{"id":203,"date":"2006-12-18T00:28:11","date_gmt":"2006-12-18T00:28:11","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/begietatik\/txapela-algortara-zorionak-xabi"},"modified":"2020-02-03T10:50:58","modified_gmt":"2020-02-03T09:50:58","slug":"txapela-algortara-zorionak-xabi","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/2006\/12\/18\/txapela-algortara-zorionak-xabi\/","title":{"rendered":"TXAPELA ALGORTARA! ZORIONAK XABI!"},"content":{"rendered":"<p>Atzo Euskaldunan entzule egon ginenak une hunkigarriak bizi izan genituen. Bertsolariek hunkitu gintuzten, negar malko ugari isuri ziren. Gozatu nuen saioarekin, di-da batean pasatu zitzaidan.<\/p>\n<p>Txapelketa irekia zen oraingoa. Durangaldeko bi monstruek uko egin zioten parte hartzeari, beraz &#8220;bidea libre&#8221; besteentzat. Bai, nik bi faborito nituen: Xabi eta Fredi. Lagunak, bertso-eskolako kideak, &#8230;<\/p>\n<p>Saio osoa urduri pasatu nuen. Nire bihotzak esaten zuen Xabi eta Fredi buruz burukora pasatu behar zirela, baina Fredik ez zuen zortea bere alde izan eta Paiatar batekin konformatu behar izan nintzen. Hala ere, zorionak Alfredo! Lagunak dituzunean oholtza gainean beste era batera bizitzen da saioa. Jakin badakit, Xabi urduri ibili zela, baina askotan ematen zuen besteok urduriago geundela.<\/p>\n<p>Bakarkako gaian bota zituen bi bertsoak, antologikoak izan ziren. Semea gose greban, I\u00f1aki de Juanaren amaren paperean ederto sartu zen. Txalo zaparrada izugarria jaso zuen bertsoekin. Buruz burukoan, agian ofizioetan behera egin zuen, baina ederto baten. Kartzelako bertsoak ederrak!<\/p>\n<p>Eta unea heldu zen: Zuri\u00f1e Iarrituk irabazlearen izena esan behar zuen. &#8220;2006ko Bizkaiko\u00a0Bertsolari Txapelketako txapelduna&#8230; XABIER PAIA!&#8221; Izugarria!\u00a0Txaloka, oihuka, negar, &#8230;\u00a0Hunkitu nintzen eta nire ondoan zeuden bi sorginak askoz gehiago. Nire aita zer esan! Abots barik\u00a0gelditu ginen hainbeste orru bota eta gero, merezi izan zuen.<\/p>\n<p>Euskaldunberri bat Bizkaiko Bertsolari Txapelketako\u00a0txapelduna. Euskaraz ikastolan ikasitakoa. Gure eskolan eta gure eskualdean, Fredirekin batera, erreferente.\u00a0Getxon bizi gara, euskara ez da nagusi gure herrian. Euskaraz\u00a0gutxi batzuk egiten dugu. Hogeitasei urte dituen bertso-eskola bat daukagu, Euskal Herri osoan\u00a0eredugarria dena. Denon artean handi egin duguna. Txapel hau oso garrantzitsua da.<\/p>\n<p>Amari botatako agurra izugarria.\u00a0Badakigu zer den guraso erdaldunak izatea, zelako esfortzua egin zuten egun batean\u00a0seme-alabak ikastolara bidaltzen\u00a0euskaraz ikas zezaten. Zorionak Mari Carmen, zuk ere merezi duzulako!<\/p>\n<p>Ez dakit zer esan, asko pozten nauela lagun batek txapela irabaztea. Asko pozten naizela garai batean sartu zidan <em>tabarrarekin<\/em> bertso-eskolara bueltatzeko bertsotan.Ohorea dela\u00a0bere laguna izatea.\u00a0Lan handia egin du hona heltzeko. Momentu onak eta txarrak egon dira.\u00a0Orain bakarrik dauka gozatzea.\u00a0Sinistea berarena dela txapela eta meritu handiarekin irabazi\u00a0duela.<\/p>\n<p>BIBA ZU, XABI!<\/p>\n<p>P.D: Ezinezkoa da kabareterak ahaztea. Zorionak zeueri be!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Atzo Euskaldunan entzule egon ginenak une hunkigarriak bizi izan genituen. Bertsolariek hunkitu gintuzten, negar malko ugari isuri ziren. Gozatu nuen saioarekin, di-da batean pasatu zitzaidan. Txapelketa irekia zen oraingoa. Durangaldeko bi monstruek uko egin zioten parte hartzeari, beraz &#8220;bidea libre&#8221; &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/2006\/12\/18\/txapela-algortara-zorionak-xabi\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[8],"class_list":["post-203","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-bertsolaritza"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/203","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=203"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/203\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":752,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/203\/revisions\/752"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=203"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=203"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/begietatik\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=203"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}