Oh, happy day!

Karnabaletako zapatue ospatu dou: piratak, mekanikuek, gospela, hartza, Austin Power, fashion…

Hamen dauketzue erretratuek.

Karnabalak 2009 136

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Izar jaixo da

Otsaillen 2xen jaixo zan eta 2,990 kilo pixau euen. Dana ondo juen zan.
Ama (Nerea), aitte (Angelillo), Lur eta jaixobarrixe, danak ondo.

Bueno ba, beste bat Azkenpoterako.

Zorionak!

Izar

Kategoriak Sailkatugabeak | 8 iruzkin

Krisixan kontra, kinielie

Pentsau dou kinielie egittie astero, eta, apuntetan garenon arabera, primitibie, Once, QH edo dana dalakue. Apuntetako baldintza bi dauz: Azkenpotekue izetie (hau da, blogeko zorion agurretan agerketan dienak); eta 18 urtetik gorakue.

Hori dala eta, hillero 10 euro sartuko dou betiko kontu korrientien. Hasteko, bi hillebeteko ingresue egingo dou. Hortan, gure dauenak 20 euro sartu biher dau otsaillan 25a baiño lehenau; egun horretako 23:59ien bukaketan da plazue. Asuntuen jarri: Kinielie-IZENA.

Benga, animau! Diru asko irebaziko dou eta konturetu orduko Cancunen-edo egongo gare, kaipiriña bat eskutan…

Kategoriak Sailkatugabeak | 3 iruzkin

Nesken afaixa: konbokatorixia

Kaixo! Kaixo!
 
Aspaldiko partez egitteko eta azkenian heldu da ordua neskok parrandatxua botateko! Pentsau dou martxuan 7xa dala egunik egokixena afarixa eitteko. Plana: 19:00etan Ederran elkartu, poteotxua egin eta gosia eitteko tipi-tapa Hilarionera juen. Afalostien… bakoitzak jakingo dau!

Batzuk jakiñien gañien zauzie eta konfirmaziñua be badaukot. Momentuz honeik animetan gare: Jefa, Killa, Flower, Calleja, Sara, Larraitz, Maria, Kinki, Vanessa, Onintza, Lorea eta Andereño.

Lekua enkargetako ez dau denbora askorik; beraz, konfirmatzia falta zarienok, blogian bertan edo neuri esanez erantzuna emun otsaillen 19rako.

2009/01/31 (Riojan)

Kategoriak Sailkatugabeak | 7 iruzkin

‘7 almax’

Bigarren urtez, Angiozarko Zuhazketa basarriko produkto earrak euki geuen afaitteko atzo: bilddotsa, frikatxa (tripotxa), gibela, barruek…
eta edatekue. Hortan, kasurik be ez post-an tituluai.

Hamen dauketzue afariko erretratuek.

DSC_0476

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Judas + Megadeth + Testament

Martxuaren 13an joten daue (ostirala), Anoetako belodromuan. Entradia da: 52,50 euro (http://www.ticktackticket.com). Norbait animetan da?

Festixe

Kategoriak Sailkatugabeak | 11 iruzkin

Santa Ageda kantuen, Olarten

Lide eta konpañia.

Santa Ageda kantuen (2009/02/04)
Santa Ageda kantuen (2009/02/04)
Santa Ageda kantuen (2009/02/04)

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Febreroko urtebetetziek

Zazpi daukou oingo hillien.

3en: Moreno

15ien: Ritxi

15ien: Sandra

18xen: Pilar

18xen: Buru

22xen: Markel

22xen: Marijo

Zorionak, danoi!

Kategoriak Sailkatugabeak | 5 iruzkin

Riojatik bueltan, “badaukazue baimenik?”

Haro, Muga (Haro), Haro, Rodezno, Bastida, Ruta Europa hotela,
Mondraue. Hori izen zan rekorridue. Milloi pillue irebazi kinieliekin,
ondo jan eta ondo edan, Realan garaipena ikusi,
Mondrauen be zerbait jan (…), eta aurrera.

Hamen dauketzue zapatuko erretratuek. A, titularra ez dau esplikau biherrik.

2009/01/31 (Riojan)

Kategoriak Sailkatugabeak | 3 iruzkin

Eskietan otsailan 21-22ko aste bukaeran, Luz-era

Aurrekoan hitz egin geuen eskietan joateko eta erabaki zan otsailan 21-22ko aste bukaeran joatia. Plana: ostirala 20an joatia, norbaitek ezin badau larunbatian ere joan leike, edo denok pentsetan badou larunbatian joatia hori ere egin leike. Larunbatian La-Mongie-Tourmaletera joango ginen eskietan eta igandean Luz-era, ondo iruditzen bazaizue (estazio desberdinetan eskiatzeko).

Lekua hartzeko 15 bat egun lehenau mugitu beharko gitzake; hori dala eta, izena emateko fetxa limitia izango da: otsailak 6 (blogean bertan eman). Eta 20 euro sartu biher die betiko kontu korrontien. Animau rider, free-style, snowboarder… edo eskiatu barik aste bukaera pasatzera etorri nahi dauena ere etorri leike (un cocinero como Ritxi no nos vendría mal, ¿no?)

Hemen daukazue 2006ko aste bukaerako argazkiak, gorputza apur bat freskatzeko.

Luz 2006
Luz 2006
Luz 2006

Kategoriak Sailkatugabeak | 7 iruzkin