{"id":408,"date":"2023-03-29T18:22:50","date_gmt":"2023-03-29T17:22:50","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/?p=408"},"modified":"2023-03-29T18:22:50","modified_gmt":"2023-03-29T17:22:50","slug":"aramaioko-ume-hizkera","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/2023\/03\/29\/aramaioko-ume-hizkera\/","title":{"rendered":"Aramaioko ume-hizkera"},"content":{"rendered":"<p align=\"JUSTIFY\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone  wp-image-423 aligncenter\" src=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2023\/03\/TOTO-bmp2-1.jpg\" alt=\"\" width=\"428\" height=\"304\" \/><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"color: #000000\">Aramaioko ume-hizkeran oraintsura arte erabili izan diren forma ezagun zenbait jaso dira ondoko zerrendan.<\/span><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"color: #000000\">Jakina denez, jende nagusiak ume txikitxoekin erabiltzen duen oinarrizko lexiko berezia da haur-hizkera, eguneroko solasaldietan bestelako formekin ere osatu egiten dena.<\/span><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"color: #000000\">Edozelan ere, berezitasun hori gordetzeko, ez dira zerrendan jasoko hitz arrunten moldaketak edota laburpen huts direnak (<i>papatak<\/i>: zapatak;\u00a0<i>abola:\u00a0<\/i>arbola), bustidura hutsez ezaugarrituak (<i>kuttun<\/i>), atzizki txikigarriekin osaturiko hitz arruntak (<i>katutxue<\/i>)<i>,<\/i>\u00a0onomatopeien fruitu berri direnak (<i>babau<\/i>: txakurra)<i>,<\/i>\u00a0berriki asmatuak (<i>pepete:\u00a0<\/i>txupete), ez eta, umeekin baliatu arren, berez haur-hizkerakoak ez direnak ere (<i>amant\u00e9<\/i>)<i>.<\/i>\u00a0Era berean, zerrendatik kanpo utzi dira nolabaiteko indarkeria-keinurik adieraz dezaketenak ere (<i>tas-tas [e]i\u00f1, emun<\/i>\u00a0[ipurdikotxoak eman] bezalakoak, alegia).<\/span><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"color: #000000\">Adibideetako hitzak Aramaioko euskarara transkribatzean ez dira ez\u00a0<i>Z\u00a0<\/i>eta ez\u00a0<i>TS<\/i>\u00a0hizkiak erabiliko, ezaguna denez, \/<i>s<\/i>\/eta \/<i>tz<\/i>\/ bezala ahoskatzen dira-eta.<\/span><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\">\n<p align=\"CENTER\"><span style=\"color: #000000\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/span><\/p>\n<p align=\"CENTER\">\n<p align=\"CENTER\"><span style=\"color: #000000\"><b>Aramaioko haur-hizkeraren forma ezagunenak<\/b><\/span><\/p>\n<p align=\"CENTER\"><span style=\"color: #000000\">(Lexikoa piktogrametan ikusi ahal izateko, sakatu eta jaitsi honako dokumentu hau:<\/span><\/p>\n<p align=\"CENTER\"><a href=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2023\/03\/Z-H.pdf\">Piktogramak<\/a><span style=\"color: #000000\">)<\/span><\/p>\n<p align=\"CENTER\">\n<p><span style=\"color: #000000\"><i>Agur-agur<\/i>: agurra, agurtu (<i>ei\u00f1 agur-agur!<\/i>)<\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000\"><i>Apapa, apapan<\/i>: kalera atera, paseatzera abiatu (<i>apapan gurosu?<\/i>)<\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000\"><i>Apatx egin<\/i>: eseri, jarri (<i>apatx gurosu?<\/i>\u00a0eseri nahi duzu?)<\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000\"><i>Arre-arre<\/i>: astoa (zaldia?)<\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000\"><i>Arretxiko joan\/eraman<\/i>: bizkar gainean joan\/eraman<\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000\"><i>Aupa(la)!<\/i>: zutitu<\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000\"><i>Be<\/i>: bildotsa, ardia<\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000\"><i>Bekeke<\/i>: bildotsa, ardia \/ahuntza<\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000\"><i>Burrun-burrun<\/i>: kamioia<\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000\"><i>Dilin-dalan<\/i>: kanpaia, kanpaiaren mugimendua<\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000\"><i>Kaka<\/i>: zikinkeria adierazteko (<i>hori, kaka!<\/i>)<\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000\"><i>Koko<\/i>: oiloa, oilarra, arrautza<\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000\"><i>Kokoko<\/i>: oiloa<\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000\"><i>Kokolo<\/i>: txokolatea<\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000\"><i>Kuku egin<\/i>: ezkutaketan aritzean, burua atera; bisitatxoa egin<\/span><\/p>\n<p><em><span style=\"color: #000000\">Kukuka ibili<\/span><\/em><span style=\"color: #000000\">: gorde-gordeka jolastu<\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000\"><i>Kurrin-kurrin<\/i>: txerria<\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000\"><i>Lolo<\/i>: lo, lo egin.\u00a0<i>Lolo gure<\/i>: lo egin nahi.