Aurreko aste bukaeran, San Lorenzora irteera egin genuen, erraketekin. Irteera Besaidek antolatu zuen. Egun ederra argitu zuen, zerua urdin eta ikuspegi ederrak gure begi aurrean, baina gorantz egin ahala lainotzen hasi zen eta gainaldean, ikus daiteken moduan, guztiz lainotuta zegoen, haize handia eta eguraldia asko zakartu zen.
Hala ere, egun ederra eta mendira joateko beste modu bat.