{"id":232,"date":"2006-04-09T23:04:28","date_gmt":"2006-04-09T23:04:28","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/begietatik\/119"},"modified":"2020-02-03T10:55:08","modified_gmt":"2020-02-03T09:55:08","slug":"bertsolaritzaren-atzean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/2006\/04\/09\/bertsolaritzaren-atzean\/","title":{"rendered":"BERTSOLARITZAREN ATZEAN"},"content":{"rendered":"<h3><a href=\"http:\/\/www.deusto.es\">Deustuko Unibertsitateko<\/a> <a href=\"http:\/\/semana.letras.deusto.es\/semana\/calendario\/Calendario_ESIDE_WORDS.pdf\">Zientzien eta Letren astearen<\/a> barruan <strong>Bertsolaritzaren atzean<\/strong> izeneko hitzaldia eman zuten Bernardo Mandaluniz, Amaia Jauregizar eta Gorka Intxaurbek.<\/h3>\n<p>Gauza askotaz hitz egin zen: gai-jartzailearen papera, bertsolariaren prestaketa, zenbat jende mugitzen den bertsolaritzaren munduan, &#8230;<\/p>\n<p>Bi bertsolari eta gai-jartzaile bat. Bertsolariak gai-jartzaile ibilitakoak eta gai-jartzailea bertsotan ibilitakoa. Bi ikuspegi desberdin bertsolaritzaz jarduteko.<\/p>\n<p>Oso interesgarria izan zen, batez ere, mundu honetan gabiltzanontzat.<\/p>\n<p>Hizketagai nagusia txapelketan izan. Aurten <a href=\"http:\/\/www.txapelketanagusia.com\">Txapelketa Nagusia<\/a> berezia eta garrantzitsua izan da. Lan handia egin da, batez ere komunikazio aldetik, eta hortxe daude emaitzak. Euskaldun zein erdaldunen artean, mintzagai izan da.<\/p>\n<p>Bernarrek ederto azaldu zigun nola prestatzen dire saio baterako gaiak. Nondik hartzen diren gaiak, nola formulatu behar den, &#8230; Askotan esaten den esaldi bat errepikatu zuen Bernarrek: &#8220;saio bat txarra denean, gai-jartzaileari botatzen zaio errua&#8221;. Askotan gai-jartzaileek dute errua, eta beste askotan, bertsolariek. Badakizu noiz asmatzen den eta noiz ez.<\/p>\n<p>Bakoitzak azaldu zuen zer sentitu zuen BEC-eko finalean. Gorka zein Amaia lanean ibili ziren ateetan. Ni ere hantxe ibili nintzen. Goizeko 8etan hantxe geunden lekua ezagutzen, jendea lekuetara gidatzen, &#8230; Goiz altxatu behar izan genuen, baina merezi izan zuen. Aurreko gauean, 12etan heldu nintzen BEC-etik panfleto batzuk jartzen ibili ginelako. Horren truke, soinu frogak egin genituen. Bai, BEC-en abestu dut!<\/p>\n<p>Jaiaren parte ginen. Azken batean, txikitatik bizi izan dugu bertsolaritza. Niretzat behintzat, nire bizitzaren zati handi bat hartzen du.<\/p>\n<p>Mundu honetan gabiltzanak, badakigu bertsolaritza ez dela bertsoak botatzea eta etxera bueltatzea. Lan asko dago. Batez ere norberak bere bertso-eskolan egiten duena, bere auzoan, bere herrian.<\/p>\n<p>Hiru hizlariek, argi utzi zuten bertsolaritzak asko eman diela, eta gehien bat lagunak. Ados nago horrekin. Une txar asko pasatzen dira bertsotan, baina jasotzen duzuna askoz gehiago da.<\/p>\n<p>Zer dagoen bertsolaritzaren atzean? Mundu oso bat. Badakizu, murgildu zaitez!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Deustuko Unibertsitateko Zientzien eta Letren astearen barruan Bertsolaritzaren atzean izeneko hitzaldia eman zuten Bernardo Mandaluniz, Amaia Jauregizar eta Gorka Intxaurbek. Gauza askotaz hitz egin zen: gai-jartzailearen papera, bertsolariaren prestaketa, zenbat jende mugitzen den bertsolaritzaren munduan, &#8230; Bi bertsolari eta gai-jartzaile &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/2006\/04\/09\/bertsolaritzaren-atzean\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[8],"class_list":["post-232","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-bertsolaritza"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/232","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=232"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/232\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":781,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/232\/revisions\/781"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=232"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=232"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=232"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}