UDA GIROAN MURGILDUTA UDAERON!!!

Atxabalta eta Eskoriatzako gaztiak saltsan gabitz!!! hara eta hona, hona eta hara!!!
Astelehenien hasi giñen eta gaur emuntzau amaiera Udaeroko lehen fasiai: bost egun, bost ekintza, hamaika barre eta hamaika dantza!

Ikusi nundik nora ibili garen: Galarretan, Paintball saiua eitten; Mutrikuko pistina naturaletan arrain artien snorkell eitten; Atxabaltako Gaztelekuen lotan, lagun artien; Sukaldaritza lehiaketa zoro bat Eskoitzan eitten eta Zumaian, Padel Surfien disfrutatzen! Eaaarrra Udaero!!!

Hurrengo astien, bigarren fasia: GAZTEKONKIS LEIXARGARATE ABENTURA!!! AAAAAAAAAAAuuuuuuupaaaaa!!!!

Asteburu honetan lan da lan egon gara. Eszenatokiarein amaitzeko paleak nibelatzen hasi gara, poliki poliki badoa aurrera!!!

Lan egiteaz gain, eguraldi onaz gozatu genuen, izan ere, kalera joan ginen saski baloian jolastera.  

Horren ondoren indarrak hartzeko, sukaldatzen egon ginen. Pitza goxo – goxoak jan genituen!!!!

EUSKARAREN EGUNA JAI GIROAN EDARTO!!

Pasa de astean, Loramendi Euskara Elkarteak urteroko euskararen eguna antolatu zuen. Aurtenlehen aldiz oilasko lehiaketa antolatu zuen eta elkarte gastronomikoekin bat guri ere erronka bota ziguten. 7 Gazterekin Oilasko goxoa prestatu eta herri bazkarian parte hartu genuen. Primerako eguraldia eta giroa izan genuen. Errepikatzeko modua zalantzarik gabe!! Gora Atxagazte eta gora gure Euskeria!! 

MMMMMMM…

OPOR PAREGABEEN OSTEAN BUELTA INDARTSUA!!

Urtero moduan, Aste Santuetako oporretan Udaberriko Gazte Konkiseko III. edizioa ospatu genuen. 30 gazte inguruk hartu zuten parte eta primerako bi egun pasa genituen. Apirilaren 10ean urkulu inguruan egun osoko proba ezberdinak izan genituen eta 11n herriko txoko ezberdinak ginkana baten bitartez ezagutu zituzten, eguna gazte txef eta bazkari eder batekin amaitu genuen. Sariak banatu eta gero jakina!! Errepikatzeko moduko esperientzia zalantzarik gabee!!!

Apirilaren 27an oporretako buelta egin genuen eta azken bi asteetan azpaldi hasitako eszenatokiko murala amaitu dugu!! Iepaleeee!!

 

 

UDABERRIKO GAZTEKONKIS BADATOR!!!

ASTE SANTUTAN PLANIK EZTAUKETZULA? BA HOÑ BAI!

Apirilak 10 eta 11 Udaberriko Gaztekonkisa eingou Atxabaltako eta Eskoitzako gaztientzako!!!

Eiñ 5-6ko taldiek (mixtuek badie hoba!) eta GOZATU ABENTURIAZ!

Etorri Gaztelekura eta apuntau Apirilak 2xa baño lehenau!!

Bi egun pasa edar izango die, 10ien urkulu inguruen ibiliko gare eta 11n atxabaltan geratuko gare. Proba diferentiek eiñ ta puntuaziño berezi baten bittartez primeran pasatziaz aparte 3 premixo zoragarri irabazteko aukeria izango dozue!!

  1. PREMIXUA: Hontza Extrem abentura parkerako sarrerak.
  2. PREMIXUA: Baskoniako saskibaloi partida baterako sarrerak.
  3. PREMIXUA (TALDE EREDUGARRIXANA): Afaixa

 

ANIMAUU!!