{"id":1976,"date":"2026-04-21T21:55:08","date_gmt":"2026-04-21T20:55:08","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/?p=1976"},"modified":"2026-04-22T08:22:32","modified_gmt":"2026-04-22T07:22:32","slug":"ikurrin-berria-berriro-ere-hutsa-ala-oraingoan-iseka","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/2026\/04\/21\/ikurrin-berria-berriro-ere-hutsa-ala-oraingoan-iseka\/","title":{"rendered":"Ikurrin berria? Ala oraingoan ere iseka?"},"content":{"rendered":"\n<p><a href=\"https:\/\/www.euskadi.eus\/eusko-jaurlaritza\/-\/albistea\/2026\/gobernu-kontseiluaren-adierazpen-instituzionala-90-urte-1936-2026-eusko-jaurlaritza-gobierno-euskadi\/\">Eusko Jaurlaritzaren sorreraren 90. urteurrena<\/a> ospatzen ari da gaur egungo Euskal Jaurlaritza. Argazkietan, Imanol Pradales lehendakaria eta haren gobernukide guztiak lehen egoitza izandako Bilboko Karlton hotelean. Pozarren eta zoriontsu guztiak!<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"552\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2026\/04\/politikariak-pozik-1024x552.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-1978\" style=\"width:575px;height:auto\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2026\/04\/politikariak-pozik-1024x552.png 1024w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2026\/04\/politikariak-pozik-300x162.png 300w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2026\/04\/politikariak-pozik-768x414.png 768w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2026\/04\/politikariak-pozik-1536x827.png 1536w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2026\/04\/politikariak-pozik-1366x736.png 1366w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2026\/04\/politikariak-pozik.png 1630w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>Politikarien familia-argazki horren alboetan, bistan da, hain egun seinalaturako prestatu izan duten ikurra, diru publikoz ordaindua:<\/p>\n\n\n<div class=\"wp-block-image\">\n<figure class=\"aligncenter size-full is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"692\" height=\"606\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2026\/04\/gaurko-ik.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-1979\" style=\"width:331px;height:auto\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2026\/04\/gaurko-ik.png 692w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2026\/04\/gaurko-ik-300x263.png 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 692px) 100vw, 692px\" \/><\/figure><\/div>\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>Harrigarriro, ofizialki gure Herriaren sinbolo, marka eta ikur bilakatua dugun Ikurrinan era askeegian inspiratutako irudi horrekin omendu nahi izan dute lehen lehendakaria izandako Jose Antonio Agirre ere. Laido handiagorik, nekez!<\/p>\n\n\n\n<p>Imanol Pradales lehendakaria, halere, harro deusen sinboloa ez den asmakeria ergel horren ondoan.<\/p>\n\n\n<div class=\"wp-block-image\">\n<figure class=\"aligncenter size-large is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"727\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2026\/04\/Imanol-1024x727.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-1980\" style=\"width:461px;height:auto\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2026\/04\/Imanol-1024x727.png 1024w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2026\/04\/Imanol-300x213.png 300w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2026\/04\/Imanol-768x545.png 768w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2026\/04\/Imanol.png 1082w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/figure><\/div>\n\n\n<p>Kaleko euskalduna, bitartean, liluratuta bezain txundituta ergelkeria berriarekin, koloreak eta aspa-gurutzeak besterik ez baitute hartu Jose Antonio Agirreren eta aurreneko Eusko Jaurlaritzaren omenaldiaren antolatzaileek Ikurrinetik. &#8220;Total! Nori axola hori!&#8221;<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>Gogoratu behar da, dena den, berdintsu jokatu zutela Urkullu lehendakariak eta bere gobernuak <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/2023\/10\/17\/ikurrin-berria-ala-ergelkeria\/\">Japonian 2023ko urriaren 13tik 20ra bitartean ospatutako \u201cBasque Week\u201d hartan<\/a> ere, Ikurrina bainoago, munstrokeria bat eraman eta erakutsi baitzieten orduko japoniarrei gure Herriaren ikur gisara.<\/p>\n\n\n<div class=\"wp-block-image\">\n<figure class=\"aligncenter size-full is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"756\" height=\"641\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2026\/04\/9e0b0-1.-ikur-berri-azk.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-1982\" style=\"width:367px;height:auto\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2026\/04\/9e0b0-1.-ikur-berri-azk.png 756w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2026\/04\/9e0b0-1.-ikur-berri-azk-300x254.png 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 756px) 100vw, 756px\" \/><\/figure><\/div>\n\n\n<p>Ikusten denez, orduan, Japoniako ikur gorriarekin enpatizatu nahian edo, gurutze gorri bat jarri zuten gurea omen zenaren aurrean, gurutze zuria izan behar zena atzealdeko fondoa bilakatuz eta aspa berdea jatorriz dagokion tokian mantenduz. Gaitz erdi, pentsatu zuten euskal ortodoxo zenbaitek, ez baita dena galdu.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-full\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"702\" height=\"156\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2026\/04\/10c74-1.-eusk-japoni.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-1983\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2026\/04\/10c74-1.-eusk-japoni.png 702w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2026\/04\/10c74-1.