\u00a0<i>Lolo juen<\/i>: lo egitera joan<\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000\"><i>Ma(i)tte-ma(i)tte egin<\/i>: ferekatu<\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000\"><i>Mama<\/i>: ura<\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000\"><i>Mixi, mix(i)-mix(i)<\/i>: katua<\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000\"><i>Momo<\/i>: mamua (<i>momo etorriko da<\/i>).<\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000\"><i>Momorro<\/i>: mamua<\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000\"><i>\u00d1a\u00f1an<\/i>: jan, jan-jan<\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000\"><i>\u00d1i\u00f1i<\/i>: umea<\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000\"><i>Otsoko<\/i>: izua sorrarazten duen izakia<\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000\"><i>Pa<\/i>: laztana, musua.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000\"><i>Pa(txo) eman<\/i>,\u00a0<i>Pa bota<\/i>:\u00a0<i>emuiosu pa amamai! botaiosu pa osabai!<\/i><\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000\"><i>Papa<\/i>: ogia<\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000\"><i>Pipi<\/i>: etxeko hegaztia (oilo-oilar), txoria<\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000\"><i>Pitxiki<\/i>: txerrikumetxoa<\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000\"><i>Plaust(a) egin\/jausi<\/i>: erori<\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000\"><i>Plisti-plasta<\/i>: bainatu, ur-istilak zapaldu<\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000\"><i>Popo(t)<\/i>: kotxea<\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000\"><i>Pun!<\/i>: tiro-hotsa<\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000\"><i>Punba(la)!<\/i>: jaustea, erorketa adierazteko.\u00a0<i>Plaust jausten bazan.<\/i><\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000\"><i>Pupu<\/i>: mina, zauria<\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000\"><i>Purra-purra, kurra-kurra<\/i>: oiloa; oiloak hurbilarazteko deia<\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000\"><i>Putx-putx<\/i>: astakumea, astakumeari deitzeko hitzak<\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000\"><i>Titi<\/i>: amaren bularrean jarri, edoski.\u00a0<i>Titi gurosu?<\/i><\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000\"><i>Toto<\/i>: txakurra<\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000\"><i>Taka-taka, ttaka-ttaka joan<\/i>: pauso laburrez baina bizkortxo joan<\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000\"><i>Tik-tak<\/i>: erlojua<\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000\"><i>Trakatan<\/i>: zaldi edo bizkarraren gainean ibili,\u00a0<i>hankalatraban eruen<\/i><\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000\"><i>Ttapa-ttapa, ttipi-ttapa<\/i>: oinez, pausoka ibiltzea adierazteko<\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000\"><i>Txetxe<\/i>: umea, panpina<\/span><\/p>\n<p align=\"LEFT\"><span style=\"color: #000000\"><i>Txitxi<\/i>: okela<\/span><\/p>\n<p align=\"CENTER\"><span style=\"color: #000000\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/span><\/p>\n<p align=\"CENTER\">\n<p align=\"CENTER\"><span style=\"color: #000000\"><b>Pare bat ohar ume-hizkeraren erabileraz<\/b><\/span><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"color: #000000\">Goian aurreratu bezala, jende helduak ume txikiekin erabiltzen duen hizkerari deitzen zaio ume- edo haur-hizkera (<i>baby talk<\/i>, ingelesez). Haren funtzioa hizkuntza formalerako bidea erraztea da eta haurrari oinarri-oinarrizko aho-jardunean trebatzeko jarraibideak eskaintzea. Are gehiago: azken ikerketek erakusten dutenez, haur-hizkerak era berezian lagun diezaieke umetxoei beren berbeta sortzen, ahotik ateratzen dituzten soinuak artikulatzen eta hitzak eta esaldiak moldatzen.<\/span><\/p>\n<p align=\"CENTER\"><span style=\"color: #000000\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/span><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"color: #000000\">Ez da guraso guztien gogoko hizkera izaten, ezta hurrik ere, baina iritziak iritzi, haurrak 6-14 hilabete dituen bitartean erabiltzen da, erabiltzen denetan. Badirudi 6-8 hilabete dituztenean ohartzen direla euren ahotsaz eta orduan hasten direla zezelkatze hutsetik hitzak osatzera pasatzen. Prozesu natural horretan, mintzatzen hasten denean heldu ohi zaio haurra hizkuntz kode formalerantz bideratzeko faseari, ordura arte erabilitako haur-hizkera poliki-poliki baztertuz.<\/span><\/p>\n<p align=\"CENTER\"><span style=\"color: #000000\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/span><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"color: #000000\">Euskal Herri osoan erabili izan da haur-hizkera, betiere leku bakoitzean ezaugarri formal propioak \u2013eta zenbaitetan, beste lekuetakoekin konparatuta, oso desberdinak\u2013 hartzen dituela.