{"id":1800,"date":"2025-08-03T22:21:05","date_gmt":"2025-08-03T21:21:05","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/?p=1800"},"modified":"2025-08-04T08:23:51","modified_gmt":"2025-08-04T07:23:51","slug":"zeruko-argia-ren-irakurle-aramaioarrak-1925-1931","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/2025\/08\/03\/zeruko-argia-ren-irakurle-aramaioarrak-1925-1931\/","title":{"rendered":"&#8220;Zeruko Argia&#8221; irakurtzen zuten aramaioarrak (1925-1931)"},"content":{"rendered":"\n<p><em><a href=\"https:\/\/w390w.gipuzkoa.net\/WAS\/CORP\/DKPAtzokoPrentsaWEB\/argitalpen\/179997\">Zeruko Argia<\/a><\/em><a href=\"https:\/\/w390w.gipuzkoa.net\/WAS\/CORP\/DKPAtzokoPrentsaWEB\/argitalpen\/179997\">&nbsp;aldizkari erlijiosoa<\/a> 1919ko lehen egunean bertan sortu zen Iru\u00f1ean. \u201cIlleroko Aldizkingi Edergarriduna Aita Kaputxinoak zuzendua\u201d zuen azpititulu gisa eta dotrina katolikoa, bizitza moralki eredugarriak eta erlijioarekin eta tradizioarekin loturiko gaiak eskaintzea zeukan helburu. Horrezaz gainera, poemak, abestiak eta haurrentzako ipuinak ere jaso ohi zituzten haren orrialdeek.<\/p>\n\n\n<div class=\"wp-block-image\">\n<figure class=\"aligncenter size-full is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"494\" height=\"854\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2025\/08\/ikas.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-1805\" style=\"width:363px;height:auto\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2025\/08\/ikas.png 494w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2025\/08\/ikas-174x300.png 174w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2025\/08\/ikas-444x768.png 444w\" sizes=\"auto, (max-width: 494px) 100vw, 494px\" \/><\/figure><\/div>\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">1928.02.01eko aldizkarian kaleratua<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\"><br>\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>Euskara hutsezko hilabetekaria izan zen hasiera-hasieratik eta haren sortzaileek \u2014kaputxinoek oro har, baina Aita Buenabentura Oieregikoak eta aldizkariaren zuzendaria izango zen Damaso Intzak bereziki\u2014 argi izan zuten hizkuntz hautua, harik eta altxamendu eta ankerkeria frankistak euskaldunokin zerikusia zuten lorpen guztiak zapuztera etorri ziren arte.<\/p>\n\n\n\n<p>Primo de Riveraren diktadura ere ezagutu zuen 17 urteko lehen ibilaldi hartan\u00a0<em>Zeruko Argia<\/em>ren kolaboratzaile izan zirenen artean, Polikarpo Iraizozkoa azaltzen da besteak beste, eta baita \u201cJaurtarkol\u201d (Koldo Jauregi) eta &#8220;Loramendi&#8221; (Aita Joakin Bedo\u00f1akoa) bezalako poetak ere.<\/p>\n\n\n<div class=\"wp-block-image\">\n<figure class=\"aligncenter size-full is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"568\" height=\"742\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2025\/08\/jautarkol.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-1804\" style=\"width:363px;height:auto\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2025\/08\/jautarkol.png 568w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2025\/08\/jautarkol-230x300.png 230w\" sizes=\"auto, (max-width: 568px) 100vw, 568px\" \/><\/figure><\/div>\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">Jautarkol-ek ondua eta 1926.03.01ean argitaratua<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>Musikari eskainitako atalaz \u2014berdin herri-kantak biltzeko eta harmonizatzeko zein bestek igorritako letrei eta poementzako musika ontzeko\u2014 ezin ospetsuago bilakatuko ziren Aita Donostia eta Aita Ilari Olazaran Lizarrakoa arduratu ziren nagusiki. Gogora bedi musikari biek ezagutu zutela gero, 1936tik aurrera, erbestealdiaren garraztasuna eta samina, donostiarrak 1943ra arte estatu frantsesean eta Lizarrakoak hogeita zazpi urtez Txilen.