Hiru urtebetetze daukou oingo hillien.
16xen: Honorio. ¿Qué fue antes, Mondragón o Arrasate? Edo Zarugalde?
25ien: Garbiñe.
30ien: Lorea (Flower). Azkenien, dezididu zeuen ze eskatu?
Zorionak, hiruroi!
Hiru urtebetetze daukou oingo hillien.
16xen: Honorio. ¿Qué fue antes, Mondragón o Arrasate? Edo Zarugalde?
25ien: Garbiñe.
30ien: Lorea (Flower). Azkenien, dezididu zeuen ze eskatu?
Zorionak, hiruroi!
Aupa, gente!!!
Ba hori, Badiolan azken fitxaketa presentatzera nator:
Izena: Luca Loiti Vercruyssen
Jatorria: Edinburgh, baina Athleticen joka dezake (konfirmatuta)
Pisua: 3,600 kilo
Altuera: 54 cm
Datuak: aitaren kalitatea baldin badauka, jokalari hau urte askotarako jokalaria izan daiteke
… bromak aparte
Ba hori, poztazun handiz esatea Luca 2007ko abenduaren 31n gabeko 09:20tan jaio zela. Jaiotza azkarra ta polita izan zen, planifikauta zauen bezala, gure etxean. Carmen be oso pozik ta ondo dau. Paulo, berriz, barizelakin daukou; beraz, fotografixetan granuak ikusten badozue, ez pentsau acne juvenil dala…
Edinburgotik ta bihotz-bihotzez URTE BERRI ON, DANOI
Loiti
… blogien parte hartu dozuen danoi: Mon (Komando Kurrela), txe, Nerea (Andereño), Mungia, fertxu, Mou, Ritxi, Hon, La kinki, Dr Paip o Er Pipa, Ojan, Izas Jefona, Eme, RONI, Rubio, Txapapote, Jefon, killa, Killo, dENIS, ANDONI, onintza, Wallace, amaia, ruben, Eneko (Galdos), Jamoreno eta McLoiti.
Ia datorren urterako jente gehixeu daukoun lista horretan.
Osasune danondako.
Ordu gutxi geraketan die bixerko zitarako. Horregaittik, ordu batzuk-edo konkretau dittugu, bazkarireko 35 garela kontuen hartute:
Goixien goixetik, eta bakotxa bere aldetik, ferixiei bisitie egingo dutzou (opcional).
12:30ien lelengo konbokatorixie Ederra tabernan, eta gerueu agerketan dienendako hau izengo da tabernetatik egingo doun ibilbidie:
Ederra
Iturri
Bengoa
Ostantz
Basati
Jai-Zale
Irati
Kajoi
Itzala
Ederra
Taberna bakotxien 10 miñutu gutxi gorabehera. 14:30ien “ma o meno” Ederran egongo gare bueltan.
Hortik Egiperutz juengo gare kalejiran. Bidien, zela ez, eta biajie hain luze ez egitteko, gune batzuk jarriko dittugu:
Lelengo gunie Aterpe tabernie.
Bigarren gunie Aldapa tabernie.
Hirugarren gunie Frontoi tabernie.
Horreik hirurok baiño lehenau Taupa tabernatik be pasau geike. “Depende de la gasolina que llevemos…”.
Hortan, Egipe soziedadera 15:30ak aldera helduko gare; osease, 16:00etan hasiko gare bazkaitten.
Babarrun eta sakramentu guztiek jan ostien, gintonic, ginkas, kazike… txotx jaialdia eukiko dou. Eta sabela ondo bete ostien kalera bajauko gare txotx gehixau egittera (regadio de kubatismos, birrismo…).
Hortik aurrera, 20:30etik aurrera, esaten dan moduen…
… “que cada cual aguante su vela…”.
Bueno ba, hau izengo da aurtengo egitarau nagusixe.
Ia ba ondo-ondo pasetan doun, eta kontuz edarixekin…
Agur bat eta EGUBERRI ON, DANOI,
SANTAMASETAKO BAZKARIKO ORGANIZAZIÑUE
Oh.: ahaztu aurretik, gaur Fucking Irish Aidon urtebetetzie da; eta oin dala gutxi batek idatzi euen moduen: “A ver cuando nos hace el guiso irlandes el fucking irish bastard”.