-eusk-japoni-300x67.png 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 702px) 100vw, 702px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\"> \u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>Gaurkoan, nonbait, itxaropena sustatzeko garaian gaudelako edo, eraginkortasun gehiagokoa iruditu zaie dena hankaz gora jarri eta aspa berdeari lehentasuna ematea. Eta horrela, gure gizartean politikarien \u201cbekatu\u201d larri guztiak barkakizun direla eta, San Andres-en aspa (\u201cX\u201d gisakoa, alegia) gurutze bilakatu dute, segidan fondo gorria ohi dena aspa bihurtu, eta gurutze zuria, azkenik, atzealdeko izara izateko geratu da:<\/p>\n\n\n<div class=\"wp-block-image\">\n<figure class=\"aligncenter size-full is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"480\" height=\"672\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2026\/04\/sinboloa.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-1985\" style=\"width:321px;height:auto\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2026\/04\/sinboloa.png 480w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2026\/04\/sinboloa-214x300.png 214w\" sizes=\"auto, (max-width: 480px) 100vw, 480px\" \/><\/figure><\/div>\n\n\n<p>Auskalo zer-nolako sinbolismo posmodernoak bilatuz egindako diseinua! Agian, Pradalesek adierazi nahi izan zuenarekin bat egiteko asmoz burutua? Hau da, \u201cXXI. mendeko herritarrentzat inspiraziozko bide-orria\u201d&nbsp;eta eredua izan dadin. Nork jakin, on Joakin!<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>Bai 2023an eta bai gaur egun ere zail du jakiten oinezko hutsak Jaurlaritzako noren berrikuntza-zaletasunak bultzatu ote zituen\/dituen \u201cikurrin\u201d inspiratzaile horiek asmatzera eta erabiltzera. Halaz ere, susmatzekoa da akaso administrazioan gero eta hedatuagoa den narraskeria eta arduragabekeria \u2014\u201ctotal, berdin dio!\u201d\u2014 izan direla beste behin ere horren motibo bakarra, Ikurrina \u201cikur\u201d horien alboan izanda ere ez bide baita jendea ohartzen desberdintasunaz.&nbsp;Pradales, adibide.<\/p>\n\n\n\n<p>Tamalez, belabeltzak Japoniakoaz esan zuena errepika liteke bi urte eta erdi beranduago ere hemen: <\/p>\n\n\n\n<blockquote class=\"wp-block-quote is-layout-flow wp-block-quote-is-layout-flow\">\n<p>Egia da Euskal Herrian inor gutxik dakiela zein den Ikurrinaren koloreen antolamendua (berdea zuriaren gainean? gorria erdian?), baina espero izatekoa zen goi mailako erakundeetan dabiltzanek ongi asko jakingo zutela Ikurrina irudikatzen, zerbaitegatik baita guztion ikur nazionala eta, areago, zerbaitetarako ordaintzen baitzaie jauregietan aterpetuta egotea.&nbsp;Baina, itxura duenez, zirkulu horietan ere ez dakite Ikurrina margotzen, ez behintzat begien aurrean paratutako eredu, erreferentzia edo wikipediarik gabe. Eta ez dakite, nahiz eta zirkulu politiko horietako gehienok urteak eta urteak daramatzaten esentzien \u201cjagole\u201d ideologiko izaten eta guztion \u201carduradun\u201d politiko gisara jokatzen.<\/p>\n<\/blockquote>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>Guztiarekin ere, izango da, noski, azken laido\/kirtenkeria horren errua diseinuaz arduratu den agentziari soil-soilik leporatuko dionik. Eta izan lezake akaso arrazoirik, diseinu-agentzia batzuk oso baitira berrizale. Baina horrela gertatu bada ere, ez litzateke erru guztia diseinu-agentziarena, ez guztia eta ez larriena ere, inondik ere ez. Funtsezko errua arduradun politikoena da, administrazioarena berarena, bai horretan parte hartu duten sailburutza desberdinena, eta bai lehendakaritzarena, beraiei zegokien-eta azken batean agentziak proposatutakoa ikuskatzea, begiratzea, zuzentzea eta onestea edo, kasu honetan bezala, atzera botatzea.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>Japoniako eta Karlton hoteleko irudimenezko ikur horiek kenduta, hirugarren saialdi bat izan lezake Eusko Jaurlaritzak hurrengo batean. Baina zalantza da ea asmatuko al duen diseinuan, Ikurrinak aldarrikatzen duen sinbolismoari muzin egin gabe. <\/p>\n\n\n\n<p> Gogora diezaiogun, sinestun ez bagara ere: gurutze zuria aurrealdean; atze-atzean, hondo gisara, kolore gorria eta, bien artean, aspa berdea.<\/p>\n\n\n<div class=\"wp-block-image\">\n<figure class=\"aligncenter size-full is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"960\" height=\"538\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2026\/04\/ikurrina.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-1981\" style=\"width:469px;height:auto\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2026\/04\/ikurrina.png 960w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2026\/04\/ikurrina-300x168.png 300w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2026\/04\/ikurrina-768x430.png 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 960px) 100vw, 960px\" \/><\/figure><\/div>\n\n\n<p>Ez horregatik!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Eusko Jaurlaritzaren sorreraren 90. urteurrena ospatzen ari da gaur egungo Euskal Jaurlaritza. Argazkietan, Imanol Pradales lehendakaria eta haren gobernukide guztiak lehen egoitza izandako Bilboko Karlton hotelean. Pozarren eta zoriontsu guztiak! Politikarien familia-argazki horren alboetan, bistan da, hain egun seinalaturako prestatu &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/2026\/04\/21\/ikurrin-berria-berriro-ere-hutsa-ala-oraingoan-iseka\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":235,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-1976","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatu-gabea"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1976","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/users\/235"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1976"}],"version-history":[{"count":7,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1976\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1991,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1976\/revisions\/1991"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1976"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1976"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1976"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}