<\/p>\n\n\n<div class=\"wp-block-image\">\n<figure class=\"aligncenter size-full is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"546\" height=\"858\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2025\/08\/Donostia.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-1802\" style=\"width:367px;height:auto\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2025\/08\/Donostia.png 546w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2025\/08\/Donostia-191x300.png 191w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2025\/08\/Donostia-489x768.png 489w\" sizes=\"auto, (max-width: 546px) 100vw, 546px\" \/><\/figure><\/div>\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">&#8220;Poz ekarlea&#8221;, Aita Donostiak asmatua eta 1921.02.01ean argitaratua<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>Hilabetekaria etxeratu omen zuten hiru mila harpidedunei gagozkiela, azpimarra dezagun ez zirela guztiak gipuzkoar, bizkaitar edota nafar izan. Asko ez izan arren, aramaioarrik ere izan zen aldizkaria sustatzeko, irakurtzeko eta zabaltzeko orduan.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Luisa Salaberri Orbe arduratu zen Aramaioko hainbaten eta hainbaten harpidetzak bideratzen, hau da, eskaerak egiten, aleak bere dendan jasotzen, harpidedunei helarazten eta kuotak biltzen.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Jakin, badakigu 1925a baino lehenago ere aldizkariaren irakurle zintzoak zirela herrian. Ezin jakin, halere, zenbat izan ziren guztira harpidedunak, 1926tik 1931ra bitarteko harpidedun zenbaiten izen-deiturak baino ez baitzaizkigu iritsi egunotara.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Eskuetara iritsitako datuok, beraz, ez dira seguruenik Aramaion zeuden harpidedun guztienak, eta bai, ordea, urruntasunagatik edo bestelako zailtasunengatik, aldizkari-aleak Salaberri Orberen dendan jasotzen zituztenenak soilik, haren ohar-koadernoetan aurkitzen dira-eta ondoko harpidetza-datuak.\u00a0<\/p>\n\n\n\n<p>Gogoratzekoa da, azkenik, 4 pezetara igo zela urteko kuota 1925ean eta zazpi bat urtez behintzat ez zela prezioa aldatu.&nbsp;<\/p>\n\n\n<div class=\"wp-block-image\">\n<figure class=\"aligncenter size-full is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"542\" height=\"344\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2025\/08\/zzz.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-1801\" style=\"width:580px;height:auto\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2025\/08\/zzz.png 542w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-content\/uploads\/sites\/139\/2025\/08\/zzz-300x190.png 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 542px) 100vw, 542px\" \/><\/figure><\/div>\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\"><em><strong>Zeruko Argia<\/strong><\/em>: <strong>harpidedun ezagun zenbait 1925etik 1931ra bitartean\u00a0<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Anastasio Madina (Altzaga)<\/p>\n\n\n\n<p>Pedro Elorza (Arexola \u2013 Ezpeleta)<\/p>\n\n\n\n<p>Kanuto Ortueta (Arriola \u2013 Leistarrena)<\/p>\n\n\n\n<p>Valentin Lasaga (Azkoaga)<\/p>\n\n\n\n<p>Brigida Aranzabal (Azkoaga)<\/p>\n\n\n\n<p>Eusebio Ruiz Azua (Azkoaga \u2013 Etxebarri)<\/p>\n\n\n\n<p>Esteban Garaitaonandia (Azkoaga)<\/p>\n\n\n\n<p>Juan Astondoa (Barajuen)<\/p>\n\n\n\n<p>Frantzisko Trojaola (Barajuen)<\/p>\n\n\n\n<p>Lazaro