{"id":204,"date":"2006-12-11T16:27:27","date_gmt":"2006-12-11T16:27:27","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/begietatik\/durangokoak"},"modified":"2020-02-03T10:51:04","modified_gmt":"2020-02-03T09:51:04","slug":"durangokoak-4","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/2006\/12\/11\/durangokoak-4\/","title":{"rendered":"DURANGOKOAK"},"content":{"rendered":"<p><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/nahikari\/319569908\/\" \/><\/p>\n<p>Eguenean <a href=\"http:\/\/www.durangokoazoka.com\/\">Durangoko Azokara<\/a> gerturatu nintzen, urtero bezala. Txikitan gurasoekin joaten nintzen eta orain lagunekin, badakizue, erosoagoa da nahiz eta gurasoek beti erosten zidaten zerbait gehiago.<\/p>\n<p>Aurten beste urte batzuetan baino gutxiago erosi dut. Ni ere ikaratu nintzen, inoiz baino poltsa gutxiagorekin atera nitzen Landakotik. Urte osoan euskal literatura \u201ckontsumitzen\u201d duenetakoa naiz. Ez nihoan liburu finko baten bila, esan daiteke pasioan joan naizen lehen urtea izan dela. Ez dakit zer pentsatuko duzuen, baina edizio honetan ez da \u201cliburu estrella\u201d bat egon. Nik behintzat horrela ikusi dut.<\/p>\n<p>Lehenik eta behin <a href=\"http:\/\/www.18\/98plus.org\">18\/98ko<\/a> diska erosi nuen, <em>Auzolanean <\/em>izenekoa. Bertsolariak eta musikariak elkarlanean sortutako diska. <a href=\"http:\/\/www.doctordeseo.com\/\">Doctor Deseo<\/a> eta <a href=\"http:\/\/www.kerobia.com\/\">Kerobia<\/a>ren kantak itzelak, gehien ase nautenak.\u00a0 Euskal Herrian oraindik jarraitu behar dugu horrelakoak egiten, ez dute asmorik bakean uzteko herri hau.<\/p>\n<p>Apurtxu bat aurrerago <a href=\"http:\/\/www.pat-eh.org\/articulo.php?=4678&amp;more=18&amp;c=1\">Atarami\u00f1e\u00b406<\/a> eskuratu nuen. Presoek eta iheslarien literatur koadernoa. Liburu honetan ez daukat ezagunen bertso zein idazlanik. Hein handi batean poztekoa da. Perla politak aurki daitezke, ez da idazle profesionala izan behar sentimenduak azaleratzeko, bizitza errealaren kontaketa azken finean.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.susa-literatura.com\/\">Susaren<\/a> mahaira inguratu eta hortxe egin nituen nire erosketa potoloak. <a href=\"http:\/\/zubitegia.armiarma.com\/egileak\/00010\/htm\">I\u00f1igo Aranbarriren<\/a> <em>Hizlandia <\/em>hartu nuen, sinatuta eta guzti. Bestalde\u00a0 <a href=\"http:\/\/zubitegia.armiarma.com\/egileak\/00245\/htm\">Jokin Urainen<\/a>\u00a0\u00a0 <em>Errotarria <\/em>\u00a0kronika liburua. Hau izan da bukatu dudan bakarra eta oso gustora irakurri dut. Euskal Herriak jaso dituen gerrateak, presoen espetxeraldiak, injustiziak, &#8230; Euskal Herriko borroka ezagutuko duzu liburu honetan, hasi eta bukatu arte ez duzuna utziko.<\/p>\n<p>Hori bai, mila esker <a href=\"http:\/\/www.susa-literatura.com\/\">Susakoei<\/a>: bi liburu erosi eta beste bi oparitu zizkidaten. Gaur egun nork egiten du horrelakorik? Milesker benetan!<\/p>\n<p>Betiko erosketak ere hortxe daude: Seaskako egutegia etxeko egongelan jartzeko eta <a href=\"http:\/\/www.euskalherria-aldizkaria.com\/\">Euskal Herria aldizkariko<\/a> mahai gaineko egutegia.<\/p>\n<p>Asmoa nuen Igela! Taldearen poesia aldizkaria erosteko, baina pasatu nintzen bi aldietan ez zegoen inor stand-ean. Berak ez ninduen ezagutu, baina hortxe ikusi nuen <a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/blogak\/faroa\">Joxe<\/a> alabarekin <a href=\"http:\/\/www.mondragon.edu\/\">Mondragon Unibertsitateko<\/a> saltokian. Portzierto, Erasmoren liburu hori ez nuen ikusi!<\/p>\n<p>41.edizioa bukatu da, datorren urterarte itxaron beharko dugu gure literatur gosea asetzeko. Bai, batzuk bakarrik sartzen zaie gose hori Gabon inguruan. Pena.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Eguenean Durangoko Azokara gerturatu nintzen, urtero bezala. Txikitan gurasoekin joaten nintzen eta orain lagunekin, badakizue, erosoagoa da nahiz eta gurasoek beti erosten zidaten zerbait gehiago. Aurten beste urte batzuetan baino gutxiago erosi dut. Ni ere ikaratu nintzen, inoiz baino poltsa &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/2006\/12\/11\/durangokoak-4\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[59],"class_list":["post-204","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-literatura"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/204","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=204"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/204\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":753,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/204\/revisions\/753"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=204"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=204"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=204"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}