{"id":429,"date":"2023-04-11T10:15:36","date_gmt":"2023-04-11T09:15:36","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/?p=429"},"modified":"2023-04-25T11:12:42","modified_gmt":"2023-04-25T10:12:42","slug":"aramaioko-parke-eolikoa-kezka-eta-eskabidea-hauteskundeak-direla-medio","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/2023\/04\/11\/aramaioko-parke-eolikoa-kezka-eta-eskabidea-hauteskundeak-direla-medio\/","title":{"rendered":"Aramaioko Parke Eolikoa: Kezka eta Eskabidea hauteskundeak direla medio"},"content":{"rendered":"\n<p><\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-full is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2023\/04\/1.-aerosor-hautestontz.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-430\" width=\"661\" height=\"320\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p><\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\"><strong>KEZKA<\/strong><\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\">\n<li>Kezka ezin handiagoz ikusten ari gara Statkraft enpresa norvegiarrak Parke Eoliko erraldoi bat eraiki nahi duela gure udalbarrutiko mendietan. Hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoan potentzia gehien izateko asmoa duena (60,4 MW) eta ia 1.000 hektarea baso, mendi eta paisaia hipotekatu edo suntsituko dituena.<\/li>\n\n\n\n<li>Ezagutzen ez ditugun arrazoiengatik, funtsezkoena izatera ere iristen ez den informazioa da Aramaioko herritarroi horretaz eskaini zaiguna, une honetan ia ezer ez dakigularik enpresaren asmoez eta Parkearen balizko burutzapenaz.<\/li>\n\n\n\n<li>Kezkagarria zaigu, halaber, hainbat ordezkari politiko esanguratsu proiektuarekiko erakusten ari diren atxikimendua eta hartaz egiten ari diren defentsa, nabar samarrak diren argudioak aitzakiatzat.<\/li>\n\n\n\n<li>Ez du gure kezka apaltzen proiektu hori bideratzen duten xedeak, handik islatzen diren interesak eta gauzatzen ari diren mugimenduak energia-sistema oligopoliko klasikoaren ildokoak direla jakiteak.<\/li>\n\n\n\n<li>Are kezkatuago gaude oraindik, Aramaioko herritarrok osatzen dugun Komunitatea Parke horrek sorraraziko dituen kalte eta hondamendiaren jasaile huts izango dela sumatzean, energia eolikoa bertan ekoitziko bada ere, herritik kanpora bideratu, arloko oligopolioan txertatutako enpresa bati saldu eta, deskarbonizazio-mailan eta demokratizatze-prozesuetan inolako eraginik izan gabe, merkatuko prezioetan jarria bueltatuko baita Aramaiora, onurak eta etekinak jende xehearekin zerikusirik ez duten poltsikoetan ainguratuko direlarik.<\/li>\n\n\n\n<li>Hori guztia gutxi bailitzan, hitzik gabe geratu gara balizko proiektu eolikoa <a href=\"https:\/\/www.statkraft.es\/acerca-de-statkraft\/donde-operamos\/espana\/parque-eolico-itsaraz\/\" data-type=\"URL\" data-id=\"https:\/\/www.statkraft.es\/acerca-de-statkraft\/donde-operamos\/espana\/parque-eolico-itsaraz\/\">Statkraft enpresaren web-orritik desagertu den unean<\/a>, horrek gutako inozoenari ere susmarazi bailiezaioke iluntasuna \u2013ez gardentasuna\u2013 besterik sustatzen ez duen jokabide hori ez ote den beste garaietakoak uste genituen erregimen autokratiko eta zentralisten estiloko inposaketa baten iragarpena.<\/li>\n<\/ul>\n\n\n\n<p><\/p>\n\n\n\n<p><\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\"><strong>DAGOKIENEI ZUZENDUTAKO KONPROMISO-ESKABIDEA<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>\u2013 Aramaioko biodibertsitatea eta paisaia gordetzeko eta zaintzeko konpromisoa<\/p>\n\n\n\n<p>\u2013 Kutsadura-mota orori aurre egiteko konpromisoa<\/p>\n\n\n\n<p>\u2013 Erregai fosilak baztertu eta tokian tokiko energia-iturriak deskarbonizatzen segitzeko konpromisoa&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>\u2013 Energia garbiak eta berriztagarriak sustatzeko konpromisoa<\/p>\n\n\n\n<p>\u2013 Trantsizio energetikoa taxuz eta demokratikoki burutzeko konpromisoa<\/p>\n\n\n\n<p>\u2013 Zinezko plangintza demokratiko batek araututako energia-sistemaren alde jokatzeko konpromisoa<\/p>\n\n\n\n<p>\u2013 Kontrol publikoa ziurtatua duen energia-sistema besterik ez defendatzeko konpromisoa<\/p>\n\n\n\n<p>\u2013 Energia sozializatzeko eta merketzeko konpromisoa<\/p>\n\n\n\n<p>\u2013 Hazkundearen eta Energiaren inguruko gogoeta-prozesu zabalak sustatu eta indartzeko konpromisoa<\/p>\n\n\n\n<p><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>KEZKA DAGOKIENEI ZUZENDUTAKO KONPROMISO-ESKABIDEA \u2013 Aramaioko biodibertsitatea eta paisaia gordetzeko eta zaintzeko konpromisoa \u2013 Kutsadura-mota orori aurre egiteko konpromisoa \u2013 Erregai fosilak baztertu eta tokian tokiko energia-iturriak deskarbonizatzen segitzeko konpromisoa&nbsp; \u2013 Energia garbiak eta berriztagarriak sustatzeko konpromisoa \u2013 Trantsizio energetikoa &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/2023\/04\/11\/aramaioko-parke-eolikoa-kezka-eta-eskabidea-hauteskundeak-direla-medio\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":235,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[8],"tags":[],"class_list":["post-429","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-aerosorgailuak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/429","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/users\/235"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=429"}],"version-history":[{"count":8,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/429\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":438,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/429\/revisions\/438"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=429"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=429"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=429"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}