<\/span><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"color: #000000\">Oro har, bi motatako formak bereiz daitezke haur-hizkeran: berezkotzat har daitezkeenak (hiztegian agertzerik duten hitzak, gehienbat) eta nagusion hizkera formalaren moldaketa direnak (egokitzapen fonetikoak, morfologikoak&#8230;). Berezi edo berezko diren hitzak gutxi izaten dira eta haurren unean uneko behar handienei erantzutea baino ez dute bilatzen. Haien artean maiz agertzen dira silaba baten errepikapenaz osatutakoak:\u00a0<i>koko, pipi, mama, txetxe&#8230;<\/i><\/span><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"color: #000000\">Hitz berezien urritasun hori ume txikien ahalmenak sortzen edota egokitzen dituen forma xinpletuekin osatzen eta aberasten da eskuarki, berdin kontsonante-multzoen bakantzearekin (<i>falta &gt; fata, apurtu &gt; aputu, arrain &gt; alain&#8230;<\/i>), nola jolas onomatopeikoen areagotzearekin. Erantsi beharrik ez dago nagusiek ere lagun dezaketela umeen \u201csormen\u201d hori sustatzen, haiekin aritzean uler ditzaketen forma eta formatu erraztu berriak aurkeztuz. Ildo horretakoa izan da luzaroan, adibidez, jadanik erlojua adierazteko zaharkitua geratu den\u00a0<i>tik-tak<\/i>\u00a0delakoa.<\/span><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"color: #000000\">Gogoratu beharrekoa da, azkenik, hitz hauetako gehienek ez dutela artikulurik onartzen (<i>nun da txetxe?<\/i>, eta ez *<i>txetxea, *txetxie<\/i>). Bada, ordea, nagusien ohiturengatik ziur asko, artikulua har dezakeenik ere (<i>popota gurosu?<\/i>).<\/span><\/p>\n<p align=\"CENTER\"><span style=\"color: #000000\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/span><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"color: #000000\">Erabilerari dagokionez, halere, antzeko ezaugarriak atzematen dira haur-hizkera guztietan: mintzatze argia eta zuzena, ondo egituratua eta hobeto ahoskatua, ohikoa baino erritmo motelagoa, esaldi laburrak, sinpleak eta ulerterrazak, mezu erredundanteak, aditz laguntzaileak ezabatzeko joera (<i>amamak eosi eta zuk aputu<\/i>), tonu-erregistro zorrotzagoak eta musikalagoak, goxotasunaren adierazgarria den bustiduraren ugaltzea\u00a0<i>(a[i]ttitte, maittie, politte&#8230;<\/i>)<i>,<\/i>\u00a0atzizki txikigarrien erabilera (<i>amatxo, kuttuntxue&#8230;)<\/i>, etab.<\/span><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"color: #000000\">Umeekin hitz egiteko orduan, garrantzi handiko tokia hartzen dute emozioek (gogo-egoerak, aldarteak, umoreak), keinuek eta mugimenduek (gauzak adierazi, erakutsi&#8230;) eta alaitasunak eta irribarretxoek, azken batean, kostata egin beharko duen ariketa batera \u2013hitz egitera eta komunikatzera, hain zuzen\u2013 gonbidatzen ari gara umetxoa eta erakargarri bilakatu behar zaio hizkuntz jolasa.<\/span><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"color: #000000\">Ez da ahaztu behar, bestalde, mintzatzeko egoera desberdinak eskaini behar zaizkiola umeari egunean zehar (bizimodu normalarekin lotuak, giza-harremanekin uztartuak&#8230;), eta, behin solasean-edo ari dela, egoeraz jabetzeko eta erantzuteko behar beste denbora utzi behar zaiola eta, ahal dela, haren hitz-jarduna sustatuz eta moztu gabe jokatu behar dela.<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aramaioko ume-hizkeran oraintsura arte erabili izan diren forma ezagun zenbait jaso dira ondoko zerrendan. Jakina denez, jende nagusiak ume txikitxoekin erabiltzen duen oinarrizko lexiko berezia da haur-hizkera, eguneroko solasaldietan bestelako formekin ere osatu egiten dena. Edozelan ere, berezitasun hori gordetzeko, &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/2023\/03\/29\/aramaioko-ume-hizkera\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":235,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[20],"tags":[],"class_list":["post-408","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-euskara-gurean"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/408","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/users\/235"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=408"}],"version-history":[{"count":13,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/408\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":426,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/408\/revisions\/426"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=408"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=408"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=408"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}