, eta, antza denez,&nbsp;<a href=\"https:\/\/www.embalses.net\/pantano-393-montoro.html\">beherantza doa<\/a>&nbsp;gupidarik gabe.<\/p>\n\n\n\n<p>Erritmo horrekin zaila izan liteke, hortaz, hidrogeno berde askorik ekoiztea&#8230;, ez bada \u2013beranduegi etor liteke hori ere\u2013 inguruetako ibai handiren bateko isuria husten doan urtegirantz bideratzen.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>Espainian ez, baina urarekin zerikusia duen antzeko arazo larri batez ohartu da oraintsu Estatu Batuetako lehendakaria ere.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Reuters agentziak kaleratu duenez (2023\/07\/03), Biden-en administrazioak ez daki nola aurre egin Texas-eko Corpus Christi herrian aurreikusia zuten hidrogeno berdea ekoizteko proiektuari. Izan ere, proiektua Mexikoko golkoan kokatuta egonik, itsasoko ura baliatzea zuten ikusmiran, hango lurrak urtetako lehortea jasaten ari baitira. Zoritxarrez, itsas ura gatzgabetzeko nahitaezko diren araztegien kostua ikaragarri garestia da eta, ingurunea eta arrantza-ekonomia hondatzeaz gainera, planta horiek behar duten energia-kopurua ere itzela da, eta garestia, oso.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Baina krisiaren hasiera baizik ez dirudi horrek. Energia Sail estatubatuarrak hidrogeno berdea ekoizteko omen dituen 33 proiektuetatik laurdena (bederatzi, hain zuzen) ur-eskasia kezkagarria duten herrialdeetan aurreikusita ei daude (Texas, Kaliforniako hegoaldea, Kansas, Colorado eta Mexiko Berria).<\/p>\n\n\n\n<p>Estatu espainiarrean bezalatsu, esan liteke, ez baitirudi Kataluniako&nbsp;<em>Vall de L&#8217;Hidrogen<\/em>&nbsp;proiektua eta Aragoiko Valle del Hidr\u00f3geno delakoa asko bereizten direnik Castilla-La Manchako&nbsp;<em>Cl\u00faster del Hidr\u00f3geno<\/em>tik, hirurak kokatzen baitira egonkortasun hidriko gehiegirik ez duten lurraldeetan. Ahaztu gabe, noski, goraxeago aipatu den Europako handiena izan nahi duen&nbsp;<em>Valle Andaluz del Hidr\u00f3geno Verde<\/em>&nbsp;izeneko proiektua.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>Horrenbestez, bistan da aerosorgailu eta fotoboltaikoen bidez sortutako energia berriztagarria dela Hidrogeno Berdearen inguruko proiektuak aurrera eramateko giltza. Eta hasieran jaso bezala, \u201cpor viento y sol que no quede!\u201d izan da sektore energetikoaren lehen aldarria, energia berriztagarrien ekoizpen erraz eta merkean baitatza, diotenez, hidrogeno berdearen azken prezioaren osagairik garrantzizkoena. Baina faktoreren bat falta uste zaie analisian.<\/p>\n\n\n\n<p>Berretsi beharrik ez da gaur gaurkoz hidrogeno berdearen prezioa ez dela inondik ere lehiakorra. Eta aurrerago ere arretaz ikusi beharko da kontua.<\/p>\n\n\n\n<p>Herrialde industrializatu zenbaitek (Alemania, Herbehereak, Japonia&#8230;) dagoeneko erakutsi duten bezala, askoz merkeagoa gertatuko zaie hidrogenoa inportatzea ekoizten hastea baino.<\/p>\n\n\n\n<p><a href=\"https:\/\/www.infobae.com\/america\/agencias\/2022\/09\/28\/hidrogeno-verde-de-africa-una-esperanza-en-la-crisis-energetica\/\">Kalkulatua dute<\/a>, adibidez, Mendebaldeko Afrikan eros dezaketen hidrogenoaren prezioa (2,50 euro baino gutxiago kiloko) Alemanian sortzea baino errentagarriagoa izango dela (3,80 euro kiloko).<\/p>\n\n\n\n<p>Hau da, kostuak direla eta, ez dute dirurik xahutuko elektrizitatea beren herrialdeetara eramaten eta hidrogenoa bertan ekoizten, nahiago baitute prezio \u201cegokiak\u201d aurkitzea eta han urrun fotoboltaikoz eta aerosorgailuz josiko diren herrialdeetan erostea.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Eta argi da arras \u201clehiakor\u201d izateko prest egongo direla, esaterako, eredu neokolonial hau onetsi beharko duen Afrika (Egipto, Kenya, Mauritania, Maroko, Namibia eta Hegoafrikaren artean 2.000 kilotona hidrogeno berde ekoitzi asmo dute 2030erako), Txile, Kanada, Australia eta beste.<\/p>\n\n\n\n<p>Hori horrela, jakiteke geratzen da zer-nolako tarta-zatia egokituko zaion gure aerosorgailuek eta fotoboltaikoek elikatuko duten&nbsp;<em>Basque Hydrogen Corridor-BH2C&nbsp;<\/em>proiektuari.<\/p>\n\n\n\n<p>Laster asko jakingo, halere.<\/p>\n\n\n\n<p><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ezaguna denez, aerosorgailuek eta plaka fotoboltaikoek argindarra sortzen dute, elektrizitate hutsa, alegia. Eta hori da, eskuarki, oinezko garenok energia berriztagarrien ikusmiran izan ohi duguna. Alabaina, elektrifikazio hutsak ez du balio askoz pisu ekonomiko gehiagokoak diren bestelako energia-premiak asetzeko. Izan ere, &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/2023\/07\/05\/hidrogeno-berdea-berriztagarrien-itzalpeko-negozioa\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":235,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[8],"tags":[],"class_list":["post-603","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-aerosorgailuak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/603","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/users\/235"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=603"}],"version-history":[{"count":17,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/603\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":627,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/603\/revisions\/627"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=603"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=603"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=603"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}