Baionako jaixek

Ieup! Poliki-poliki baionar bihurtzen ari gara eta uste dot kanpoko jendia gonbidatzeko eskubidea emango didatela nere bizilagunek. Bestetik, aurten Zeledonio baino lehenau hasiko die Baionako jaixek edo fetes de bayonne, munduko jai onenak frantses rugbizale askondako (konfirmaik, Atxi). Hau kontutan hartuta nik gonbitea botako dotzuet eta zuek erantzun blogien:

Uztailak 31
, Saninazio. Hor jaiegune izango da ta hemen Baionako jaixen erdibidien egongo gara. Tabernak goiz ixten daue; beraz, onena egun-pasa antolatzie izango da. Etxe aurreko kalie itxitxa egongo da, maixe kale erdira ata eta bertan bazkalduko dou. Iruñean bezala, hemen be txuri-gorriz jantzitxe etorri biher da. Geure etxien lo eitteko leku askorik ez dau, baina moldauko ga.

Zuek esango dozue.

Baiona

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

2 erantzun Baionako jaixek-ri

  1. egilea: atxi el txatxi

    Hori da plana hori!

    Konfirmetan dot Baionako festen ospe haundixa, bai rugbyzale ta ez rugbizale artien, ez dau Frantzia emuten!!

    Geuk, zoritxarrez, ezin dou fan, justo egun hortan hasten ditxugu geure oporrak ta (cuba, que bonito es cuba,….)

    Baina oso plan ona da, animau bestiak!!

    Ta gero kontau…

  2. egilea: dENiS

    lastima, banauken Baiona jaixetan ezauketako gogue baine juxtu Zubitako
    festetan 31n zikiro-jatia eukitzen dou eta ezin hitsik iñ…
    hurrenguen (baina ez 31n) izan biherko da ba…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude