{"id":258,"date":"2005-11-09T11:54:25","date_gmt":"2005-11-09T11:54:25","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/begietatik\/90"},"modified":"2020-02-03T11:02:26","modified_gmt":"2020-02-03T10:02:26","slug":"hemengo-errealitatea-da","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/2005\/11\/09\/hemengo-errealitatea-da\/","title":{"rendered":"HEMENGO ERREALITATEA DA"},"content":{"rendered":"<p>Askok ez dute ulertzen hori denik gure eskualdeko errealitatea. Gure herria erdalduna da (min izugarria egiten dit, baina horrela da) eta euskara soilik entzuten da ikasgeletan, kuadrila euskaldun batzuetan, euskalgintzan dabiltzanen mingainetan, &#8230; Atzo eztabaida luzea eduki nuen lagun batekin. Ez zuen ulertzen gure herrietan Euskara Zerbitzurik egotea. Noski, bera eremu euskaldunean bizi da, ni Uribe Kostan bizi naiz. Egia esan, ez ginen konponbide batetara iritsi.<\/p>\n<p>Zergatik hausnarketa hau? Igandean Hendaian egon nintzen, <a href=\"http:\/\/www.txapelketanagusia.com\">Txapelketa Nagusiko<\/a> lehen finalaurrekoan. Bakarkako lanean, gai interesgarria jarri zioten Frediri: <em>Urte askoren ondoren, ikastolan ikaskide izandakoekin afari bat antolatu duzue. Jendartean hara eta hona zabiltza.<\/em><\/p>\n<p>Hango entzule gehienek ez zuten ulertu Frediren ikuspuntua. Uste zuten bere ikaskideei buruz hitz egingo zuela: bata abokatu bezala bukatu du, besteak bost seme-alaba ditu, &#8230; Baina ez, Uribe Kostan eta beste eskualde batzuetako errealitatea isladatu zuen hiru bertsoetan. Ikastola utzi eta askok euskara galtzen dute. Hona hemen, Fredik bota zuen bigarren bertsoa:<\/p>\n<p><em>Ezin diet begiratu<\/em><\/p>\n<p><em>begira nabil goruntza,<\/em><\/p>\n<p><em>ikastola bihurtu da<\/em><\/p>\n<p><em>gure hizkuntzaren hilkutxa,<\/em><\/p>\n<p><em>nahiz beraiei iruditu<\/em><\/p>\n<p><em>deseroso ta harroputza,<\/em><\/p>\n<p><em>egin zazue euskaraz<\/em><\/p>\n<p><em>esanda noa aurrerantza,<\/em><\/p>\n<p><em>&#8220;Fredi ez gaude klasean&#8221;<\/em><\/p>\n<p><em>da euren erantzun hutsa,<\/em><\/p>\n<p><em>euskara ez da ikasgai bat<\/em><\/p>\n<p><em>euskara da gure hizkuntza.<\/em><\/p>\n<p>Ezaguna egin zitzaigun Fredik esandakoa. Ume batzuk aurkitzen ditudanean kalean, esaten didate ia ez dakidan erderaz, kalean gaudela.<\/p>\n<p>Noren errua da? Egia esan, ez dakit. Gurasoena, irakasleena, norberarena, &#8230; Zaila da erantzuna.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Askok ez dute ulertzen hori denik gure eskualdeko errealitatea. Gure herria erdalduna da (min izugarria egiten dit, baina horrela da) eta euskara soilik entzuten da ikasgeletan, kuadrila euskaldun batzuetan, euskalgintzan dabiltzanen mingainetan, &#8230; Atzo eztabaida luzea eduki nuen lagun batekin. &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/2005\/11\/09\/hemengo-errealitatea-da\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[8,163,162],"class_list":["post-258","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-bertsolaritza","tag-hausnarketa","tag-pertsonalak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/258","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=258"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/258\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":807,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/258\/revisions\/807"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=258"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=258"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=258"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}