Kortabarria (Basauti)<\/p>\n\n\n\n<p>Felix Ascasibar (Etxaguen)<\/p>\n\n\n\n<p>Kosma Elorza (Etxaguen)<\/p>\n\n\n\n<p>Markos Larra\u00f1aga (Gantzaga)<\/p>\n\n\n\n<p>Rafael Eriz (Gantzaga)<\/p>\n\n\n\n<p>Domingo Soloeta (Gantzaga \u2013 Uriarte)<\/p>\n\n\n\n<p>Frantzisko Zillaurren (Gantzaga)<\/p>\n\n\n\n<p>Daniel Larra\u00f1aga (Gantzaga)<\/p>\n\n\n\n<p>Silbestre Errasti (Gantzaga)<\/p>\n\n\n\n<p>Biktor Goikoerrotea (Gureia)<\/p>\n\n\n\n<p>Jose Irasuegi (Gureia)<\/p>\n\n\n\n<p>Anizeto Zubizarreta (Gureia)<\/p>\n\n\n\n<p>Simon Mondragon (Gureia)<\/p>\n\n\n\n<p>Fausto Etxebarria (Gureia)<\/p>\n\n\n\n<p>Fernando Beitia (Untzila<em>)<\/em><\/p>\n\n\n\n<p>Dionisio Mazmela (Untzila)<\/p>\n\n\n\n<p>Kaietano Arana (Untzila \u2013 Muru)<\/p>\n\n\n\n<p>Braulio Errasti (Untzila \u2013 Muru)<\/p>\n\n\n\n<p>Fakundo Isasmendi (Untzila \u2013 Muru)<\/p>\n\n\n\n<p>Serapia Astola (Untzila \u2013 Uriarte)<\/p>\n\n\n\n<p>Luis Agiriano (Untzila \u2013 Eleizalde)<\/p>\n\n\n\n<p>Margarita Oteiza (Untzila \u2013 Barojena)<\/p>\n\n\n\n<p>Juan Arriola Bengoa (Uribarri)<\/p>\n\n\n\n<p>Aurelio Ganboa (Uribarri)<\/p>\n\n\n\n<p>Bernardo Jauregi (Uribarri)<\/p>\n\n\n\n<p>Kristobal Altuna (Kalea&nbsp;\u2013&nbsp;Iturroste)<\/p>\n\n\n\n<p>Basilio Ormaetxea (Kalea&nbsp;\u2013&nbsp;Nardeaga)<\/p>\n\n\n\n<p>Domingo Etxebarria (Kalea&nbsp;\u2013&nbsp;Zalazan)<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e\u221e<\/p>\n\n\n\n<p>Zerrenda honek, bestalde, argi asko erakusten du Aramaioko etxe askotan (gehienetan, agian) euskaraz irakurtzeko gaitasuna eta zaletasuna zituztela, ordura arte euskarazko eskolarik jasotzeko inolako aukerarik izan ez bazuten ere.<\/p>\n\n\n\n<p>Hori \u2014erantsi beharrik bai?\u2014 euskal jendeak bere aldetik egin duen eta oraindik egin lezakeen ahaleginaz mintzo zaigu, argiki mintzatu gainera. Bai geure burua alfabetatzeko, eta bai geure hizkuntza benetako balioan jarri eta egunero eta leku eta arlo guztietan erabiltzeko eta gure ondokoei transmititzeko ahaleginaz mintzo.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Gure aurreko haien eredua, geuk bihotz-ezpainetan eraman beharko genukeen lekukoa.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zeruko Argia&nbsp;aldizkari erlijiosoa 1919ko lehen egunean bertan sortu zen Iru\u00f1ean. \u201cIlleroko Aldizkingi Edergarriduna Aita Kaputxinoak zuzendua\u201d zuen azpititulu gisa eta dotrina katolikoa, bizitza moralki eredugarriak eta erlijioarekin eta tradizioarekin loturiko gaiak eskaintzea zeukan helburu. Horrezaz gainera, poemak, abestiak eta haurrentzako &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/2025\/08\/03\/zeruko-argia-ren-irakurle-aramaioarrak-1925-1931\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":235,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[20,27],"tags":[],"class_list":["post-1800","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-euskara-gurean","category-historia-eta-istorioak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1800","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/users\/235"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1800"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1800\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1811,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1800\/revisions\/1811"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1800"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1800"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/belamendi\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1800"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}