-
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
Patxi Salaberriren bloga
Etiketaren artxiboa: Euskara
Zenbateraino aldatzen ari da Aramaioko euskara?
Denon buruan dago Aramaioko haranaren –Gainbarruaren– konfigurazio orografiko-geografikoak babes eskerga ekarri izan diela bertako bizimodu tradizionalari, ohiturei eta, batez ere, euskarari. Euskarari, gainera, erabilia izaten segitzeko babesa eskaini dio luzaroan, eta babes handia, orobat, gaztelaniaren interferentzia gehiegirik gabe iraun ahal izateko. Eta … Jarraitu irakurtzen
Hizkuntz ordeztearen mekanika: bi adibide hurbileko
∞∞∞∞∞∞∞∞ Duela astebete inguru hemen bertan idatzitakoa argitzera datozen bi adibide esanguratsu eskaini ditu azken egunotan prentsak. Lehena Nafarroan 2022ko azaro aldean gertatua, eta bigarrena 2023ko lehen egunetan EAEn. Bi-biek jotzen dute euskararen normalizazioaren flotazio-marran, Hegoaldeko hizkuntz ordezte-prozesua modu sistematikoan … Jarraitu irakurtzen
Begi-bistakoak, begien aurrean
∞∞∞∞∞∞∞∞ Hizkuntzak ez dira ezer hiztunik gabe. Zulo beltz hutsa baino ez da hiztunak galdu dituen mintzaira. Hiztunok gara hizkuntzaren arima, hiztunok ematen diogu bizitza. Gu gabe, hiztegi izoztua eta gramatika-gorpua besterik ez da hizkuntza delakoa, hizkuntza hila alegia. Gurekin, … Jarraitu irakurtzen
Euskara beheraka Aramaion
UEMAk aurten hizkuntz erabileraz kaleratutako txostenek poztasun larregirik sortu ez badute ere, gutxienez pausua eta lasaitasuna ekarri izan dituzte hainbaten bihotzetara, gauzak ondo-edo egiten gabiltzalakoan. Aramaioarrontzako lasaigarriena –eta batzuen ustez, pozgarriena– izan da gure kaleetan gero eta euskara gehiago erabiltzen … Jarraitu irakurtzen