Ai, ze ondo ibiltten zien Aliste ibaixen inguruen pasietan…
Alisteko eskolara be jueten zien…
Baiñe egun baten, Txelito eta Emete agertu zien, abixau barik, eta…
Eguzkixe be hartu euien, moreno-moreno ipintteko…
Eta biajie etorri zan gero, Mietz-Erreka gizarteraiño…
Ritxik hartu euen testigue, eta laban denporatxo bat pasau ostien…
Eta txistorrie, asadurillak eta frikatxie probau ostien…
Pufff…
Fucking irishek be ez dau sekule holakorik jan…
Hasi diela Santamasak!
Hiru urtebetetze daukou oingo hillien.
9xen: Roni. Leo zure lagune da, lasai egon.
12xen: Larraitz. Hasiko zan ba patadak emuten…
20xen: Nerea. Beste bat batu jaku…
Zorionak, hiruroi (lauroi)!
Kaixo, danoi.
2007a amaitzen dabil eta urtea bukatu baino lehen, betiko moduan, Santamas feria ospatuko da gure herrian. Aurten larunbata da, abenduak 22 (ea Gabonetako loteria ere tokatzen dan), eta betiko moduan Santamas egunerako baba-jana daukagu.
Betiko arazoa, zenbat gara? Lapiko txikia edo toneladak eskatu behar dira?
Zuen BAIETZA edo EZETZA behar dugu. Eta baiezkoa bada 20 euro sartu behar dira Jon Loitik eta biok daukagun kontuan. Kontzeptuan “Santamas eta izenak” jarri. Kontu zenbakia behar baduzue Fertxu edo nirekin kontaktuan jarri. Dagoeneko transferentzia dexente egin duzu kontu horretara.
Aurten elkartea estreinatuko dugu, Egipen egingo dugu bazkaria, Zabalo, gure Jeferen eskutik. Tokia hartuta dago, baina elkarte txikia izanda Jefea zain dago jarri duen kopurua konfirmatzeko.
Beraz, izena emateko eta dirua sartzeko azken eguna da: Abenduaren 17a, 14:00etan.
Aurten dirua kontuan bakarrik sartu, ez eman eskura, gero arazoak eta gaizki-ulertuak egoten baitira.
Gogoratu!!! Kontuan agertzen diren pertsonen kopurua izango da gero Egipe elkartean apuntatuko dena.
Zerrenda abenduaren 17an arratsaldeko ordu bietan itxiko da. Beraz, badakizu, sartu lehenbailehen dirua.
Bixer, zapatue, 13:00etan ezkonduko die Eneko eta Onintza, Mondraueko udaletxien. Eta domeka goixien Australia aldera juengo die. Zorionak eta ondo-ondo bizi!
Bai, Olentzero bat biher dou, hazur-haragizkue.
Abenduen 20xen (eguena) txistorra jana egingo dou umezaintzan, eta Olentzero etorriko da umiekin egoteko. Baiñe problematxo bat daukou: Olentzero bera falta jaku. Zuetako baten bat animauko litzake egun horretan 17:00etan Olentzero izeteko? Urgentie da. Mesedez, animau. A, gaiñera, ardaue eta gaztaie eruengo dau opari.
Jada txurunbel dexente ditugu kuadrilan eta seguru ondion etorriko diela gehixau. Gurasuen buruhausteetariko bat izena topetia da. Eta danok dakigu modurik onena Seaskako egutegia dala! Santuek ospatuteko be balixo dau eta beste gauza mordo baterako.
Aurten ez dozue Durangoko azoka etxoin biherko 2008ko egutegia lortzeko. Blog zoragarri honen bitartez egin zuen erreserba! Bat amona Euxebintzat, beste bat tia Pakirentzat… Pare bat aste barru agertuko naz Mondrau aldien materixalakin.
Hiru euro die eta zer esanik ez Iparraldeko ikastolak laguntzeko dala.
Eta Fer, ez esan Eroskin merkeagoak dazela!
Esan sin falta Internet-zale ez dien kuadrilakoei, beste lagun batzuei, tailerreko kideei, 5garreneko bizilagunei…